Argazki galeria
Argazkia:Dabid argindar Argazkia:Dabid argindar Argazkia:Dabid argindar Argazkia:Dabid argindar Argazkia:Dabid argindar Argazkia:Dabid argindar Argazkia:Dabid argindar Argazkia:Dabid argindar Argazkia:Dabid argindar Argazkia:Dabid argindar Argazkia:Dabid argindar Argazkia:Dabid argindar Argazkia:Dabid argindar Argazkia:Dabid argindar Argazkia:Dabid argindar Argazkia:Dabid argindar Argazkia:Dabid argindar Argazkia:Dabid argindar Argazkia:Dabid argindar Argazkia:Dabid argindar Argazkia:Dabid argindar Argazkia:Dabid argindar Argazkia:Dabid argindar Argazkia:Dabid argindar Argazkia:Dabid argindar Argazkia:Dabid argindar Argazkia:Dabid argindar
Eguraldi ezin zakurragoa udazkeneko denboralditxo hau ixteko. Beldur ginen bezperan karrerak jokatzeko modurik izango ez zelakoan baina oker ginen. Halere, sekula ikusi gabekoa, pistak 5,9ko neurketa eman zuen. Alegia, lokatza baino areago, pisutsua, astuna, txokolatea… hots, zingiratsu aurkitu zutela ibilbidea profesionalek. Eta txalo handi bat beraientzat, baita etxeko langileentzat ere, jardunaldia istripurik eta aparteko gora-beherarik gabe posible egin zutelako. Baita gure argazkilariarentzat, Dabid Argindar, lokatzetan murgilduz horrelako irudi ederrak biltzeagatik. Bejondeiela guztiei!
1. Lasterketa: D´Epsom saria

LONE PEAKek uztailean hemen eskuratutako garaipena errepikatu zuen lokatz-festaren erdian. Bere jabe eta gidariak esan zigunez zaldiak kalitatea bezainbesteko burua du eta ez zaio gustatzen inor ondoan traba egiten ibiltzea. Horrexegatik Buesak puntan jarri zuen hasiera-hasieratik eta inoren hatsa inguruan nabaritu ez zuenez lasai asko joan zen irabaztera. Bere maniak ditu Lope de Vegaren seme honek baina ibili badabil. Dexente. Mirafloreseko NIRMALI izan zen bigarren Diana Lopez uhaletan zuela. Lau urteko honen bosgarren karrera da, bakarrik, eta Fintasek egindako ibilbide bera gogorarazi zigun: maila goreneko zalditegi baten deskarte gisa erosi (hau Aga Khan ohia da), amateurren karreretan zorroztu eta ondoren sari handietara jauzteko prest. Hirugarren ANOTHER DAY OF SUN izan zen, oraindik findu gabea, eta laugarren triste bat PRESIDENCY txapeldun zaharra. Tristea diogu bere agurra izan behar zuelako. Espero dugu bere arduradunek beste aukera bat ematea, gaurkoan ez baitziren gutxieneko baldintzak betetzen despeditu ahal izateko.
Bere tokian: ANOTHER DAY OF SUN / Huts: PRESIDENCY / Jarraitzeko: LONE PEAK, NIRMALI
2. Lasterketa: Damen bateria saria

Hau bai behar bezala erretiratzera doala. SOUPHAren azken karrera ikusi baitugu. Eta behorren kontrako beste hainbatetan bezalaxe, nagusitasun handia erakutsi zuen berriz ere. Behortegira doa 9 garaipenekin bere 26 lasterketetan eta 100.000 €-tik gorako irabaziekin. Honek ere ez zuen jakatxoa bereziki zikindu besteen aurretik joanda. Azpimarratzekoa da berarekin Melgarejok bere laugarren garaipena lortu duela udazken honetan, estatistikako lider bilakatuz. ALGAIDA irteeran motel ibili zen eta Hrubosova saiatu zen bihurgunean denak presaka aurreratzen, azken zuzenerako indarrik gabe geratuz. Hori aprobetxatu zuen EVA GLITTERSek bigarren postua ostutzeko LINDA ahitu batekin borrokan. Erne Teixeiraren behor honekin balio saltotxo bat eman duelako hemen eta Frantzian 21eko balioan bakarrik dagoelako…
Bere tokian: SOUPHA / Huts: ALGAIDA / Jarraitzeko: EVA GLITTERS
3. Lasterketa: Gipuzkoa Kirolak – Kirola balioekin saria

FIRST CORNILLIERE portugaldarrak bere aurrekoan bigarrenarekin konformatu behar izan zuen SISON gaurko faboritoaren isatsera. Baina gaurkoan, Janacekekin, ez zuen ahuldaderik barkatu eta garaipen erosoa eskuratu zuen. SISON odoletan iritsi zen, apoan kolpe bat hartuta. Bigarren IVAN EL TERRIBLE iritsi zen, lokatzetan espezialista. Erretiratuak izan ziren URBAN ROCK eta METKAIF. EL SIERROk berriz frogatui zuen oraindik asko falta zaiola lehiatzeko moduan egoteko.
Bere tokian: IVAN EL TERRIBLE / Huts: IRON ROCK
3. Lasterketa: Giralda Turf saria

First Cornilliere ondoren, Rajsamanen beste seme batek irabazi zuen goizeko laugarrena: FARSAMAN. Argi dago hazitako zaldi honek bigunerako joera nabarmena ematen diela bere hurrengoei. Hau berresteko karrera honetan bigarren beste Rajsaman bat izan zen: ZERI. Irabazleak orain arte gurean ez zuen apartekorik erakutsi, baina udazkeneko lokatzetan eta handikapean jaitsitako kiloei esker, garaipen erraz bat eskuratu zuen. Sousari ere balio izan zion gure pistan zeraman lehorte luzea hausteko. Kokatu bai asko baina hau izan da bere lehenengo garaipena. Beste irabazle portugaldar bat, gure handikapetako ikur bilakatu dena. Hirugarren CURILLINES zaharra, giro zingiratsuan eroso, azken momentuan JASMINE faboritoari aurre hartuz.
Bere tokian: JASMINE / Huts: ATLANTICO, LA FRISLA
5. Lasterketa: Portaletak saria

Espainian jaiotako zaldientzat erreserbatutakoan ROBLE gaztetxoak sorpresa eman zuen bi faboritoak atzean utziz. Janaceken goizeko bigarrena. Hiru urteko zaldi hau orain arte Frantzian aritu izan da Carlos Laffon prestatzailearekin baina berriki Milagro behortegi nafarrera ekarri du Enrique Leon entrenatzaile kanariarrak. Leon hasi berria da Milagron atondutako entrenamendu gune berrian eta egia esan ezingo zuen estreinaldi hoberik amestu. Zaldiak Frantziatik bakarrik 31ko balioarekin zetorren, itxuraz nahikoa ez NADER eta BREY DE VALIENTE beteranoak gainditzeko. Baina zenbakiak zenbaki NADERrekin borrokan ez zen kikildu eta amaieran BREY DE VALIENTEren erasoa ere aguantatu zuen. Azken honekin Saccu lehenago aktibatu izan bazen seguraski emaitzari buelta emango zion. Ivan Lopez entrenatzailea ez zegoen oso pozik behatz artetik ihes egin zion Breyren laugarren ustezko garaipena modu horretan galduz. Behortegi Militarreko Pulgarcita beste behin azkena izan zen baina behintzat oraingoan ez zuen ikuluetarako bidea hartu nahi izan…
Bere tokian: PULGARCITA / Huts: BREY DE VALIENTE / Jarraitzeko: ROBLE
Udazkeneko estatistitetako aurrenekoak:


