
OSTIRALA
GOLD CUP, 5.294m (16:30)
1 AHOY SENOR (21/1) lasterketa bikainak eta ez hain onak tartekatzen ditu, askotan indartsuegi hasten dituelako lasterketak. Hala ere, 5.300 metroekin ez du arazorik izango, ezta azkenaldiko euriekin eta erritmo egokia hartzen badu hasieratik, azken aldapan behar izango dituen indar apurrak ez ditu xahutuko. Ezustekoa eman dezakeela uste dugu. Talentua badu. 2 A PLUS TARD (5/1) iazko irabazlea (errex gainera). Ordutik lasterketa bakarra eta ez zuen bukatu. Inondik ere ez da prestaketarik onena. Zaila konfidantza izatea, zer nolako A Plus Tard ikusiko dugu? Lasterketa eguneko goizean 9/1tik, 5/1ra pasa da bere kotizazioa. 3 BRAVEMANSGAMEk (7/1) balorerik altuena dauka hipodromo lauetan, King George irabaztetik dator, baina duda ugari sortu ditu aldapatsuetan, zein pista biguinetan. Zaila dirudi bi aldagai horiei arrakastaz aurre egitea gaurkoan. F.Nicholls itxaropentsu azaldu da azken elkarrizketetan. Gu ez gehiegi. 4 CONFLATED (17/1) Gordon Ellioten parte-hartzaile bakarra da eta aspalditik gaurko zitara begira aritu da. Leopardstownen balore bikaina ematen du beti. Aintreen bikain aritu izan da baina Cheltenhamgo gora-beheratan moldatu ote daitekeen dudatan dago. Ondo moldatu ezkero eta gorakada txiki batekin, garaipenerako borrokan sartu daiteke. Ez da balore ziurra baian adi. 5 ELDORADO ALLEN (151/1) dena esanda. 6 GALOPIN DES CHAMPS (2.5/1) faborito nagusia. Iazko denboralditik lasterketa honetan faboritoen artean espero zen eta aurtengo lasterketek teoria hori indartzeko balio izan dute. Punchestown Chase (G1) eta Irish Gold Cup (G1) irabazi ditu aurten nagusitasun osoz, jauzi bikainekin eta distantzian gora eginiko saiakerak, aurrerapausu sendo bezela konfirmatuz. Dena bikain eta faborito izateko arrazoi guztiak bereganatu ditu. Irabazi nahi duenak, Galopin des Champsi aurre egin behako dio.

7 HEWICK (67/1) arnas luzeko lasterketak dira bere espezialitatea. Galway Plate eta Estatu Batuetako (!!) lasterketarik garrantzitsuena poltsikoratu ditu aurtengo denboraldian. Edozertan ondo moldatzen da baina balorez zertxobait azpitik dago eta pista biguinak ezezagunak dira berarentzat. Zaila. 8 MINELLA INDOk (21/1) urtarrilean bere lehen garaipena lortu zuen 2021eko Urrezko Kopatik, Stattler garaitu zuenean Tramoren (G3). Iaz bigarren izan zen Irish Gold Cup eta Cheltenham Gold Cupean eta aurten lehenengoari paso egin dio. Forma eta freskura bere alde izango ditu, berriz ere paper bikaina betetzeko. Ez ahaztu beteranoa kokapenerako! 9 NOBLE YEATSek (15/1) historia egin dezake iaz Grand National irabazi ondoren. Bi garaipenen ondoren lasterketa txukuna burutu zuen Cheltenhamgo Costwold Chasen (G2) baina lasterketa hartatik gaurkora balore koxka nabarmena dago eta ez dugu gai ikusten faboritoei garaipena lapurtzeko. Kokapen baterako bai. 10 PROTEKTORATek (21/1) bikain ekin zion denboraldiari Betfair Chase (G1) irabaziz baino ondoren ez zuen lortu maila hori berdintzerik. Hirugarren iaz, aurten zailagoa izango da. 11 ROYALLE PAGAILLE (51/1) 5. eta 6. azken bi edizioetan. Arraroa litzateke hori hobetzea. Pista biguinagoak lagunduko dio. 12 SOUNDS RUSSIANek (41/1) emaitza bikainak lortu ditu aurten gaurko lehiakideen aurka., hori bai, irabazi gabe. Pisua ez du alde izango oraingo honetan eta dena makurragoa izango zaio.13 STATTLERek (19/1) 6.018 metroko lasterketa irabazi zuen iazko Festivalean eta aurten Minella Indo eta Galopin des Champsen bigarren izan da azkeneko bietan. Zaila da horri buelta ematen ikustea baina kokapen aukera garbiak ditu. Gutxi batzuen hutsegiteen zai egongo da.
