zaldilasterketak.eus

Abuztuak 15: analisia

1. (18:05): Tattersalls (2 urteko moxalak), 1.400 m.

Aukera polita ikusi zuen Remolinak eta azken orduko matrikulaz baliatuta, 01 EL OJANCANO bertan lehiatzea erabaki du. Egia esan, bi lasterketa txukun burutu ditu Daxen zein La Testen eta hori nahiko bermea da lote honetan. Gainera Zambudiori esker, pisuz oso arin egongo da. 04 WHITE KING faborito azaldu zen bere debutean baina Bugattiko bihurgunean arazoak izan ondoren, ez zuen azken zuzengune eroso bat izan. Mario Fernandezekin entrenamendu saio bat burutu zuen igandeko lasterketen ondoren eta ikaspena ongi barneratu badu, adi. 02 LE MINABLE esperientziagatik kokapena lor dezake, 05 ARLENVIC eta 06 TRASGU bi debutarien aurrean, ezustekoa emateko prest ez badaude behintzat. 03 VIDE oraindik oso berde dagoela erakutsi zuen bere debutean.

Gure hautua: 01 EL OJANCANO – 04 WHITE BAY – 02 LE MINABLE

2. (18:40): Alejandro Padilla (handikap 1. zatia), 1.500 m.

Azkenaldiko handikap guztietan bezala, emakume jockeyek duten pisu arinketak zer esan handia izango du. Adierazgarriak dira 03 NIRMALI eta 09 DREAM STARTek izango duten 5 kiloko arinketa hori. Biak forman puntu onean daude eta garaipenerako borrokan egon beharko lukete. Ahaztu gabe bi jockeyek gidaritza onak egiten dituztela, noski. Bigarrenak ihesaldia saia dezake lehen metroetatik, bere pisu hegalariaz probesteko. 01 BOSTON BRUIN sari nagusietan lehiatzeko asmoarekin erosi zuten. Bi lasterketa itxuroso bete zituen Madrilen, Frantzian pott egiteko ondoren Abuztuaren 1ean. Kalitatea badu eta aurrekoen aurkari zuzena izan daiteke. 08 VA’ZY BARELIEREk garaipena lortu zuen azkenekoz Zubietan baina pisuz okerrago azaltzen da oraingoan. 05 HOLLOKO beti dabil borrokan sartuta, ezin ahaztu berataz. 02 IRON ROCKek iazkoaz gogoratuko balitz…

Gure hautua: 09 DREAM START – 01 BOSTON BRUIN – 03 NIRMALI

3. (19:10): Sheikh Mansoor Festival (odolgarbi arabiarrak), 2.000 m.

Ia ezagutzarik ez dugu zaldi arabiarrei buruz. Ia denak debutari edo lasterketa bakarrean aritutakoak dira, beraz zentzuzko hauturik emateko aukera gutxi ditugu gure aldetik.

Gure hautua: 05 HEELYWA – 04 AINHOA JANAIS – 11 MITHAYEL

4. (19:40): Easo Edari Banaketak (handikap 2. zatia), 1.500 m.

Iaz lasterketa honetan adierazitako lehen hautua errepikatuko dugu: 04 MIDNIGHT STAR, izan ere argi guztiak berdez piztuta ditu bigarren zati honetan. Oso gustura aritzen da Zubietan, top jockeya gainean eta azkenekoz abisatu zuen irabazteko prest dagoela. 08 HANNA zintzoa da baina gaitasun gutxikoa da, beti aurkitzen ditu pare bat hobeagoak. 01 DUNNABY zaharrak berragerpen ona utzi zigun udaberrian eta agian ezustekoa jotzeko prest egon daiteke ia lau hilabeteko geldialdiaren ondoren. 03 MANUMARTek uda polita burutu zuen iaz. Osasun arazoak izan ditu baina hemen ez da askorik behar sariren bat lortzeko.

Gure hautua: 04 MIDNIGHT STAR – 01 DUNNABY – 08 HANNA

5. (20:10): Donostiako Urrezko Kopa, 2.400 m.

Aparteko analisi berezi eta osatua egin dugu Urrezko Kopako 13 partehartzaileen inguruan. Ez galdu!

6. (20:40): Araeta Sagardotegia, 2.200 m.

Urrezko Kopa txikia. Elarreren 05 BOUJOC garaipen ikusgarria lortu zuen Mont de Marsaneko salmenta lasterketa batean. Elarrek ia 5000€ ordaindu behar zituen zaldia erosi ez ziezaioten (sariarekin irabazitako ia erdia). Gaurko beste faboritoek pisu abantaila handia oparitu beharko diote eta zaila izango da gailentzen. 02 EMINENCE azken ordura arte Urrezko Koparako zegoen baina ikuilu bereko The Way of Bonnie-k aukera argiagoa du urrerako. Kalitaterik handieneko zaldia da hemen eta garaipenerako borrokan egongo da ziurtasun osoz. 04 OBANOS kalitatezko zaldi zintzoa da baina azkenaldian beti topatzen da bera baino hobeago batekin. Kokapenerako gaur ere.

Gure hautua: 05 BOUJOC – 02 EMINENCE – 04 OBANOS

Abuztuak 15: analisia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to top