Goiz polita ekaineko azken goizekoa. Gaueko eurien ostean egun argitsua izan genuen eta jende piska bat gerturatu zen Zubietara. Pista uste baino zertxobait bigunxeagoa eta sorpresa gutxi emaitzetan.
1. Lasterketa: H.H. Sheikh Mansoor Bin Zayed Al Nahyan Racing Festival Maiden (P.R.A.) (3 urteko arabiar moxalak). 1.600 m

Bi ziren karrerako faborito nagusiak eta ez zute hutsik egin. Buruz-buruko txikia mantendu zuten zuzenaren erdiraino eta, handik aurrera, erraz nagusitu zitzaion 03 JADE DE FAUST 02 FELOWAHri. Gainontzerakoak oso urruti.
2. Lasterketa: Oquendo saria (handikap 2. Zatia) 2.000 m

Oso-oso gutxi falta izan zitzaion 06 KUKOri garaipena eskuratzeko. C. Cadel, bere jockeya, berandu jarri zuen martxan eta bakarrik foto-finishak lortu zuen 01 BOUJOC eta bera bereiztea ispiluaren aurrean. 04 PANTXINETAk ezin izan zuen jasan zama astuna eta laugarren tokiarekin konformatu behar izan zuen zaharren kontrako bere lehenengo karreran. 05 KOSCIUSKO ostera, karrerako sorpresa izan zen eta aspaldiko partez arrisku postuetan azaldu zen. Uda honetan bere karreratxoa aurkitu dezake hemen.
Bere tokian: KUKO / Huts: KANTIO / Jarraitzeko: KOSCIUSKO
3. Lasterketa: Legazpi saria (handikap)1.600 m

02 LINDAk ez zuen aukera galdu kategoriaz jaisterakoan. Zambudio burutsu aritu zen eta konplikatu gabe behorra erditik ekarri zuen garaipen lasai bat eskuratzeko. Zailagoa izan zuen Gelbertek 09 STUDENT atzetik aurrera ekarri ahal izateko. Bigarren postua eskuratzerik izango zuela zirudienean kanpo-kanpotik 09 STERLING GOLDen erremate bortitzarekin topatu zen. Goizeko sorpresarik handienetakoa eman zuen honek. Beste behin, 3 urtekoek huts egin zuten zaharren aurrean. 04 VITO CAOS eta 06 OCEANIC BLUE faboritoak azken plazak bete baitzituzten.
Bere tokian: 02 LINDA /Huts: 06 OCEANIC BLUE / Jarraitzeko: 09 STERLING GOLD
4. Lasterketa: Urdaneta saria (3 urteko moxalak) 1.500 m

Honetan ere lanak izan zituen helmugako argazkiak 04 PRETTY EMERALD eta 02 TIGER BASH bereizteko. Azkenean sudurtxo baten aldeak garaipena eman zion Janacekek kanpotik ekarritako tigreari eta bere jabe donostiarrei. Bazirudien Zambudiok langen ondotik eutsiko ziola baina txekiarra horrelakoetan erabakiorra izaten da. 01 SASLONG berriz ere kanpoko errailari itsatsita hirugarrena lortu zuen nahiz eta distantziaz kanpo aritu. Apunte bat utzi zuen 09 KRYPTON portugaldarrak laugarren eginez. Distantzia laburragoan sorpresa eman lezake.
Bere tokian: PRETTY EMERALD / Huts: COLOSAL / Jarraitzeko: KRYPTON
5. Lasterketa: Elkano saria (2 urteko moxal ez irabazleak) 1.200 m

Marc Comasen 02 KATALINAk pronostikoarekin lasaitasunez bete zuen. Berrehun metro faltan Gelabertek atzerako ispilutik 04 EMPEI debutariaren mehatsua sentitu zuen baina baita ondo erreakzionatu ere helmugan bi gorputzeko alde lasaiarekin sartzeko. Arizkorretaren debutariak irteera txarra egin zuen baina gertutik jarraitzeko dohainak erakutsi zituen paddockean zein pistan. Delcherren beste debutaria 05 LADY MOON ez zen urruti ibili baina bi aurrekoak larritu gabe.
Bere tokian: 02 KATALINA / Jarraitzeko: 04 EMPEI
Argazki galeria
Argazkia: Dabid argindar Argazkia: Dabid argindar Argazkia: Dabid argindar Argazkia: Dabid argindar Argazkia: Dabid argindar Argazkia: Dabid argindar Argazkia: Dabid argindar Argazkia: Dabid argindar Argazkia: Dabid argindar Argazkia: Dabid argindar Argazkia: Dabid argindar Argazkia: Dabid argindar Argazkia: Dabid argindar Argazkia: Dabid argindar Argazkia: Dabid argindar