1. Lasterketa (11:40): Urumea Saria
Zaldi gutxi, baina ez horregatik pronostiko argikoa. 1 RED ONION onenekin borrokatu da distantzia luzeetan, ia beti aurpegia emanez. Zubietan oso ondo dabil, baina gaurkoa distantzia jaitsiera handia da eta irailetik korritu gabe da. Udan hemen irabaziko du, baina ez dugu uste hau izango denik. Zalantza asko. 2 IMPRESSIONANT zaldi oso erregularra da nahiz eta azkenekoetan, Sevillan, piska bat jaitsi den. Irabazlea pistan duen irteera bakarrean, berriz borrokan espero dugu. 5 MERISI estatubatuarra ere irabazlea da pistan iaz egin zuen agerraldian (Red Onion menpean hartuz kiloak emanez) eta beste bien balio berdina du. Besteengandik jasoko dituen kiloak erabakiorrak izan daitezke. Gure faboritoa.
Gure hautua: 5 MERISI – 2 IMPRESSIONANT – 1 RED ONION

2. Lasterketa (12:10): Bidasoa Saria (salmentakoa)
Maila oso eskaseko lotea dirudi. Berez, bi zaldi bakarrik ikusten ditugu aukerekin. 1 PRODIGIOUS guzti hauen artetik irabazle bakarra da. Hau baino askoz lote hobeagoetan aritutakoa da eta huts handirik izan ezean, irabazi beharko luke. 2 KUKO aurreko astean erremate polita utzi zuen bigarren izateko, hori bai irabazlearengandik oso urruti eta ezer gutxi atzean utziz. Faboritoa despistatzen bada, aurre har diezaiokeen bakarra da.
Gure hautua: 1 PRODIGIOUS – 2 KUKO

3. Lasterketa (12:40): Urola Saria (handikap 2. zatia)
Aurtengoan ikusi dugun handikapik eskasena. Ez dakigu honi nondik heldu. 2 FASHIONATA irabazteko pisuan dago baina hain gustuko duen Sevillako pistan ez du apartekorik egin aurten. Seinale txarra.Tellini trainer italiarrak bikia egin zuen aurreko astean, eta hari horretatik tiraka, eta konbentzimendu handirik gabe, faboritotzat hartuko dugu zazpi urteko behor hau. 7 LOCHFIELD iaz eta pista honetan, bigunean, hainbatetan kokatu zen. Handikapean oraindik beherago eta Monceauxek arintzen dion beste lau kilo terdiko deskarguarekin, kostako zaio irabazteko inoiz horrelako beste aukerarik topatzea. Orain hala inoiz ez. 3 ROYAUME Odriozola Errelako futbolari ohiaren behor honek maila eskasa erakutsi du gaurdaino baina azkenaurrekoan kokatu zen Paben eta hori, eta bere gaztetasuna, argudio nahikoak izan daitezke gure aukeretan sartzeko. Walking Dead hau osatzeko udarero abisatu gabe irabazten duen 8 CURILLINES aipatu beharko dugu. Hau ere handikapean ezin beherago, bigunean berpizten da urtean behin. Oso gaizki korritzetik dator eta patioa goibel dabil. Berak nahi duena.
Gure hautua: 2 FASHIONATA – 7 LOCHFIELD – 8 CURILLINES

4. Lasterketa(12:40): Oria Saria (handikap 1. zatia)
3 EXISTENTIAL aurreko astean azken momentura arte puntari heldu zion distantzia luzean. Gaur 200 metro gutxiagorekin, errodajea eginda eta Fayos uhaletan, argazkian espero dugu. Gure faboritoa. 5 NADER Zubietan erloju bat da baina aurreko astean huts egin zuen oso maila altuko lotearen aurka. Pistan izan dituen irteera guztietatik aurreneko hutsa . Oraingo arerioek ez dute haien antzik, biguna espero da eta Sousa zelan gidari izanik, hau ere ispiluaren aurreko argazkian ikustea espero dugu. 2 EL INGRATO Odriozolaren beste fitxaketa honek sorpresa eman zuen Paben otsailean. Bere patioak Zubietan ez du abisu txikiena ere eman. Askok faboritotzat dute baina guk zalantza handiak ditugu. Eskalan altu ere dagoela iruditzen zaigu. Ikusteke. 9 IVAN EL TERRIBLE honek ere Monceauxek deskargu deigarriaz aprobetxatuz, 49 kilotxorekin bere forma baliatu ahal du. Dena den, hau lehen zatiko handikapa da eta bera bigarren mailakoekin ohituago dabil. Arintasun hegalaria.
Gure hautua: 2 EXISTENTIAL – 5 NADER – 9 IVAN EL TERRIBLE

5. Lasterketa (13:40): Hipodromoa Saria (behorrak)
Lau behor bakarrik baina karrera polita. 1 SOUPHA beste behorrak menperatu ostean arren kontra ere nor baino nor ibili zen iaz sekulako maila emanez. Oso ondo ari omen da entrenatzen eta pistan irabazitakoa da. Argi denak berde…. besteekiko duen pisu diferentziarengatik ez balitz. 4 DREAM OF WORDS urte bukaera arte apartekorik erakutsi ez bazuen ere Deauvillen Listed bat borrokatu zuen oso maila oneko behorren kontra. Ondorioz, France Galopek bere balioa 7 kilotan igo zion, 40raino. Egun horretan erakutsitakoarengatik eta Soupharengandik 4,5 kilo jasotzen dituela kontuan hartuz, bera da gure aukeratua.
Gure hautua: 4 DREAM OF WORDS – 1 SOUPHA