Gure hautua: 5 GALOPIN DES CHAMPS – 8 Minella Indo – 1 Ahoy Senor

ASTEARTEA
4. CHAMPION HURDLE TROPHY, 3.298m (16:30)
1 CONSTITUTION HILL hesietako azken superstar handia da. 5 lasterketa eta 5 garaipen, bigarrenari 14, 12, 22, 12 eta 17 gorputzetako abantaila ezarriz txanda bakoitzean. Orain arte ikusitakoarekin ezin zaio kontrarik egin, %100ean lehiatzeko beharrik izan ez baitu . 2 I LIKE TO MOVE ITek mailan gora egin du aurten eta lasterketa honetarako hautagaitza ongi irabazia dauka, baina zaurgarri azalduko da faboritoen aurrean. 3 JASON THE MILITANT inongo aukerarik ez dauka hemen. 4 NOT SO SLEEPY kokapen baterako borrokan sartu gabe lehiatu da lasterketa honetako azken 3 edizioetan. Aurten bide berdinetik ikusiko dugu. 5 STATE MAN faborito handiaren aurkaririk handiena da. Honek ere ez du ezer gaizki egin azken denboraldian, Irlandar Champion Hurdle irabaziz azkenekoz, seigarren garaipena segidan lortuz. 6 VAUBAN aurtengo bi lasterketetan State Man ikuilukidearen azpitik aritu da nabarmen. 7 ZANAHIYRek ez du aurtengo denboraldiko hiru lasterketetan maila gorenik erakutsi. Aldapan gora egingo zaio berriz ere.
Gure hautua: aurkari ugari uxatu dituzte Constitution Hill ingelesak eta State Man irlandarrak nork bere nazioan. Gauzak horrela, muinoaren jaitsieratik helmugarainoko norgehiagokan biak ikusten ditugu buruz buru eta hauen atzetik Vauban, bi faboritoen arteko borroka “latzegi” baten zai. Nicky Hendersonenak maiteminduta gauzka eta ezin diogu kontrarik egin. Beraz, gure hautua 1 CONSTITUTION HILL izango da.

1. SUPREME NOVICES HURDLE, 3.298m (14:30)
Etorkizun handiko hainbat zaldi izango dira irteeran baina izar kutsua darion bakarra 5 FACILE VEGA da. Bere bizitzako lehen porrota azken lasterketan jasan zuen baina txarregia izan zen egia izateko. Gaurkoan ez du erritmoa ezartzeko beharrik izango eta iaz Champion Bumper (G1) irabazteko egin zuen bezala, atzetik aurrerako lasterketa egin ahal izango du. 12 RARE EDITION ezusteko bezela gustatzen zaigu, aurreko 29/1ko kotizazioa opari handia bait da.
Gure hautua: 5 FACILE VEGA – 12 RARE EDITION
2. ARKLE TROPHY CHASE, 3.199m (15:10)
3 EL FABIOLO eta 6 JONBONen arteko lehia espero da (biak Saint des Saints-en ondorengoak amaren aldetik). 2 DYSART DYNAMOk ezarriko duen erritmo bizia bien mesederako izango da eta ibilbide garbi batek erabaki dezake garaipena. Jauzilari bikaina da Jonbon, El Fabiolo ez bezala eta horrek lehenengoaren alde egitera behartzen gaitu.
