OSTEGUNA
Denboraz nahiko larri gabiltza eta eguneko sari nagusienaren analisi arrazoitua egin dezakegu bakarrik.
4. STAYERS’ HURDLE, 4.822 (16:05)
1 BACARDYS hirugarren izan zen iaz. Berragerpen ona egin zuen HONEYSUCKLErengandik gertu baina hurrengo beste bi lasterketetan bere mailak behera egin du. 2 BEACON EDGE hesi baxuetan hasi zenetik bigarren denboraldian dago oraindik eta bide onetik datorrela erakusten joan da esperientziarekin batera. Ez da behin ere 3 miliatako distantzian aritu baina 4000 metrotatik gorako lasterketetan parte hartu duenetan (hiru aldiz) oso emaitza onak izan ditu. Adi. 3 FLOORING PORTER udaratik hona, handikapetatik maila gorenera egin du jauzi arrakasta handiz. Gaurkoan askoz erronka zailagoa izango du aurrean. 4 FURY ROAD jabe bereko BEACON EDGEren perfil antzekoa du baina gaurkoan beharko duen hobekuntza zailagoa ikusten diogu lortzea, garaipenak borobiltzen asko kostatzen bait zaio beti. 5 IF THE CAP FITS hesi handietan saiakera egin du aurten baina ezin izan du orain dela bi denboraldiko mailarik lortu. Hesi baxuetara bueltan, biziberritze handia beharko luke garaipenerako borrokan sartzeko. 6 LIL ROCKEFELLER urteak bete ahala, bere mailak behera egin du. 7 LISNAGAR OSCAR iazko ezusteko irabazleak (50/1), aurtengo denboraldian bi lasterketa ilun bete ditu, hirugarrengoan forma puntu egokira bueltatuz. Progresioan jarraitzen badu, garaipenerako borrokan egongo da berriz ere. 8 MAIN FACT lehenengo aldiz jantziko dituen betaurrekoak miraria egin beharko liokete hemen ohore-posturen bat lortzeko. 9 PAISLEY PARK 2019ko irabazleak, dena alde zuela zirudien iaz errepikatu zezan baina ez zen hala gertatu. Entrenatzailearen hitzetan, bi perra galdu zituen lasterketan eta minez bukatu zuen. Aurten urteroko ibilbide antzekoa bete du lasterketa honi begira eta nahiz eta bi garaipen ez izan, betiko forma onean dagoela ikusi da. Faboritoa. 10 RESERVE TANK maila honetan ez diogu aukerarik ikusten. 11 SAM SPINNER honek ere aukera gutxi. 12 SIRE DU BERLAIS beti bikain aritzen da Cheltenhamen, mitin honetan garaipenak lortuz 2019 eta 2020ean. Forma onean dator aurten ere eta aldapa hauetan sentitzen duen magiaz baliatu nahiko du maila gorenean ere garaile irteteko. 13 THE STORYTELLER maila bikainean aritzen da hesi baxu zein altuetan beti baina gaurko faboritoen azpitik apurtxo bat beti ere. 14 VINNDICATION 2018ko Otsailetik hesi altuetan lehiatu da bakarrik. Ezusteko handia izango litzateke baxuetara bueltan garaile irteten bada. 15 YOUNEVERCALL oso aukera gutxi ditu kokapen bat lortzeko ere.
PAISLEY PARK oinarri sendoa da aukeraketarako baina ziur gaude BEACON EDGE etorkizun handieneko zaldia dela eta egun handi honetan sorpresa eman dezakeela uste dugu. Azken bi denboraldietan, Noel Meadek ondo neurtutako ibilbidea prestatu dio, bere mailan aurrera doan 7 urteko gazte honi.
Gure hautua: 2 BEACON EDGE – 9 PASILEY PARK – 7 LISNAGAR OSCAR.
ASTEARTEA
1. SUPREME NOVICES HURDLE, 3.298m (14:20)
1 APPRECIATE IT eta 7 METIER nabarmen mailarik handiena erakutsi dute. Besteen artean hobekuntza esanguratsu handirik ez badago, beraien arteko lehia izan daiteke. 2 BALLYADAM izan daitekeelarik horietako bat.
Gure hautua: METIER – APPRECIATE IT – BALLYADAM
2. ARKLE TROPHY CHASE, 3.199m (14:55)
6 SHISKIN-en aurka ez daukagu egiterik. Dena ondo, garaipena berea izan beharko luke 2 CAPTAIN GUINNES eta 1 ALLMANKIND-en gainetik.
3. ULTIMA HANDICAP CHASE, 5.029m (15:30)
Iragarpenerako lasterketa ikaragarri zaila benetan. 6 HAPPYGOLUCKY eta 10 DISCORDANTLY aipatuko ditugu.
