zaldilasterketak.eus

Abuztuak 26: analisia

Marchelo irabazten bere debutean (uztailaren 19a). Argazkia: Dabid Argindar

1. Lasterketa (11:40): Terborch saria (Espainian jaiotako 3 urteko moxalak). 2.000 metro

Atzetik aurrera hasiko gara. 3 RISSMEIL KOBARONek 5 karreretan izan dituen 42 arerioetatik bakar bat gainditu du. Berriz ere azkenputz. 2 ALASKA ere, patio berekoa, ez dabil batere ondo. Hirugarren. Bikoa 4 TRESEFES eta 2 TRONIOk osatuko dute. Kontua da ordena asmatzea. Azkenekoan lehengoak oso gutxigatik irabazi zion bigarrenari Madrilen, pisu, distantzia eta jockey berdinekin. Oso berdinduta biak. Oraingoan, Nurenievaren semeak bi kilo gutxiago izango dituela eta, uste dugu irabazteko aukera duela.

Gure hautua: 4 TRESEFES – 2 TRONIO

2. Lasterketa (12:10): La Teste de Buch hipodromoa saria. 2.000 metro

1 EMINENCE Arizkorretaren irletako beste fitxaketa sonatuetako bat da (90.000 €). Gran Premio de Madriden azkenaurreko izan zen arren, hemen oso erraz irabazi beharko luke, beste kategoria batekoa delako. Uhaletan Nicholas Saccu arituko da, 35eko ecart kezkagarri bat duena. Zaldia ez dirudi erraza gidatzeko eta pista dagoen bezala ez da akatsik barkatzen, beraz erne ibili beharko du. Halere, ez luke barkatu beharko. 2 ARRIGUNAGA irabaztetik dator, pista hau asko gustatzen zaio eta distantzia oso egokia da. Ez da faboritoaren maila berekoa, inondik ere. Baina hura despistatzen bada, honek eramango du sari nagusia. 4 BIRDIE hirugarren izan zen bere azkenekoan Algaida eta Urban Rocken atzetik. Hori nahikoa da hemen hirugarren posturako gomendatzeko. Gainontzerakoak oso eskas ari dira aurten.

Gure hautua: 1 EMINENCE – 2 ARRIGUNAGA – 4 BIRDIE

3. Lasterketa (12:40): A Galopar saria (handikap 2. zatia). 1.600 metro

1 ROYAL DESTINYren sekuentzia Zubietan hau da: 6.-5.-2. Bere atzetik gabiltza uda osoan. Janacekekin zelan. Gaspar Vaz entrenatzailea topera dabil. Gaur bai. 2 SANDY DUKE oso bizkorra da eta eskalan arinduta dago, iaz baino 4,5 kilo gutxiago. Valenzuelaren deskarguarekin beste kilo terdi kendu behar zaio. Berragertu berria, oso arriskutsua iruditzen zaigu. 3 HAVANA MAGIC Sanlucarreko espezialista da eta aurten hondartzarik gabe zigortuta geratu da. Oso irregularra da, baina Madrilgo hondarrean abisuren bat utzi du. Pisuz ere arin. Ez deskuidatu. 5 HATHA beti oso bizkor ateratzen da puntan eta amaieran ordaintzen du. Fayosek berarekin insistitzen du, baina beti baten batek pasatzen dio. Kokatzeko.

Gure hautua: 1 ROYAL DESTINY – 2 SANDY DUKE – 5 HATHA

4. Lasterketa (13:10): Mundo Deportivo saria (handikap 1. zatia). 1.600 metro

3 NADER pista honetan espezialista da. Hiru aldiz irabazi du bertan eta bakarrik behin geratu da kobratu gabe bere zortzi irteeretan. Udako laugarren karrera hemen, sasoi puntua hobetuta, irabazteko asko gustatzen zaigu. Iazko balioa baino 4.5 kilo beherago dago. 6 HOLLOKOk huts egin zuen azkenekoan, baina Zubietako beste bietan kokatu zen, irabazteko prest dagoela iradokiz. Janacek uhaletan lana borobiltzeko. Saltsan egongo da. 2 BREY DE VALIENTE kokatu da azken handikapetan baina pisuz nahiko justu dabil. Melgarejoren kilo terdiri esker berriz gertu ibiltzea espero dugu, baina irabazi gabe. 8 JUST ONE LOOKek iaz irabazi zuen hemen oraingo balio berdinarekin. Kokatzetik dator eta berriz gertu egongo dela uste dugu. 4 IRON ROCK atomiko dabil. Uda honetan lau karrera korritu ditu, bi garaipen eta bi kokapen. Pisuz gehiegitxo igo da, baina daukan moralarekin eta indarrarekin edozertarako gai da.

Gure hautua: 3 NADER – 6 HOLLOKO – 4 IRON ROCK

5. Lasterketa (13:40): Gran Criterium (2 urteko moxalak). 1.500 metro

4 REYk oso debut beltza izan zuen. Hemen maila oso altua dago berarentzat. Azkena. Baina 900 euro kobratuko ditu. Matrikula ona. 3 MADIDINA Madrilen bere adinekoak menperatu ditu, balio sendoa erakutsiz. Distantziaren igoerak ez dio lagunduko, baina irabazteko kategoria erakutsi du. Esperientzia handiena berak dauka. 1 DOMI GOk liluratuta utzi gintuen bere debutarekin Urrezko Koparen egunean. 7 gorputz atera zizkion Odriozolaren beste izartxoari, Danko. Preparazioa zorrotz aritzen da bi urtekoekin. Oso arriskutsua. 2 MARCHELOk ere aho bete hortz utzi gintuen bere debutean orain hilabete pasatxo. Bugatin berriz ez bazaigu pikutara joaten, bere erakustaldia espero dugu azken zuzenean. Kopaz betetako bitrina bai, baina Odriozolak ikuiluan dauka bere benetako kuttuna. Txapeldun!

Gure hautua: 2 MARCHELO1 DOMI GO

Abuztuak 26: analisia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to top