1. Lasterketa (11:40): Iruin sagardotegia (moxal arrak)
1 ABU: distantzian aritua da abisu ozenak utziz. Hobetzeko asko du. Gaurko arerioak ez dirudite bere mailakoak. Egun honetako faboritorik argiena.
5 PIROPO: trebatuagoa, baina irregularra. Bere entrenatzaileak aitortzen du ez dakiela zein den bere distantziarik onena. Lokatzetan ondo korritu du. Gertu. NA RUA eta VARIJOUN debutariak: lehenengoa, portugaldarra, Intaglio ezagunaren (Urrezko Kopan 2.) anaia propioa da, eta bigarrenak luxuzko arbasoak ditu, Aga Khan etxekoak. Arretaz jarraituko ditugu biak
Gure hautua: 1 ABU – 5 PIROPO
2. Lasterketa (12:10): Equinvest (moxal emeak)
12 RAMIRIQUI: abenduko bere debutean tropelaren amaieratik etorri zen hirugarren izatera belaunaldiko Viana eta Rodaballo izarren atzetik. Orduan ere lokatzetan hegan. Izugarri gustatzen zaigu.
2 ELLE RULES: ar dexenteen kontra borrokatu zuen Sevillan otsailean. Berme nahikoa hemen kokatzeko.
13 TURANDOT: hobeto egin zuen debutean (Ramiriquiren lasterketan) bere bigarrenean baino. Bere entrenatzailearen egiteko moduaren arabera poliki-poliki igotzen joango da. Gerturatzen.
Gure hautua: 12 RAMIRIQUI – 2 ELLE RULES – 13 TURANDOT
3. Lasterketa (12:40): Baileys Horsesuit Feeds (handikap, 2. zatia)
2 SIR MAURO: Madrileño handiaren anaia propioa. 4 urterekin bakarrik 3 aldiz lehiatu da, bere patioaren ohiturak jarraituz. Hobetzen zetorren eta hala jarraituz gero, irabazteko ordua iritsi zaio. Faborito argia.
9 GARMAR: Ramon Costa kataluiniarraren ikuilura pasa da Bannabyren seme beteranoa. Honek zorrotz prestatzen du gure uda. Bere aspaldiko balio onenetatik 18 kilo azpitik dabil. Lokatzetan espezialista eta puntazalea, baina ez du pista ezagutzen. Erne.
1 CARVALI: Deep Impact crackaren odola Zubietan! Bere entrenatzaileak aitortzen du ez dakiela berarekin zer egin: ahalmen handia duela baina korri nahi ez. Berak nahi duena orduan.
6 IVAN EL TERRIBLE: hau ere bigunzalea. Hemen irabazle 2018an. Pisuz ere ondo ateratzen da. Balore seguruagoa aurreko hiruak baino.
Gure hautua: 2 SIR MAURO – 9 GARMAR – 6 IVAN EL TERRIBLE
4. Lasterketa: Special Feeds- Dodson And Horrell (handikap, 1. zatia)
10 NOLI ME TANGERE: azken hiruetatik bi irabazi ditu itxura onarekin, etengabe hobetzen. Lokatzetan ondo, agian distantzia luzeagoa eskertuko luke. Bere prestatzailearen egitekoan, Olave euskalduna, konfidantza daukagu. Azken garaipena errepikatzera.
2 EXISTENTIAL: Zubietan izan zuen debuta, irabazten, asko gustatu zitzaigun. Okerrera egin zuen gero, baina seguru atsedenak on egin diola. Distantzia pittin bat luzea. Borrokan.
4 MEDICEAN BLUE: etengabe hobetzen ari den behorra, azken hiru handikapetan bigarren. Bere distantzian, top jockeyarekin eta lokatzetan gustura. Baina ez du pista ezagutzen. Egokitzen bada.
7 SHAHANIAN: goizetan Noray handia menpean hartzen omen zuen, baina lasterketetan ez du ezer jakin nahi eta irteeran seko gelditzen da. Kalitatea soberan, zikiratu berria eta Fayos zelan, lo hartzen ez uzteko. Auskalo.
Gure hautua: 10 NOLI ME TANGEREA – 2 EXISTENTIAL – 4 MEDICEAN BLUE
5. Lasterketa: AEPCC saria
8 TREGUA: kalitate handiko behorra, baina hauskorra. 5 urterekin bakarrik 8 irteera. Arnas arazoek ez diote utzi bere maila erakusten, baina iaz operatu egin zuten eta emaitza ikusteko irrikitan gaude. Ar faboritoek baino 5 kilo arinago eta lokatzetan ondo doa, abantaila handia. Halere, azarotik lehiatu gabe dago eta ez du pista ezagutzen. Gure faborito gazi-gozoa.
1 ATTY PERSE: pista honetan oso gustura, puntan saiatuko da. Abantaila gehiegi ematen dio behorrari, baina ez badu aprobetxatzen berak irabaziko du. Frankel hau gure kuttunetako bat da. Urrezko Kopara begira.
5 ZASCANDIL: aurreko udan lesionatu zenetik korritu gabe dabil txapelduna. Entrenatzailez aldatu da, orain Remolinarekin. Guztiz osatuta dagoela dio. Berragerpen suabe bat eman beharko diote udako hitzordu handiei begira. Oraingoz lasai.
3 TUVALU: adinarekin jaitsi egin da, baina aitonak egungo zaldien artean historialik oparoena du. 8 urterekin berriz ere kaña emateko prest. Ez dezatela gutxietsi.
Gure hautua: 8 TREGUA – 1 ATTY PERSE – 3 TUVALU