Gure hautua: 6 JONBON
3. ULTIMA HANDICAP CHASE, 5.029m (15:50)
5000 metro pasatxo, 20 hesi eta 23 parte-hartzaileko handikapa, iragarpenerako lasterketa ikaragarri zaila. 2 HAPPYGOLUCKY (14/1), 15 MONBEG GENIUS (9/1) eta 17 OSCAR ELITE (12/1) gustatzen zaizkigu, batez ere azken hau.
5. MARE’S HURDLE, 4.005m (17:10)
Kalitate handiko edizioa aurtengoa. Hainbat behorren alderdi onak komentatu daitezke, baina guretzat garrantzitsuena 3 EPATANTEk Constitution Hill hemen ez duela ikusiko da. 9/1 aberatsa.
6. JUVENILLE HANDICAP HURDLE, 3.298m (17:50)
Historian zehar ezuste handiko irabazleak eman dituen lasterketa. 7 PUNTA DEL ESTE, 8 BAD eta 10 JAZZY MATTY izendatuko ditu saio gisa.
7. NATIONAL HUNT CHALLENGE CUP, 6.018m (18:30)
Semaforo (guzti) guztiak berdez ditu 4 GAILLARD DU MESNILek eta horregatik da horren faborito. Ezustekorako 7 MINELLA CROONER ikusten dugu.
Gure hautua: 4 GAILLARD DU MESNIL
ASTEAZKENA
CHAMPION CHASE, 3.199M (16:30)
1 CAPTAIN GUINNESSek lehiakide guztien arteko balorerik xumeena erakutsi du gaur arte. Figurante gisa. 2 EDITEUR DU GITE Cheltenhameko espezialista bihurtu da azkenaldian. 9 urterekin bere sasoirik onenean dabil. Borrokalari sutsu honek bi faborito nagusiak menderatu zituen Clarence House-en (G1) urtarrilean eta zeresana badu garaipenerako berriz ere. 3 EDWARSTONEk Arkle (G1) irabazi zuen iaz eta aurtengo berragerpen entzutetsuaren ondoren Energumeneren etsai nagusiaren titulua bereganatu zuen meritu osoz. Ordutik, jockeyaren eroriko bat eta bigarren postu bat lortu ditu. Ez da proiekziorik onena. Hala ere, barkatzeko moduko “zamak” izan daitezkeela dirudi, batez ere azkenekoan Editeur de Giteri metro gehiegi errekuperatu behar izan zizkiolako, azken metroetan indarrak xahutuz. Bazirudien 4 ENERGUMENEren iazko edizioko garaipenarekin 2 miliako dibisioko erregea genuela urteetarako. Denboraldi hasieran teoria hori indartu zuen lehen bi garaipen sendoetan. Energumeneren nagusigoa bete-betean zegoela zirudienean, urtarrilean, Editeur Du Gite eta Edwardstoneren atzetik hirugarren amaitu zuen. Akats goiztiar bat egin zuen orduko hartan, eta, itxuraz, ez zuen bere erritmoa aurkitu handik aurrera. Azken hesira garaipenerako aukeran iritsi bazen ere hanka sartze esanguratsu bat egin zuen. Gaurkorako dudak sortzeko nahikoa.
5 FUNAMBULE SIVOLA aurten denboraldian gaurko faboritoen aurka aritu denean epelak hartuta irten da behin eta berriz. Halare ere, esnaldi bikaina izan zuen azkenekoan Newburyko G2 batean. Iazko edizioan bigarren izan zen eta kokapen bat jomugan jarrita lehiatuko balitz, ezustekoa emateko gai ikusten dugu (41/1). 6 GREANETEEN aurten ere betiko maila berean dabilela erakutsi duen arren, bere txoko gogokoena den Sandownen Edwarstonen oso azpitik aritu zen. Gainera, pista lehorragoa behar du bere onena emateko. 7 NUBE NEGRAk iazko antzeko denboraldia izan du baina berriz ere lurzoru biguinegia izango du bere kontra. Oraindik ere G1 mailan irabazi gabea eta urteak (9) aurrera doaz. Zaila.
