zaldilasterketak.eus

2020ko Frantziar Pouleen analisia

Frantzian hiru aste dira lasterketak hasi direla jada eta ia konturatu gabe aurtengo Pouleak iritsi zaizkigu. Alarma egoerak Pariseko hipodromoak itxi araztea behartu du eta zein pista hobea Deauvillekoa baino horrelako zita baterako, Longchamp obratan zegoen garaitan bezala.

Berrekite ondorengo lasterketei erreparatuz, prestaketa lasterketak ezin direla matematikoki irakurri ondorioztatuko dugu. Frantzian beti dudatan jarri behar dira, batez ere Arc de Triompheri begira baina aurten susmo hori handiagoa dela uste dugu. Irakurketa honekin buruan, parte hartzaile bakoitza hausnartuko dugu.

Argazkia: Dabid argindar

Ekainak 1, 15:50 ARREN POULEA 1600m lerro zuzenean.

1. ALSON (V.Cheminaud – A.Fabre)

2019an bi urtekoen lasterketa garrantzitsuenetan parte hartu zuenetik hipodromora lehiatzera irten gabe dago. J.L.Lagardere-n (1G) gauzak zailak jarri zizkion irabazleari, hasieratik lasterketa burua eta erritmoa aginduz, azken metroetan galdu zuen garaipena. Ondoren, Criterium International-ean aurkari bakarra izan zuen, garaipen erosoa lortuz taktika berdinarekin. Deauvilleko zuzengune luzean irabaztea oso zaila da.

2. THE SUMMIT (O.Peslier – H.A.Pantall)

Lasterketa honetarako gida nagusiena izan daitekeena Prix Fontainebleaun garaipen ona lortu zuen. Egun horretan ez zen ikusi errematerik eta lasterketa burua hartuta, nahiz eta gehiago espero faboritoengandik, ezin izan zuten Wootton Bassetten seme hau harrapatu. Zuzengune hasieran bi gorputzeko aldea hartu zuen eta eroso mantendu zituen helmugaraino. Hala ere, gure susmoei jarraituz, ezin da egun hartako emaitza %100ean hartu Azken emaitza errepikatzea zaila izango da baina motor handia du.

3. CELESTIN (S.Pasquier – F.Chappet)

Listed garaipena lortu zuen 2019 bukaeran. Aurtengo berragerpenean ez zen batere gogorra izan jockeya berarekin, lasterketa lasai bat emanez. Hala ere, ez dirudi onenen maila berean egon daitekeenik. Lasterketa gogorregia.

4. SHINNING OCEAN (C.Soumillon -C.Ferland)

Bi urterekin emandako mailarekin ez zirudien lasterketa honetan parte hartzeko gai izan zitekeenik eta honela iritsi dira 25,920€ ordaindu behar izatera azken momentuan parte hartu ahal izateko. Arrazoia, bere azken lasterketan emandako irudia da. Gauza handiak egiteko izendatuak ziren zaldiak utzi zituen atzean erreztasunez baina trafiko arazo handiko lasterketa izan zela kontutan hartu behar da. Kokapenetarako gai.

5. VICTOR LUDORUM (M.Barzalona – A.Fabre)

2019ko Frantziako 2 urteko moxalik onena. Arestian aipatutako Prix Fontaineblea nahiko hotz ibili zen baina esperatzekoa da Fabre maisuak egun honetarako puntu-puntuan jartzea. Shamardal hil berriaren seme honek, bere aitak lortutako garaipen bera lortzeko faboritoa da 2 urterekin lortutako mailari esker. Ikus dezagun. Gaurkoan forma hobeagoarekin aurkeztu beharko da.

6. KENWAY (T.Bachelot – F.Rossi)

7 lasterketetan parte hartu zuen iaz, Listed eta 3G mailan irabaziz. Aurten jada bitan ikusi dugu pistan, azkenekoz laugarren postu bat lortuz Prix Fontainebleaun. F.Rossiren zaldiak emaitza bikainak lortu dituzte berrekitean baina lasterketa hau beste mundu bat da. Aurkari gogorregiak.

7. ARAPAHO (P.C.Boudot – A.Fabre)

Etorkizun handiko 2019 uda osatu zuen baina ez genuen udazkeneko lasterketa nagusietan ikusi. Aurten behin ikusi dugu Prix du Pont Neuf listedean, meritu handiko azken zuzengunea osatuz, batez ere patio berdineko VICTOR LUDORUM kondizio berean bazegoen. Pouleko distantzia luzeagoak on egingo dio. Gaitasun handia eta borrokarako grina erakutsi du.

8. RESHABAR (T.Piccone – M.Munch)

Garaipenik ez zuen lortu 2 urterekin baino meritu handiko garaipena lortu zuen Maiatzaren 13an Chantillyn eta urrats logikoa eman dute Poulera etorrita. Hala ere zaila izango da errepikatzea Deauvilleko zuzengune luze osoa lasterketa buruan egitea. Aldapa gora egingo zaio lasterketa osoa buruan egin nahi badu.

9. ECRIVAIN (M.Guyon – C.Laffon)

J.L.Lagardere 1G laugarren postua lortu zuen eta aurtengo norgehiagokan VICTOR LUDORUMekin garaile atera zen, erremate polita erakutsiz. Lope de Vegaren seme hau berriz ere egongo da prest garaipeneko borrokan egoteko. Faboritoenen akatsaren zai, ez du barkatuko.

Argazkia: Dabid argindar

IRAGARPENA: ARAPAHO – Ecrivain – Victor Ludorum

Ekainak 1, 16:25 EMEEN POULEA. 1600 metro, lerro zuzenean.

