Beste jardunaldi arraro bat ostiralekoa. Hantxe izango gara zuzenean Twitterrez emaitzak emateko. Osteguneko euriekin pista bigun egon daiteke berriz. Hemen gure iragarpenak:
1. Lasterketa (14:45): Urdaneta saria
1 EL TAPADOk debut txukuna egin zuen orain hilabete Puente Arcek irabazitako karreran. Lote hura besteekin konparatzeko haririk ez daukagu baina itxura ona hartu genion. Sotok entrenatutakoak hobetuko duelakoan, gertu ikusten dugu. 03 LUANCOk Arizkorretak egiten dituen ohiko debut lasaia egin zuen. Anoha bere anaia bi urterekin kokatu zen 3Gn irletan. Seguru gaude oraingoan asko hobetuko duela. Helmugan espero dugu. 04 PLANETARIUMek espero genuena baino apalago korritu zuen bere bigarrenean, oso lote txukunean. Gaurko hau ez da hain gogorra eta gehien erakutsi duena bera da. Imazen gaztetxo guztiak bezalaxe, oso arriskutsua.
Gure hautua: 01 EL TAPADO – 03 LUANCO – 04 PLANETARIUM
2. Lasterketa (15:20): Legazpi saria
02 TAZONES balio dexente handiago du bere arerioak baino eta pistan ondo aritutakoa da. Madrilen bigarren izatetik dator eta lote honetan asko nabarmentzen da. Irabaztera. 01 BREY DE VALIENTEk udarero irabazi du hemen. Azken bietan garaipena lortu du, hemen eta Montaubaneko lasterketa oso apal batean. Biguna gustura hartuko du, milia bere distantzia da eta faboritoa despistatuko balitz, aprobetxa lezake. 04 JUST ONE LOOK oso sasoi onean dabil eta pistan gustura. Balio aldetik baxuxeago dabil beste biak baino. Hobeto handikapean. Halere, gertu ibil daiteke.
Gure hautua: 02 TAZONES – 01 BREY DE VALIENTE – 04 JUST ONE LOOK
3. Lasterketa (15:55): Elkano saria
01 MUGUETAJARRA, bere patiokidea den Tazonesek bezalaxe, oso karrera merkea topatu du hemen. Balioz aldea du besteekiko, pistan irabazitakoa da eta hau bere distantzia da. Dena alde. Arazo bakarra izan dezake pista lokaztuta topatzen badu. Faborito oso nabarmena, baina puntu ahul bat badu. 03 KOHOOFek bere azkenekoan oso ondo korritu du Madrilen pista lokaztuan. Hemen irabazi zuen udan eta nahiz eta faboritoa baino apalagoa izan, ustekabean harrapa dezake. 02 GRILO kokatu da hemen bere azken lau irteeretan. Aurreko astean inoiz baino serioago ikusi genuen eta hirugarren geratu zen. Berriz berdintsu ikusten dugu, baina irabazteko ez.
Gure hautua: 01 MUGUETAJARRA – 03 KOHOOF – 02 GRILO
4. Lasterketa (16:30): Lezo saria
08 JASMINE garaipenetik gertu egon zen orain zazpi egun distantzia luzean. Udan hemen irabazi zuen, sasoian dabil eta, lotea hain eskasa izanda, faborito logikoa da. 03 LA FRISLAk uda ona egin zuen hemen, 5 lasterketetatik behin bakarrik kobratu gabe geratuz, baina irabazi gabe. Berriz hortxe espero dugu. 02 CRIMSON MYSTERYk aurten bakarrik hiru irteera ditu, osasun gutxiren seinale. Fresko korritzeak eta bigunak lagun diezaioke. Distantzia luzetxoa du, baina lehen zatiko handikapeko zaldia zen eta bere patiokoak arriskutsuak izaten dira. 09 GUITAR urtero garai honetan karreratxo bat irabazten du inork espero ez duenean. Pista honetan beti oso atzean iritsi da. Ezin da beherago egon. Aurreko astean Curillines bere patiokideak emandako zartakoa eman dezake honek ere, maila oso eskasa baita. Berak nahi duenean.
Gure hautua: 08 JASMINE – 03 LA FRISLA – 02 CRIMSON MYSTERY
5. Lasterketa (17:05): Oquendo saria
Harrigarria da 01 ALGAIDAk berriz ere baldintzazko lasterketa batean hain aldeko trataera lortzea. Azken hiruetan bezalaxe erretiluan jarri diote berriz garaipena. Hrubòsóvak profesionalen kontra ez badu okerrik egiten zaila izango da ez irabaztea. 05 NAYADEk bere debutean hemen irabazi zuen iaz. Azkenekoan Madrilen maila polita eman zuen distantzia honetan, pisuz zigortuta zihoan handikap batean. Baina faboritoak askoz baldintza aldekoagoak ditu. Bigarren izango da. 02 ASCENSION DIRECTE irabazi gabe geratu zen udan hemen nahiz eta oso gertu ibili. Ez dauka beste bien balioa, baina pista gustukoa du eta hau da bere distantzia. Hirukoa osatzeko.
Gure hautua: 01 ALGAIDA – 05 NAYADE – 02 ASCENSION DIRECTE
KOMUNIKABIDEEN PRONOSTIKO LEHIAKETA
Komunikabideen txapelketan erdi parean hasi gara (udako debut eskasa hobetuz), hamazazpigarren. Ea ostiral honetakoekin igotzen hasten garen:
