zaldilasterketak.eus

Abuztuak 28: analisia

2 urtekoen Sari Nagusia eraberritua dator aurten SANTANDER CUPeko hiru lasterketen lehenengoa izanik. Ikusmin handia sortu zuten Santander Cuparen dirusariek eta erosketa garestiak egin dituzte zenbait zalditegi boteretsuek Frantzian. Halare, 11 parte hartzaileetataik, azkenean 3 moxal besterik ez datoz Madrildik, lehiaketaren bonus sariari muzin eginez eta bide batez Nazioarteko Kriteriumaren irabazlearentzako diren 24.000€ei.

1: Gran Hipodromo de Andalucia (Handikap, 3 urtekoak). 2.200 m.

01 AUSTRALIA CAPE bere aitaren oinordekoen ezaugarri nabarmenenak islatzen ditu: distantzia luzearen eta adinaren beharra bere onena emateko. Lasterketekin hobetuz joan da, Madrilgo Derbyan laugarren izan arte (faboritoa egun hartan). Logikoena da ordutik ona bere gaitasunak gora egin izana eta horren esperoan, gure faboritoa. 02 GLORYTOF 7 lasterketetan bi garaipen eta 5 bigarren postu pilatu ditu. Azkenaldian beti topatzen du bera baino gehiago den beste zaldiren bat baina balore ziurra da. Gure faboritoaren aurkari nagusia. Beste hiru parte hartzaileak nahiz eta pisu asko jaso bi faboritoengandik zaila izango dute garaipenerako lehian sartzea.

Gure hautua: 01 AUSTRALIA CAPE – 02 GLORYTOF

2: Asociacion de Hipodromos. Cría Nacional (Estatu Espainiarrean jaiotakoak). 2.000 m.

05 GOYESCAk puntu ugari ditu bere alde lasterketa honetan. Balorerik handiena erakutsi du, lehiakide gehienekin pisuz mesedetuta ageri da (55.5kg), distantzia egokia izango da eta top jockeya gidaritzan. Irabazi beharko luke. 06 PANTXINETAk Uztailan irabazi zuenetik bere limiteak argi utzi ditu handikap 2. zatian eta salmenta lasterketa batean. Uztaileko hortan Janacekek zioen 2000 metroetan hobeto egingo lukeela. Christian Delcherrek erosi berri du eta ziur hobekuntza horren esperoan izango dela. Pisuz oso arin lehiatuko da (51kg). Faboritoari itzala egiteko moduan? 02 STERLING GOLD forma bikainean dabil azkenaldian baina maila apalagoko zaldiekin lehiatuz. Oraingoan, zaldi hobeagoak baina 3-7 kilo gehiagorekin (58kg) ezinezkoa egin beharko litzaioke. 01 ASTURIAS azkenaldian burumakur dabil baina “esnatzeko” lasterketa aproposa dauka aurrean.

Gure hautua: 05 GOYESCA – 06 PANTXINETA – 02 STERLING GOLD

3: Hipodromo de La Zarzuela (Handikap, 1.zatia). 1.600 m.

Lasteketa irekia benetan eta pronostiko sendo bat zehazteko zaila. 01 RUMBO abisua bota zuen azkenekoan baina 63kg pisu gehiegi izan daiteke eta distantzia luzegotan hobeto aritzen da. Dudak. 02 MUGUETAJARRA Gaspar Vazekin ziur hobetzen duela. Aurreko astean ez zen gaizki aritu 2000 metroko handikapean, oraingoan 1600 erosoago izango zaio. Ezusteko polita baina gozegi izan daiteke. 03 LINDA 1-3-2-1-5 dira bere emaitzak aurten Zubietan. Pisuz astunago doa baina erakutsitako formaren arabera ezin da bere hautagaitza baztertu. Argi. 04 ROBLE irabaztetik dator distantzia bereko handikap batean. Zentzuz neurtutako udara izan du bi lasterketekin bakarrik eta errepikatzeko moduan da pista leunagoarekin. Gure faboritoa. 05 INCREDIT emaitza ona lortu zuen gaur zortzi baina oraindik ere oso goran dago handikapean. Zaila. 06 PADERNO ondo aritu zen bere lehenengo handikapean (4.) eta aurkari batzuk baino feskoago egongo da uda lasai baten ostean. Kontutan hartzekoa. 07 BAADIR erremate itxurosoa egin zuen azkenekoz baina aurrenekoei pasatzeko garaian zertxobait kokildu zen. Pisua alde izango du. Hautagaia.