4. CHAMPION HURDLE TROPHY, 3.298m (16:05)
1 ABRACADABRAS denboraldia ondo baino hobeto ireki zuen Morgiana Hurdle irabazita baina ordutik Sarjah, Aspire Tower eta Honeysuckleren azpitik dagoela erakutsi du. 2 ASPIRE TOWER 2020ean gora eta gora egin zuen bere errendimenduan Down Royaleko 2G bat irabaziz eta ondoren garaipena zaila jarrio zion Sarjahri maila goreneko Matheson Hurdlen. Erritmo gogorra ezarriko dio lasterketari baina zaila izango du kokapen bat lortzea ere. 3 GOSHEN aurreko urteko Festivaleko izen garrantzituenetako bat, ez zion denboraldi berriari alde onetik hartu baina azken lasterketan itxura ezinhobea erakutsi zuen 2G Kingwell Hurdel-en. Ez dirudi lasterketa horrek maila handiegirik izan zuenik baina 22 gorputzeko abantaila atera zuenerako… 4 JAMES DU BERLAIS Frantzian egin du bere ibilbidea orain arte eta han 4 urtekoen arteko onenetakoa izan, ez dugu uste hemen horretarako gai izango denik. 5 NOT SO SLIPPY bere mailarik onenak ere, ez dio aukerarik ematen hemen. 6 SALDIER etorkizun handiko zaldia zela erakutsi zuenean lesionatu egin zen epe luzerako eta ez du garaiko hartako mailarik erakutsi bueltatzerakoan. 7 SARJAH aurreko urtean bigarren izan zen lasterketa honetan. Aurtengo denboraldiari hasiera bikaina eman zion garaipen ona lortuz eta ondoren, 2020ean gertatu bezela, ez zuzen bere mailarik onena eman Irish Champion Hurdlen. Aurreko urtean bezela, bere onena emango du Cheltenhamen berriro. 8 SILVER STREAK tarteka egundoko maila ematen du, azkenekoz bezala, baina oso irregularra da eta azken bi edizioetan nahiko ilun aritu da. 9 EPATANTE 2020ko garailea, 1G Fighting Fifthean garaipen erraza lortuz ekin zion denboraldiari. 1G Christmas Hurdlen berriz, akats bat izan zuen 3 hesiren faltan eta ezin izan zuen %100ean bukatu lasterketa hura. Ez kontuan izan lasterketa hori. 10 HONEYSUCKLE 10 lasterketa eta 10 garaipen. Gaurkoan bere azterketarik zailenaren aurrean egongo da faborito argiaren etiketarekin. 2020ean behorrentzako lasterketan lortutako garaipenaren ratingak dio ez zuela Epatante garaituko lasterketa honetan aritu izan balitz baina aurtengo beraien arteko lehiaketan garaile irten zen Irish Championen, erraztasun handiz gainera.
Gure hautua: Guztiz goraka dator GOSHEN azken lasterketan ikusi bezala eta gainera, jainkoek iaz kendu zioten garaipena (estropozo egin zuen azken hesiaren ondoren lasterketa jada irabazita zuela), bueltatu beharrean daude. Gezurra badirudi ere, Honeysuckle zaurgarri ikusten dugu bai Goshen zein Epatanteren aurrean, nahiz eta hiruen artean diferentzia handiegirik ez egon.
Beraz, 5 GOSHEN – 9 EPATANTE – 10 HONEYSUCKLE
5. MARE’S HURDLE, 4.005m (16:40)
Ez da historiara pasado de edizioa aurtengoa, 10 ROKSANA izanik aukerarik logikoena, eta agian bakarra.
6. JUVENILLE HANDICAP HURDLE, 3.298m (17:15)
23 parte hartzaileen artean, 5 DRUID’S ALTAR, 12 ZOFFANIEN eta 16 HER INDOORS aipatuko ditugu, oso prezio altuan gainera. Adi beraiekin.
7. NATIONAL HUNT CHALLENGE CUP, 6.018m (17:50)
Cheltenhamen beti oso gustura aritzen den 8 NEXT DESTINATION oinarri sendoa izan daiteke lasterketa honetan. Azken bietan garaipena lortzetik dator aurtengo denboraldian gainera. 3 GALVIN eta 5 LORD ROYAL izan daitezke aurkaririk gogorrenak.
——————————————————————————————————————–
ASTEAZKENA
1. BALLYMORE NOVICES HURDLE, 4.225m (14:20)
Erakutsitako mailaren arabera bi zaldi ikusten ditugu besteen gainetik, 2 BOB OLINGER eta 5 GAILLARD DU MESNIL. Lehenengoak nahiz eta burua okertuta jarri lasterketa osoan, Naaseko 1G garrantzitsu bat irabazi zuen, azken metroetan kemen handia erakutsiz. Bigarrenak berriz, maila handiko beste 1G lasterketa bat irabazi zuen Otsailean, aurkari serioen aurrean 5 gorputzeko abantaila lortuz.
Gure hautua: 2 BOB OLINGER – 5 GAILLARD DU MESNIL.
2. BROWN ADVISORY NOVICES CHASE, 4.901m (14:55)
Askorentzat meetingeko faborito argiena denak hartzen du parte lasterketa honetan, 4 MONKFISH. Egia esan, aurrekotan emandako balore berdinarekin, garaipen erosoa lortu beharko luke. Bost lehiakide bakarrik ausartzen dira bere aurka eta 1.3/1 bueltan ordaindiko luke bere irabazke apustuak. Horrenbesterako nagusitasuna merezi du? Egia esan, baietz ematn du.
