zaldilasterketak.eus

Bueltan gatoz!

Hementxe daukagu 2023ko denboraldi berria, eta guk ere, hartzek bezalaxe, hibernatzeari utzi eta bueltan gara hipodromoaren inguruan.

Datorren asteazkenean (martxoak 29) hasiera emango zaio aurtengo gure denboraldiari eta irailaren 10era arte luzatuko zaigu aurtengoa.

19 jardunaldi Zubietako hipodromoan. Hemen datak:

  • Martxoan: 29 (goizeko 11:35)
  • Apirilean: 7, 12, 19 (goizeko 11:35ean, 7an: 11:25ean)
  • Maiatzean: 31
  • Ekainean: 7, 15
  • Uztailean: 1, 9, 16, 22, 30
  • Abuztuan: 6, 13, 15, 20, 27
  • Irailean: 2, 10

Azken urteotan ohitura bihurtu denez, udako plater nagusiaren aurreko aperitiferako udaberriko 4 jardunaldi hauek izango ditugu, denak goizez eta PMU sarearen babesarekin. Madrilgo denboraldiarekin datak tartekatzen direnez, ea kopuru aldetik partant txukunak lortzen diren.

www.zaldilasterketak.eus -en euskaraz eta gertutik jarraituko ditugu gure pistan gertatzen diren guztiak, zuei kontatzeko bai webgune honetatik zein Twitterreko gure kanaletik. Bertan jarraitu ahal izango dituzue gure pronostikoak, analisiak, kronikak, tarteka lehiaketatxoren bat.… eta Dabid Argindarren argazki bikainak!

Lauhazkan… bagoaz!

Bueltan gatoz!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to top