Goiz polita pasa dugu gaurkoan Zubietako hipodromoan. Animazioa izan da harmailetan -ia mila pertsona- eta emozioa karreretan. Giro lainotua, baina euririk ez. Foru Aldundiaren esponsorizazioa goiz osoan, emakumezkoen kirola sustatzen. Pista egoera onean (3,4) eta sorpresa atsegina goiza hasteko, Angel Sanchez “Lagunilla” lasartearraren garaipena izan dugu eta.

1. Lasterketa: Emakumeok Mugimenduan (jockey amateurrak). 2.000 m.
Poz handia harmailetan Lagunilla zalditegi lasartearraren garaipenarekin. MR SUNSHINEk berea egin du oso “eroa” izan den lasterketa bat. Hasiera-hasieratik Farlete jockey-entrenatzaile-jabeak ziztu bizian jarri du ALDUFOOF bere 68 kilorekin. Abiadura horretan bakarrik motordun gailu batek aguanta zezakeen helmugaraino. Atzetik, bakoitzak ahal bezala jarraitzen saiatu da erritmo suizida. Zaletu beterano batek esaten zidan bezala western film bateko jazarpen karrera bat zirudien. Zuzenean sartzean puntazaleak pott egin du eta atzetik irabazlea aurrean aurkitu da atzekoak indar nahikorik ez zutela harrapatzeko. Andoni Lezama gentlemanak, Zubietan inoiz garaitu gabea, MR SUNSHINErekin eutsi dio eta JERY SMAIH zein PHILAU ez dira gauza izan harrapatzeko. Ustekabe galanta. 385 euroko hirukoa osatu dute.
Bere tokian: MR SUNSHINE / Huts: PHILAU eta LONE PEAK

2. Lasterketa: Emakumeok Mugimenduan App berria (handikap 2. zatia). 1.500 m
Maila baxuko handikapa ikusi dugu goizeko bigarrenean. NOODLE DE STAR zaldi portugaldarraren erretiratzearekin, bakarrik sei partaide izan dira. Eta guztietan bizkorrena Vaclak Janacek izan da TALES irabaztera ekarriz. Huts egin dute pisu arinena zeramaten bi faboritoek, HANNAk eta NYALAk, eta txekiarrak jakin izan du amaierako DREAM STARTen erremateari eusten eta buru bateko alde eskasarengatik aurrea hartzen. Hirugarren HANNA sartu da, irabazi ez baina gurean beti kokatzen den behorra.
Bere tokian: TALES / Huts: NYALA / Jarraitzeko: DREAM START

3. Lasterketa: Kirol Inklusiboa, Gipuzkoako Foru Aldundiaren saria (handikap 1. zatia). 1.500 m
Garaipen argia handikaparen lehenengo zatian Alonso familiarentzat TAGUAL honekin, Aspasia de Mileto handiaren semea. Vicky alaba gidatzen eta Cesar aita entrenatzaile eta jabe lanetan. Puntan ibilbidea eroso egin du, Bugattin -nahiz et estrainekoz egin- oso ondo biratu da eta zuzenean eraso saiakerei eutsi egin dio. Zaldi txiki eta bizia Zubietako ibilbidera oso ondo egokitu da. Agian berriz irabazten ikusiko dugu. Kanpotik, beste behin, erremate polita utzi du LEADER´S LEGACYk baina ez dio balio izan aurrekoa harrapatzeko. MR HOOBS zaharrak ere erremate bat utzi du erditik eta Janacekekin hirugarrena lortu du, hurrengoetarako abisatuz, pisuan baitago. Nesken bat-bikoa beste behin. Gaurkoan Vicky Juliaren aurretik.
Bere tokian: TAGUAL / Jarraitzeko: MR HOOBS

4. Lasterketa: Kirol jasangarria, Gipuzkoako Foru Aldundiaren saria (3 urteko moxal ez irabazleak). 1.600 m
Gure pronostikoa betez, COOLMEEN VEGAk berretsi egin zuen bere arduradunengan genuen konfidantza. Aurreko bost karreretan ezer ez egin arren, halako arerio ahulen kontra espero genuen bere aitaren (Lope de Vega) izen onaren defentsan ateratzea eta bere erosketa justifikatzea. Halaxe egin zuen irabazle askorik emango ez duten lote batean. Erdi-erditik erraztasunez nagusitu zen Janacekena nahiz eta oraindik berde egon. Bigarren LADY MC QUEEN bigarren faboritoa sartu zen, hiru gorputzetara eta hirugarren Alonso familiaren SPANISH CARA Delcher-ohia. Laugarrenaren saria Elarreren DREAM BAHAMAk eraman zuen, nahiz eta distantzia oso motza izan berarentzat. Ez daki kobratu gabe joaten, beti eramaten du zerbait. KISSINGek ez zituen berari buruzko zurrumurruak berretsi oso karrera lasaia eginez. Azkenean bosgarren. Hurrengoan.
Bere tokian: COOLMEEN VEGA / Huts: SOFUNNY / Jarraitzeko. KISSING

5. Lasterketa: Mugiment Gipuzkoa saria, Gipuzkoako Foru Aldundia. 1.600 m
Atarikoan esaten genuen aspaldi ez genuela pronostikorako hain karrera errazik izan. Eta arazo handirik gabe aurreikusitakoa bete zen. Diferentziarekin balio handienekoa, IRON DUKE, oso erraz nabarmendu zen. Eta bigarren balioa, TURCO, izen zen, distantziara, jarraitzen saiatu zitzaiona. Beste bien asmo nagusia handikaperako klasifikatzea zen eta lortzeaz gain, saritxoa eraman zuten. Helmugako distantziak oso esanguratsuak: 4, urruti eta 3. Sousak esan zuen ez zuela erritmo faltsu bat nahi eta korritzen jarri zituela hasieratik, sorpresarik egon ez zedin. Tramite hutsa denentzat.
Bere tokian: IRON DUKE
Argazki galeria
Argazkia: Dabid argindar Argazkia: Dabid argindar Argazkia: Dabid argindar Argazkia: Dabid argindar Argazkia: Dabid argindar Argazkia: Dabid argindar Argazkia: Dabid argindar Argazkia: Dabid argindar Argazkia: Dabid argindar Argazkia: Dabid argindar Argazkia: Dabid argindar Argazkia: Dabid argindar Argazkia: Dabid argindar Argazkia: Dabid argindar Argazkia: Dabid argindar Argazkia: Dabid argindar Argazkia: Dabid argindar Argazkia: Dabid argindar