zaldilasterketak.eus

Zaldi lasterketak

Apirilak 16 Kronika + Argazki galeria

Udaberriko denboralditxoa amaitzeko egun dizdiratsua izan genuen Oriako ibarrean. Zale gutxi ...

Apirilak 19: analisia

Udaberriko denboralditxoaren azken eguna. Asteazken goizez, 11:35etik aurrera, gehienontzako lan ...

Grand National 2023, zaldiz zaldiko analisia

1 ANY SECOND NOW ▲ Hirugarren eta bigarren azken bi urteetan. Aurten, 11 urterekin jada, zailagoa ...

Apirilak 12: kronika + argazki galeria

Aste eguzkitsu baten ostean, Zubietarako bidean gindoazela laino beltzek ekaitza latza iragartzen ...

Apirilak 12: analisia

Udaberriko hirugarrena, Pazko Astearen erdian. Eguraldiak laguntzen badu berriz ere giro polita ...

Martxoak 29: kronika + argazki galeria

Atarikoan esaten genuen negu osteko denboraldi hasiera hauek nahiko nahasiak izaten direla ...


Gidak

Hiztegia
Egun bat lasterketetan

Irabazlearen bila
Odolgarbi zaldiak

Ongi etorriak izan zaldi lasterketen munduko atari honetara.

Gure webgune berri honetan bi helburu nagusi jorratu nahi ditugu:

  • Zale berriei ongi etorria eman kirol-ikuskizun honetara.
  • Turfaren munduari euskeraren atea zabaldu, gaurdaino ia mundu arrotza izan baitzaio.

www.zaldilasterketak.eus hainbat turfzale euskaldunen kezka horretatik jaio da, zaletasuna norberaren hizkuntzan gozatzeko aukera izatetik, alegia. Horregatik COVID-19aren itxialdiko etxeko ordu luzeak aprobetxatu ditugu kezka hori topaleku honetan gauzatzeko.

Zale berrientzako gida

Gure webgunean zale berriak lasterketen munduan murgiltzera lagundu nahi ditugu. Askotan entzun behar izan dugu turfarena mundu oso konplikatua dela eta asko jakin behar dela lasterketetaz gozatzeko. Ez da horrela, baina mamuak uxatzeko, gida hauek jartzen ditugu edonoren esku:

  • Egun bat lasterketetan: jakin behar duzuen guztia, hipodromoan zuen lehenengo eguna pasatzeko.
  • Lasterketa motak: nolako lasterketak aurkituko dituzuen programan, denak ez baitira berdinak.
  • Irabazlearen bila: hainbat estrategia irabazlea nor izango den asmatzen saiatzeko. Suerte!
  • Odolgarbi zaldiak: lasterketetako zaldi arraza berezi eta eder hau nolakoa den ezagutzeko.

Turfaren munduan ohikoak diren hitzen euskarazko hiztegi bat ere osatzen ari gara. Anglizismoz betetako jargoi hori, gurean nola esan jakiteko.

Zale trebatuentzako informazio iturria, euskaraz

Trebatutako zaleek ere eduki ugari aurkituko dituzue hemen. Lehentasun osoa izango du Zubietako hipodromoak, noski. Udako gure denboraldiarekin batera, bertan jarriko baititugu berriak, gure pronostikoak, elkarrizketak eta abar.

Baina baita nazioarteko lasterketa garrantzitsuenak ere. Nazioartea atalean aurkituko dituzue guretzat munduko Top lasterketak direnak, dozena bat meetingen selekzio bikainarekin. Eta baita egutegi bat, munduko hitzordurik gal ez ditzazuen. Madrilgo karrera nagusienei ere begi bat jarriko diegu tarteka.

Espero dugu egitasmo hau zuen interesekoa izatea eta ahalegin honetan lagundu nahi izanez gero gurekin harremanetan jartzeko bertan dituzue gure kanalak. Goazen!

Scroll to top