1. SIMEEN (C.soumillon – J.C.Rouget)

3tik 3 garaipen lortu ditu, azkena bisualki oso ikusgarria Maiatzen 13an Chantillyn. Azken postuan ibilbide gehiena egin ondoren, erraztasun handiz gailendu zen kanpokaldetik etorrita, esfortzu handirik egingo ez balu bezala, nahiz eta lehenengo mailako lasterketa izan. Fisiko handi eta ikusgarria duela dirudi. Goraka doa eta ez daukagu arrastorik bere limiteak non dauden.

2. TROPBEAU (M.Barzalona – A.Fabre)

2019an Frantziako 3G eta 2G-tan garaipena lortu ondoren, Britainia Handira eraman zuten Cheveley Parkera (1G). Bertan, ibilbide tamalgarria jasan zuen, kaltetua izanik behin eta berriz azken furlongetan. Aurtengo berragerpenean lasterketa ez oso gogorra izateko helburuarekin planteatu zuten arren, garaipena lortu zuen Prix de la Grotten (3G). Irabazi nahi duenak bere gainetik pasa beharko du.

3. TICKLE ME GREEN (P.C.Boudot – A.Fabre)

2 urteko denboraldia Alemanian bete zuen baina aurten Fabre maisuaren eskuetara igaro da ALSON bezala. Lasterketa bakarra egin du bere aginduetara eta maila handia duela erakutsi du, TROPBEAUrengandik oso hurbil iritsiz. Prestakuntzak prestakuntza, argi utzi du bere lekua baduela lasterketa honetan. Faboritoen akatsaren zai.

4. MARIETA (T.Piccone – M.Delcher S.)

1G garaipena edukiko luke ALBIGNA “abioia”rekin topatu izan ez balitz Prix M.Boussac-en (1G) erakutsi zuen bezala, lasterketa planteamendu bikain bati esker, berriz ere Delcheren gaitasun bikaina agerian utziz. Poulean ez du atzerritarrik izango aurrean baino dirudienez Delcherrek ez dauka oso argi 1600 metroak lerro zuzenean betetzeko gai izango den edo luzeegiak egingo ote zaizkon. Duda berberak zituen M.Boussac-en. Luzeegia egin dakioke milia.

5. MAGEVA (S.Pasquier – F.Chappet)

Zenbait aurkariren mailaren atzetik egon daitekeela dirudi. Hala ere, azken lasterketan ARAPAHORrengandik gertu iritsi zen, Poulerako itxaropenerako atea zabalduz. Kokapen baten bila.

6. DESSOBEISSNCE (G.Mosse – F.Vermeulen)

Maiden bat irabaztetik dator bere bigarren lasterketan. Ez dauka hemen egoteko mailarik erakutsi inondik inora. Soberan dago hemen.

7. DREAM AN DO (M.Guyon – F.Rossi)

2019a 3G mailako garaipen batekin bukatu zuen eta aurtengo berragerpenean gauzak zail jarri zizkion TROPBEAUri, Poulean kontutan hartzeko moduko aukera edukirik. Kokapen baterako gai.

8. YOMOGI (J.Moutard – H.Shimizu)

10 lasterketa eta garaipenik ez. Dena esanda dago.Irabaziko balu, beste guztiak oso toki txarrean utziko lituzke.

9. MY LOVE’S PASSION (T.Bachelot – Y.Barberot)

Oso goiztiarra izan zen 2019 eta aurten maila onean jarritzen duela erakutsi du. Hala ere, onenen aurka zailegia jarriko zaizkio azken metroak. Lehenbizikoz 1200 metrotatik gora arituko da. Milia luzeegia beretzat.

10. SPEAK OF THE DEVIL (C.Demuro – F.Chappet)

2019 udan garaipena lortu zuen beste debutarien aurrean. Aurten bere bizitzako bigarren lasterketan, ibilbide zentzugabe eta tamalgarria jasan zuen hainbat trafiko arazoekin, 2.mailako lasterketa batean. MORANDOren arreba honek pista biguina eskertuko luke. Kredentzial askorik gabe aurkeztuko da Poulean baina bere debutatik zerbait berezia sumatu diogu. Gure kuttuna.

11. EMOJI (O.Peslier – F.H.Graffard)

Beste alemaniar bat Frantziara etorrita entrenatzera, oraingo honetan modako (eta etorkizuneko) entrenatzailearekin. Martxoan Listed mailako garaipena lortu zuen eta azkenekoz, luzeegiak egin zitzaizkion Prix Vanteauxek (2G) 1800 metroak. Distantzian pausu bat atzera egingo du. Faboritoak fallatu ezkero, ez du barkatuko.

12. ELLERSLIE LACE (V.Cheminaud – M.Delzangles)

Mikel Delzangles miarritzetarraren moxalak garaipenik lortu ez duen arren, hemengo faboritoengandik gertu iritsi zen azken lasterketan. Hala ere, askotxo dirudi azken uneko izen ematean 21,600€ ordaintzea parte hartu ahal izateko. Oso zaila aurkari hauen kontra.

IRAGARPENA:

Atari hau sortu genuenean iragarpen arrazoituak publikatzeko asmoa eta helburua jarri genuen baina batzuetan turf mundu honetan susmo, zirrara eta sentsazioei atea ireki behar zaie. Gure logikak Tropbeau eta Simeen esan arren, SPEAK OF THE DEVIL – Tropbeau – Simeen izendatuko ditugu gure iragarpenetan.

2020ko Frantziar Pouleen analisia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to top