Irailaren 5ean La Teste-De-Bucheraino joan ginen ingurukoen artetik gure kuttunetakoa den Bequeteko hipodromoan egunpasa egitera. Bertan jokatu zen Millkom saria (Listed mailakoa), Rodaballo hiru urteko moxalaren parte hartzearekin. Arizkorretaren zaldiak hirugarren bikain bat lortu zuen eta jardunaldi koloretsu batetaz gozatzeko aukera izan genuen.
Dabid Argindar (@argindar) lagunak hipodromoaren edertasuna eta giro polita jaso zuen bideo honetan:
Egun bat Bequeteko hipodromoan (bideoa)