Gure hautua: 4 MONKFISH.
3. CORAL CUP HANDICAP HURDLE, 4.225m (15:30)
26 parte hartzaileko handikap honetan, 3 KOSHARI, 5 MONTE CRISTO eta 22 SHANG TANG aipatuko ditugu.
4. QUEEN MOTHER CHAMPION CHASE, 3.199m (16:05)
1 CHACUN POUR SOI Denboraldi honetan ez du oso zaila izan oposizioa alde batera uztea. Cork-en ikusgarri baino gehiago, lana bete zuen. Ondoren beste 1G bat eskuratu zuen 6 gorputzeko abantailaz eta Otsaileko lasterketan nabarmenki txundigarriagoa izan zen, 8 gorputzetako abantailaz gailenduz erraztasun argiz. Faboritoa. 2 CILAOS EMERY laugarren izan zen iazko Champion Hurdle-en. Aurten maila hori hobetu du hesi handiagoetako bere bi lasterketetan. Azkenekoan oraindik hobekuntza duela erakutsiz gainera, %100ean ez bait zen aritu behar izan CALIFET gure ezagunaren seme honek garaipena lortzeko. 3 FIRST FLOW gorakada handia eman duen zaldia da baina bere gustuko lokatzik ez du aurkituko gaurkoan. 4 GREANETEEN behin baino gehiagotan gaurko aurkari askoren atzetik iritsi izan da helmugara, ez urrun, baino atzetik. 5 NOTEBOOK antzeko bidetik dator hau ere.
6 NUBE NEGRA espainiar jatorriko honetaz ez zen askorik espero Kemptoneko Desert Orchid (1G) berragerpen zailean baina egundoko sorpresa eman zuen ALTIOR munstroa atzean utziz, garaipena poltsikoratuz. Inork ez du esaterik ALTIOR antzinako indarra denik gaur egun, gainera SCEAU ROYAL lasterketa hasieran erori zen eta ROUOGE VIF ohiko formaren azpitik aritu zen egun hartan, baina garaipenaren estiloari erreparatura, gaurkoan benetako aukera errealista duela esan beharra dago zalantzarik gabe. Hiru hilabete igaro dira ordutik eta ez dugu lehiaketan ikusi berriro baina ezin da dudarik egin %100ean egongo ez denik gaurkoan.
7 POLITOLOGUE iazko irabazleak, askotan erritmoa ezartzen du baina gaurkoan zaila izango du hori egitea eta horren gustuko lokatzik ez du izango zangoen azpian. Kalitate handia du baina iaz baino zailagoa dirudi bere garaipena. 8 ROUGE VIF iazko Arkle Trophy hirugarren izan zen baina aurten kostatzen ari zaio maila gorenean aritzea. Lehortzen ari den pistak bere alde jokatuko du baina ez dugu uste nahikoa izango denik horren hobekuntza nabaria emateko. 9 SCEAU ROYAL bere onenera bueltatu da aurtengo denboraldian. 2019an lasterketa honetan ondo aritu ondoren, ALTIOR bere gailurrean zelarik, oraingoan garaipenerako borrokan egoteko aukera ona duela dirudi. 10 PUT THE KETTLE ON erritmo ezartzaile sutsua da, iazko Arkle Thropyko garaipenean erakutsi bezala. Cheltenhamen bereziki ondo aritzen da, egindako hiru bisitetan inor ez zaio gailendu, baina paperean zaila da ikustea CHACUN POUR SOIren aurkako defizitari buelta ematea, azken honek erraz gailendu bait zitzaion Leopardstownen.
Gure hautua: 1 CHACUN POUR SOI – 2 CILAOS EMERY – 5 NUBE NEGRA
5. GLENFARCLAS CROSS COUNTRY, 6.069m (16:40)
5 EASYSLAND iazko garaile frantzesa ez zen batere ondo aritu Azaroko berragerpenean, zenbait akats eginez laugarren postua besterik ez zuen lortu 8 KINGSWELL THEATREren atzetik. Egun hartan bai EASISLAND zein 13 TIGER ROLL (2 Grand National eta 2 edizio irabazitakoa hemen) bere onenetik urrun aritu ziren, baina errealista da gehiago espero izatea oraingoan bisitari frantziarrarengandik eta irlandarrarengandik.
Gure hautua: 5 EASYSLAND eta 4 DEFI DES CARRES sorpresa bezala.
6. GRAND ANNUAL, 3.199m (17:15)
Handikap zail honetan 8 MOONLIGHTER, 11 EMBITTERED eta 16 NOT THAT FUISSE aipatuko ditugu 20 lehiakideen artean.
7. CHAMPION BUMPER, 3.298m (17:50)
Etorkizuneko zaldiak arituko dira hesirik gabeko lasterketa honetan eta askotan Willie Mullinsen zaldiren batek irabazten du. Hala ere, 2 COOL JET sorpresa (33/1) aipatuko dugu, zerbait ezberdina gomendatzeagatik.
——————————————————————————————————————–