1. Lasterketa: Loretope saria

Azkenean Rodriguez prestatzailearen berregaiatzeak zentzu osoa zuela berretsi zuen pistan Machu Picchuk. Espero bezala bakarrik leiha aurkitu zuen Brujildarekin izandako buruz-burukoan. Argazkian froga daitekeenez hirugarrena –Uxama– tokitan iritsi zen. Arizkorretaren moxalaren gidariak -Raul Ramos lasartearra-uste dugu oker egin zuela kanpoko erraila Melgarejori oparitzean. Sevillarrak abantaila aprobetxatu eta Arkaitzen semea aurretik jarri zuen ispiluan, 5.500 € poltsikora eraman eta Madrildik egindako bidaia errentagarri bihurtuz. Fin dabil jockey gaztea. Kasualitatea ote euskarari ostutako toponimoa (“Pico de Loro” asmatua “Loretope“ren ordez) izentzat daraman saria itsasoz bestaldean asimilatua izan ez den beste toponimo batek irabazteak (“Machu Picchu” quechueraz “Mendi zaharra” esan nahi omen du)? Tira, jarrai dezagun zaldi kontuekin….
Bere tokian: MACHU PICCHU / Huts: WHITE SOCK
2. Lasterketa: Txikierdi saria

Bolada polita darama ere Mila Hrubosovak gurean. Emakume jockey amateurren deskargu oparoaz ederki baliatzen ari da eta jardunaldian bitan irabaztea lortu du. Lehenengoa Bella Canarias behorrarekin. Udan bitan garaipenetik oso gertu ibili zen, orduan Enrique Puente kantabriarraren aginduetara. Orain, Oliveira portugaldarraren patioan, dexenteko hobekuntza erakutsi zuen eta baita erraz nagusitu ere, barruko errailaren biguna bilatuz denak zabalera irekitzen ziren bitartean. Handikapean beste karrera bat izan dezakeela dirudi. Bigarrena ere ezustekoan, beste portugaldar bat, Cote Match Marine Monceauxen 46 kilotxoak probestuz. Emakumezko jockey arinen bikoa: Mila-Marine, 49 eta 46 kilo hurrenez hurren. Reine d´Un Soir Madrildik etorritakoak berandu errematatu zuen, metroak eskatuz, hirugarren tokia eskuratzeko.
Bere tokian: REINE D´UN SOIR / Huts: SHADES OF MIST / Jarraitzeko: BELLA CANARIAS
3. Lasterketa: Ulia mendia saria

Hrubosovaren arratsaldeko bigarrena Linda berrengaiatuarekin. Behor honek debut ikusgarria izan zuen bi urterekin eta harez geroztik maldan behera pilatuta zituen 10 karrera. Berarengan fedea galdua genuenean, hara non, garaipena eskuratzen duen. Zaldi kontuak… Halere, ozta-ozta lortu zuen. Izan ere, berrehun metro faltan inor gutxik esango zuen Battle of Waterloo gure faboritoak irabaziko ez zuenik, halako abantaila baitzeukan ezinezkoa zirudiela galtzea. Baina helmugara gerturatu ahala itzaltzen joan zen, azken metroetan pott geratu eta karrera galdu arte. Agian Sousak ez zituen behar bezala indarrak neurtu. Lindaren gora-beherekin asmatu baldin badute gorantz egiten jarrai dezakeela uste dugu. Hirugarrenerako Eva Glittersek sorpresa emango zuela zirudienean, pistako jauntxoa azaldu zen, Iron Rock, beste eurotxo batzuk golkora eramateko. Honez gero, oporrak irabazita ditu honek ere.
Bere tokian: BATTLE OF WATERLOO / Huts: JUST ONE LOOK / Jarraitzeko: LINDA, EVA GLITTERS
3. Lasterketa: Pirulo saria

Hrubosovak arratsaldeko hirugarrena erreskan irabaziko zuen Urban Rockekin, baldin eta Raul Ramos lasartearra bere bidean gurutzatu ez bazen Parabak gidatuz. Berpiztuta bueltatu da Lasarteko jockeya pistetara, a ze bolada daraman Arizkorretarekin lan egiten duenetik. Pozarren ospatu zuen garaipena harmailetan zituen lagunei zuzenduz. 5 urteko zaldi honen zelan Sarabia amateurraren ohiko tokia hartu eta aurrean ekartzen jakin izan zuen garaipen eroso bat eskuratzeko. Jockey txekiarra aldiz oso atzetik etorri zen Urban Rockekin eta martxan jarri zuenerako karrera erabakita zegoen. Saumetekin gogotik lan egin behar izan zuen Saccuk zuzen ekarri nahiean. Zaldi hau ez dago eta onenak emanda dirudi. Lehenengo biak paddockean itxura politena zutenak ziren. Salmenta lasterketa bat izanda, susmopeko partaide asko zegoen tartean (batere eskaintzarik ez zen jaso beraiengatik). El Sierro, urte terdi korritu gabe, gizen aurkeztu zen. Target Zone izerditu eta nerbioak jota. Eta Korevsky, gobernaezina omen dena, aspaldiko partez irteerako atetxoetan sartu eta irten zen inolako arazorik gabe. Eta, areago, lasterketa osoa burutu ere iskanbilarik gabe. Txintxo portatzen jarraituz gero dirua dauka hanka horietan.
Bere tokian: URBAN ROCK / Huts: SAUMET / Jarraitzeko: PARABAK, KOREVSKY
5. Lasterketa: Santa Klara uhartea

Historia gutxiko lasterketa. Lehenengo biek, Titok eta Kukok, espero bezala gidoia bete zuten arerio oso ahulen kontra. 6 gorputzeko tartea jarri zuen Arizkorretak entrenatutakoak bigarrenarekiko. Aparteko esfortzurik gabeko garaipen erraza eraman zuen, denboraldiko bigarrena. Kukok aldiz, zikiratu berria, lanak izan zituen barruko errailean oldartu zitzaion Calambritosen kontra. Azken metroetan aurre hartzea lortu zuen baina kostata. Atzekoen artean aipatzekorik apenas.
Bere tokian: TITO / Huts: KUKO
Argazkia:Dabid argindar Argazkia:Dabid argindar Argazkia:Dabid argindar Argazkia:Dabid argindar Argazkia:Dabid argindar Argazkia:Dabid argindar Argazkia:Dabid argindar Argazkia:Dabid argindar Argazkia:Dabid argindar Argazkia:Dabid argindar Argazkia:Dabid argindar Argazkia:Dabid argindar Argazkia:Dabid argindar Argazkia:Dabid argindar Argazkia:Dabid argindar Argazkia:Dabid argindar Argazkia:Dabid argindar Argazkia:Dabid argindar Argazkia:Dabid argindar Argazkia:Dabid argindar Argazkia:Dabid argindar Argazkia:Dabid argindar Argazkia:Dabid argindar Argazkia:Dabid argindar Argazkia:Dabid argindar