Gure hautua: 04 ROBLE – 06 PADERNO – 03 LINDA

4: Santander Cup / Nazioarteko Kriteriuma (2 urtekoak). 1.500 m.

01 BLACK COSMO debutaria da baina Sogorbek dio lasterketa hau helburutzat izan duela azkenaldiko entrenamenduetan. Lasterketako zalantza nagusia. 02 MAHATMA gatzik gabeko debuta egin zuen baina jatorria kontutan izanda hobekuntza nabarmena izan dezake. Zurrumurrua hipodromoko elkarrizketetan. 03 MAX MAGICAL ikasteko debuta izango dela esan du entrenatzaileak. 04 MONCAYO ez da gaizki aritu bere bi lasterketetan zita honetarako faboritoen atzetik. Kokapen baterako. 05 SOMMERSUN bi garaipen jada, azkenekoa nabarmentzekoa 1400 metroetan. Gailendu beharreko oilarra. 06 TRESCALCETINES 5 lasterketa jada Frantzian eta ezer gutxi espero zenean, meritu dexenteko garaipena lortu zuen La Testen. Esperientzia bere alde du. 07 ENORINA garaipenerako borrokan beti, aurreko igandean irabaztea lortu zuen. Sari nagusiko lehiakideen aurka zaila egingo zaio errepikatzea. 08 KATALINA oso goiztiarra da eta garaipena lortu zuen Zubietan 1200 metrotan. Azkenekoz 1400 pila bat kosta zitzaion bere errematea osotasunez egitea. Jarrera aldatzen badu, argi. 09 MRS PINK eskarmentu handienekoa da 7 lasterketekin. Ia beti 1200 metrotan lehiatu da kokapen baliotsuak pilatuz. 1500 luzeegi izan daiteke.10 PETRA bi garaipen zein baino zein ikusgarriagoa. Eroriko bat izan zuen entrenamenduan eta ez da %100ean iritsiko baina kalitate handikoa da. Ekainetik lehiatu gabe eta 300 metro gehiago betetzeko. Hori bai, orain arteko onena izan da. Hautagai sendoena, agian. 11 RED HOT ACTION garaipen larria debutean geroago irabazleak izan diren moxalen aurrean. Jarrera serioago batekin, irabazteko gai.

Gure hautua: 05 SOMMERSUN – 10 PETRA – 06 TRESCALCETINES – 11 RED HOT ACTION

5: Sanlucareko Zaldi Lasterketak (Handikap, 2.zatia). 1.600 m.

05 KAKAROTTOk garaipena merezi du. Azken bietan norbaitek harrapatu du azken metroetan garaipena berea zela zirudienean. Berriz ere helmugan sudurra lehenengo sartu nahiean izango da. 04 MACHU PICHU ibilbide benetan traketsa izan zuen azkenekoan, azken errematearekin agerian utziz honelako lasterketa bat irabazteko gai dela. Janacekek ez du akatsik egingo. 01 ASCENSION DIRECTE emaitzak diotena baina hobeto ari da lehiatzen Frantzian eta Zubietan aurkari hobeagoen aurka egiten ohitua dago. Sorpresa. 02 HOLLOKO ez dabilelako iazko bizitasun berdinarekin, bestela…

Gure hautua: 04 MACHU PICHU – 05 KAKAROTTO – 01 ASCENSION DIRECTE

Abuztuak 28: analisia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to top