Iaz ez bezala, munduko festibal zirraragarrieneko harmailak zaletu grinatsuz beteta egongo dira aurten. Ez da gutxiagorako. “Normaltasunera” bueltan gabiltzan honetan, beste inon ezin dezakegu zaletuen grinaz kutsatu Cheltenhamen ez bezala, izan ere belaretan ikusi ahalko dugun ikuskizunaren punturik gorena helmugarako azken aldapan gozatuko dugu. Cheltenhamgo “hill”-ean edozer gerta daiteke!
Urtero bezela, lasterketa nagusien analisiak egingo ditugu, aurten Joanes Urrestarazu turfmanaren kolaborazioarekin. Hasteko, hemen dugu lehen eguneko lasterketa nagusiaren bere analisi xume baina zorrotza, gure erredakzioan ados bait gaude osotasuenan.
Champion Hurdle
Guinness bero bat eskuan dugula gozatzeko laisterketa erraldoia. HONEYSUCKLE 10 urtetan behin agertzen den txapeldun horietako bat da, eta ziur Rachael Blackmore-rekin batera beste ikustaldi zoragarri bat eskeiniko digutela asteartean.
HONEYSUCKLEren aita Niarchoseko Sulamani handia da. Denok gogoratzen dugu Frankie Dettorik eta Marienbardek lapurtu zioten Arc de Triomphe hura, baita ere Thulliez bere jockeyaren laguntzarekin 😉.
Willie Mullins-ek zaildu du txapeldun handi bat APPRECIATE IT-en izenean, Honeysuckle-ri bere Cheltenhameko koroa kendu nahian. Baditu bere aukerak, bere azken garaipen eta laisterketa ere hemen bertan izan bait ziren orain urte bat dela. Kontuz berarekin, %100 era aterako bait du Williek!!

CHAMPION CHASE
Ene ustez, aurtengo meetingean ikusiko dugun laisterketarik onena, aurretik behintzat. Faborito erraldoi bat agertzen zaigu SHISHKINen izenean, baina hala ere garaipena oso irekia ikusten dut. SHISHKIN Nicky Hendersonen mila koloreko harri bitxia da. Beti dominatzaile, azkeneko luzeetan izugarrizko erritmo aldaketekin bere arerioak lurrera botatzen ditu. Bere azkeneko biktima asteazken honetan arriskutsua izango den ENERGUMENE handia izan zen Ascot-en.
Baina bihotza jarriko dugu mahai gainean oraingoan. NUBE NEGRA, Dink-en seme beltza, eta Skeltondarrak izango dira gure aukera. Batzuetan burua hotzgailuan sartu behar da eta bihotzari so egin. NUBE NEGRAk baditu argudioak gorenera igotzeko bere egunik handienean. Goazen Hodei Beltz!!!!