Gure hautua: Energumene eta Edwarston akatsik gabeko %100ean espero dira eta baloreak kontutan hartuta bien arteko lehia izango dela dirudi. Hala ere, bihotzak 2 EDITEUR DU GITEren alde egiteak eskatzen digu. Erritmo bizia markatuko du hasieratik eta bere indar guztiak utziko ditu ahaleginean eta jauzietan. Ea eusterik duen bi munstroen aurrean, polita litzake!

OSTEGUNA
STAYERS HURDLE, 4.822m (16:30)
1 ASHDALE BOB konpainia onenetan uneoro, beti gertu baina beti azpitik. Berriz ere ez da urruti ibiliko baina garaipenerako zaila. 2 BLAZING KHALek garaipena besterik ez du ezagutzen hesietan. Gauza handietarako zegoelarik iazko denboraldian, lesionatu eta urtebete pasa du hipodromoetatik kanpo. Aurten lasterketa bakarra (G2) eta garaipen erosoa, 164 RPrating lortuz “going away”. Aurrerapausu berri bat eman behar du garaipenerako baina horretarako gai eta prest dagoelaren itxura oso du. 3 DASHEL DRASER zuzenean eta zeharka analizaturik bere balorea, ez dio garaipenerako gaitasunik ematen. 4 FLOORING PORTER azken bi urteetako garailea. Aurtengo emaitzak onak izan ez arren, %100 puntua gaurkoan izango du. Ediziorik zailenaren aurrean dago. 5 GOLD TWEETek ezusteko ederra eman zuen Cleeve Hurdle-en (G2). Frantziar batek aspaldian eginiko azken lorpena. Gaurkoan irlandarrak izango ditu aurrean eta dena zailagoa izango da. 6 HENRI LE FARCEUR frantziarra Gold Tweet baino balore hobegotzat daukagu baina distantzia motzagoetan. 3 miliatan aritu denean kale nabarmen. Horrela denean….
7 HOME BY THE LEEk izaugarrizko hobekuntza egin du aurtengo denboraldian, Christmas Hurdle irabaziz Leopardstownen, Flooring Porter atzean utziz. Hala ere, gaurko lehiakideak gogorragoak izango dira eta aurrerapausu sendo bat eman beharko du irabazteko. Zergatik ez? 8 KLASSICAL DREAM 2019 Supreme (G1) irabazlea. Iaz faborito zelarik lasterketa honetan, bostgarren besterik ez zen izan. Lasterketa bakarra aurten, bigarren izanik Teahupoo eta Honeysuckle (G1 irabazlea asteartean) artean. Gaurko zitarako begira indar guztiak gorde ditu baina 9 urterekin aurkari gazteagoen aurrean zaurgarri egon daiteke, ez baita sendoena bere aktuazioetan. Kale edo bale. 9 PAISLEY PARK 2020ko irabazlea eta hirugarren azken bi edizioetan. Urteak aurrera doaz eta gazteak indartsu datoz. 10 SIRE DU BERLAIS 11 urte jada. Beti maila onean, bikain Festivalean urtez urte, baina artengo emaitzek gainbeherea markatzen dute. 11 TEAHUPOO 3 miliako lastereketetan bere onena ematen ari da. Klassical Dream eta Honeysuckleen gainetik aritu zen Hattons Gracen (G1) eta ondoren 15 gorputzeko abantailarekin irabazi zuen G2 bat, gaurkorako faboritotasuna zertifikatuz. Alde iluna: Cheltenhamen lasterketa bat eta 10etik bederatzigarren izan zen.
Gure hautua: 2 BLAZING KHAL – 11 TEAHUPOO – 7 HOME BY THE LEE
