1. Lasterketa (17:15): Tattersalls saria. 1.400 m (2 urtekoak)
Lehenengo urratsak ematen ari direnen artean esaten da esperientziak asko balio duela. Hemen zortzi partaideetatik bakarrik bik dakite zer den lehiatzea. Beste guztiak debutariak dira. Argudio horri helduta 1 HA CHOPekin geldituko gara. Bi aldiz arituko delako, ez aparteko gaitasunik erakutsi duelako. Beste “beteranoak”, 2 OBELIX DA TORRE, oso itxura eskasa erakutsi du eta ezin da gomendatu. Debutarien artean erne Odriozolaren 4 DANKOrekin. Jatorri ederra (50.000€ kostatu omen zen) du eta ez litzateke harritzekoa hemen irabaztea, nahiz eta bere arduradunek esan ez dagoela oraindik prest. Beste horrenbeste 5 DOMI GOrekin (14.000€). Bere familia oso goiztiarra da, entrenatzailea ere bai, eta hori nahikoa izan daiteke halamoduzko lote honetan nagusitzeko.
Gure hautua: 5 DOMI GO – 4 DANKO – 1 HA CHOP
2. Lasterketa (17:50): Sheik Mansoor Festival Maiden. 1.600 m. (arabiarrak)
Zaldi arabiarrei buruz hemen ezer gutxi dakigu. Azken karrerei erreparatuz badirudi 1 ANTAR eta 5 RANNANen artean egongo dela karrera. Boteprontoan.
Gure hautua: 5 RANNAN – 1 ANTAR
3. Lasterketa (18:25): Easo Edariak saria. 1.500 m. (handikan 2. zatia)
Uda honetan izan diren 2. zatiko handikapik irekienetakoa. 4 MIDANIGHT STAR irabazlea da pistan, sasoian dabil, biguina gustuko, oraingo distantzia bada berea eta Janacek darama gainean. Bingo! 3 SUCH PROMISEk udako garaipenik txundigarrienetakoa utzi zuen, ondoren huts egiteko kategoria eta distantziaz igotzean. Orain berriz dago bere kategoriakoen artean eta orduko jokeyarekin, Fayos. Berriz hor. 5 CRIMSON MYSTERY erretiratu egin da. 9 DUENDECILLOk udara guztietan bere karreratxoa irabazten du. Jada 10 urte ditu. Azkenekoetan 4. eta 3. ditu. Sekuentzia jarraituz kokatuko da, baina irabazteko beste batzuk prestatuago ikusten ditugu. 10 ROYAL DESTINY jarraitzen ari gara uda honetan, hobetzeko tarte dexentea duelakoan. Udako hirugarren irteera du eta oraingoan Valenzuelaren deskarguarekin uste dugu hurbil ibiliko dela. 12 DIBOY oso faboritoa zen aurreko astean Madrilgo hondarrean. Anaya Zubietarako berrengaiatu du. M.E. Fernandez jockey oso inspiratuta dabil. Oso pisu arina darama eta bere distantzia da. Dibidendo altuak eman ditzake. Abisatuta zaudete. 15 BELLA CANARIASen jockey gazteak bitan galdu du ispiluaren aurrean Fayosen kontrako buruz-burukoan, esperientzia faltagatik. Orain, jockey profesional batekin, ez luke barkatu beharko. Dena den lote hau indartsuagoa da aurrekoetakoa baino.
Gure hautua: 4 MIDNIGHT STAR – 3 SUCH PROMISE – 12 DIBOY
4. Lasterketa (19:00): Alejandro Padilla saria. 1.500 m. (handikap 1. zatia)
2 CAÑEDO sasoi betean dabil eta azken hiruetan garaipenetik gertu ibili da. Bereziki merituduna azkena, maila altuagoko zaldiak atzean utziz. Cerqueiraren patioa bor-bor dabil. Orain dena alde du garaipena eskuratzeko. 9 HOLLOKO bitan irabazteko keinua egin du, baina gauza bat dela edo bestea dela ez du lortu. Berriz ere gertu ikusten dugu. Valenzuelaren deskargua oso ondo etorriko zaio. 10 NYALAri pista hau gustatzen zaio. Udako bere aurrenekoan irabazi zuen eta lokatza balego aukera izango luke berriz. Baina tarte txikia du hobetzeko handikapean. 11 IRON ROCK handikapetako ohiko irabazlea bilakatzen ari zaigu portulgaldarra. Azkenekoan izugarri erraz garaitu zen eta horregatik 4 kilo igo dizkiote eskalan. Ondorioz, jada 1. zatian, gauzak asko zailago izango ditu. Gainera Fayosek beste bi kilo terdi errekargatzen dizkio. Asko jota, kokatzeko.
Gure hautua: 2 CAÑEDO – 9 HOLLOKO – 10 NYALA
5. Lasterketa (19:35): Donostiako Urrezko Kopa. 2.400 m.
Esan bezala, aparteko analisi berezi eta osatua egin dugu Kopako 12 partehartzaileen inguruan. Ez galdu!
Gure hautua: 1 AMAZING RED – 6 EMIN – 2 ATEEM – 3 ATTY PERSE
6. Lasterketa (20:10): La Zarzuelako hipodromoa. 2.200 m
Laserketa honi “kontsolatzekoa” esaten zaio. Alegia, Urrezko Kopan eskatzen den mailara iristen ez direnak “kontsolatzeko” bigarren platera. Azken urteotan urrearengatik lehian aritutako bi gladiadore zahar nabarmentzen dira hemen: 4 FEDERICO eta 5 TUVALU. Lehenengoak apunte polita utzi zuen urrerako prestakuntzazko karreran. Bigarrena 4. izan zen iazko Urrezko Kopan eta 2. hemengo Sari Nagusian. Kategoria jaitsierak on egin diezaieke eta bikoa egin beharko lukete, adinaren ajeen baimenarekin. Bestela 1 SAUMET izango litzateke garailea, pistan oso gustura baitabil eta azkenekoetan sasoi onean dagoela ere frogatu baitu. Baina beteranoen maila ez du. Erne 6 TARGET ZONE ingelesarekin. Oso maila apaleko karrera bat irabaztetik dator Savenayn, baina iaz Ingalaterran 42 balioa emateraino iritsi zen miliaren inguruan. Gaspar Vaz portugaldarrak horrelako erosketa onak egiten ditu (Red Onion adibidez) eta ez du abisatzen.
Gure hautua: 4 FEDERICO – 5 TUVALU – 1 SAUMET