
Espero gabeko jardunalditxoa ostiral goiz honetan izango duguna Zubietako hipodromoan. Barramedako Sanlucarren (Cadiz) ospatu behar ziren lasterketak bertan behera geratzearen ondorioz, bi jardunaldi Madrilen ospatuko dira eta beste hau, berriz, gurean. PMU jardunaldia ere izango da. Partehartzaile gutxi eta maila ertaineko probak izango ditugu. Goazen pronostikoekin.
1. Lasterketa (11:50): Manzanilla de Sanlucar saria (3 urteko moxal ez irabazleak). 2.200 m.
Sekula irabazi ez duten moxalentzat aukera. 2 APUJAMI asko hobetu da distantzia igo diotenean. Derbyko bostgarren, hemen lehenengo aukera bat ikusten diogu. Valenzuelaren deskarguarekin gainera, arinago. Gure faboritoa. 1 TROVATORE faborito eternala, ez du irabaztea lortu milian. Oso ontzat zeukaten baina burua altxa ezinik dabil. Bere azkenekoan oso karrera grisa egin eta uste dugu bere ardudadunek distantzia luzean probatu nahi dutela, ea hori den arazoa. Bere arbasoen artean ez dago distantzia luzeetarako joerarik. Zalantza asko. 6 IRENE ere oso aipatua zen bere lehenengo karreretan, baina maila eskasa eman du gaur arte. Erretiratua izatetik dator. Zalantzak ere bere inguruan.
Gure hautua: 2 APUJAMI – 6 IRENE – 1 TROVATORE
2. Lasterketa (12:20): Langostinos de Sanlucar (jockey amateurrak). 1.500 m.
7 APRADA pisuz ondoen ateratzen den zaldia da, jockeya maila polita ematen ari da (Luis Urbano), sasoian dagoela erakutsi berri du eta distantzia egokia da. Bere alde apostu egingo dugu. 3 ANGEL DOWN orain urtebete laugarren izan zen Jaurlaritzan. Pistan lau aldiz irabazi du, baina aurten oso maila eskasa eskaintzen ari da. Biguinak lagunduko lioke, baina bere oraingo sasoia ikusita zalantza ugari sortzen dizkigu. 1 GRISGRISES handikapean sorpresa ematetik dator eta sasoi punttu politean iritsiko da. Baina guztiei pisua eman behar die eta irabazteko bere aukerak murriztuta gelditzen dira. 8 DREAM STARTek antzeko karrera batean Lone Peak eta Merisiren tartean sartzea lortu zuen. Hau da bere distantzia. Orduko jockey berdinak ematen dion lau kiloko deskarguarekin sorpresa polita eman lezake.
Gure hautua: 7 APRADA – 3 ANGEL DOWN – 8 DREAM START
3. Lasterketa (12:50): PMC saria (behorrak). 1.600 m.
1 GRACE SECRET lote askoz gogorragoetan korritzen ari da emaitza onik lortu gabe. Orain mailaz asko jaistera doa eta ez luke barkatu beharko. Urrutitik errematatzen duenez, ez luke metro gehiegirik oparitu behar. 6 KITTY MARION Godolphin ohiak bakarrik hiru karrera ditu lau urterekin. Debutean irabazi zuen martxoan eta ondoren mala polita eman du bere beste bi karreretan. Kalkulatu diogun balioarekin hemen irabazi egin beharko luke. Hrubosova txekiarraren deskarguak bere aukerak biderkatzen ditu. 8 RECUERDA pista honetan uda hasieran hirugarren izan zen Faveur Grine eta Naviaren atzetik. Baina uste dugu gure bi faboritoen mailaren azpitik dagoela. Kokapen bat eskura dauka.
Gure hautua: 1 GRACE SECRET – 6 KITTY MARION – 8 RECUERDA
4. Lasterkera (13:20): 175 mendeurrena Sanlucarreko Zaldi Lasterketena (2. zatiko handikapa). 2.000 m.
Orain bi aste korritu zen karrerako ia protagonista berdinak. Ordukoan 5 BELLA BARONESSAk irabazi zuen. Oraingoan bi kilo terdi gehiago eramango ditu, baina sasoian dago eta garapen handiena izan dezakeena da. Distantzia luzeagoan hobeto. Janacek zelan. Berriz hortxe. Parentesi luze baten ostean oso gertu bukatu zuen 3 RAPPEURek Fayosekin. Suposatzen bat finago egongo dela eta. jockey berarekin, irabazteko aukera handiak ditu. 1 SISTER MOON bigarren izan zen karrera hartan. Orain eskalako pisurik astunena darama (62 kilo) eta kostako zaio hori mugitzea taldeko gaztetxoena izanda. Sasoian dabil baina gaurkoa gogorregia ikusten dugu berarentzat. 2 PALACE GUARDek sorpresa eman zuen ordukoan hirugarren izanda. Azken metroetan xoxo ikusi genuen garaipenarengatik borrokatzeko. Beste aukera bat orain. Gertu ibiliko da.
Gure hautua: 3 RAPPEUR – 2 PALACE GUARD – 5 BELLA BARONESSA
5. Lasterketa (13:50): Lehengo mundu bira (Espainian jaiotako 2 urteko moxalak). 1.300 m.
Orain arte ikusitakoarengatik 4 BRUJILDAk ez luke areriorik izan beharko. Gang of Ten-en alaba honek debut txukuna egin zuen eta bere patioan ohitura denez bigarrenean asko hobetu behar du. Aurkarien maila ikusita goizeko zihurrena iruditzen zaigu. Areriorik izatekotan 6 GIANNINA debutantea izan daiteke. Bere erreferentzia handirik eduki gabe, badirudi aspalditik entrenatzen ari dela. 3 BABY GROOM da jokoa eman dezakeen beste debutari bat.
Gure hautua: 4 BRUJILDA – 6 GIANNINA – 3 BABY GROOM