zaldilasterketak.eus

#BOTAZUREA! lehiaketa berria Twitterren

Udaberriko 4 jardunaldi hauetarako lehiaketatxo bat jarri dugu martxan Twitter bidez.

Hauxe da #BotaZurea! jokoa:

  • XEDEA: 4 jardunaldi hauetan apustu “birtual”etan ahalik eta errentagarritasun handiena lortzea.
  • NOLA: partaide bakoitzak 10€usko izango ditu jokatzeko jardunaldi bakoitzean. Nahi bezala inbertitzeko PMU sareko irabazle, kokatu, bikun edo hiruko apustuetan.
  • NON: norberaren apustuak Twitterren argitaratu behar dira jardunaldia hasi aurretik @Zlasterketak -en txioari erantzunez eta #BotaZurea! traolarekin.
  • PUNTUAKETA: PMU kotak zenbatuko dira bakoitzaren irabaziak kalkulatzeko.

Animatu zaitez eta parte hartu!

#BOTAZUREA! lehiaketa berria Twitterren

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to top