zaldilasterketak.eus

Frantziak teloia gora!

France Galop
Sottssas. Argazkia: France Galop

Bihar, maiatzak 11, bueltan da lasteketen festa hexagonoko hipodromoetan. Hilabete hauetako lehortearen ondoren, karga-karga eginda dator egun hauetako menua. Gradu eta Listed lasterketa zaparrada egun gutxitan. Hori bai, Frantziako industriaren sostenguaren mesederako, bertan entrenaturiko zaldiek bakarrik parte hartu dezakete lasterketetan, Maiatza bukera arte behintzat. Agendak prestatu.

Fuerte dator itzulera Parisen: hiru 3G eta 2G bat. Eta ez edonolakoak.

Maiatzak 11, astelehena

Prix Fontainebleaun (3G) Victor Ludorum (Godolphin) ikusteko parada berria izango dugu. Ez galdu. 2 urterekin korritutako hiru lasterketetan ez du galdu (azkena Jean Luc Lagardere, 1G, goiko bideoan). Poulearen prestakuntzakotzat jotzen da biharko lasterketa hau. Emeek Prix de la Groten (3G) daukate hitzordua. Arreta Fabreren Tropbeauri, iazko Frantziako bi urteko emerik onena.

Esprinterrek hasiko dute jardunaldia Prix de Saint-Georges 3Gan. Sestilio Jet, iazko irabazlea, errepikatzen saiatuko da . Prix d´Harcourten berriz, Rougeten Sottsass berragertzen ikusteko aukera izango dugu. Arcoko hirugarren postuaren ondoren, Enable handiaren ondo-ondoan, hau izango da bere berragerpena. Ea zer moduz bueltatzen den jada lau urterekin.

Sari nagusietan parte hartzen duten zaldiez gain, Prix d’Escovileko Speak of the Devili jarraipen bat egingo diogu. Lasterketa bakarra du, 2019ko Abuztuan baina egun hartan zirrara berezi bat utzi zigun. Denboraldi honetan zerbait handia egin dezakeelaren susmoa dugu. Adi!

Tolosan berriz, bi Listed izango dira arratsaldez. Begi bat jarriko diogu Mauri Delcherren Scripturale behorrari Prix Caravellen. Batetik Ioritz Mendizabalen eskuetan egongo delako eta bestetik Madrilgo Gran Premion izena emanda dagoelako.

Aste honetako beste hainbat ezagun

Partantak ezagutu zain, matrikula ezagun ugari aste honetarako. Asteazkenean Chantillyn Prix Texanita 3G (3 urtekoak 1.200en) eta ostegunean Longchampen bi 3G, hiru urtekoentzat 1.800en, tartean Leilani espainiarraren matrikula, eta beste hiru Listed jardunaldi berean. Esan bezala, ederki kargatutako programa.

Horietako batean, Prix du Pont-Neuf Listedean, 1.400 m, Mauri Delcherren Marieta moxala da izena emandako bat. Bere azken karreran, Marcel Boussac – Criterium des Pouliches 1G (bideoan), bigarren izan ondoren, ikusmina dago ea maila horri eutsiko dion. Partantak bihar.

Bestetik, ostegunean Angersen Reventador hiru urtekoa berragertu daiteke, Friné handiaren lehenengo produktua. Amaren oroitzapenak bultzatuta, Duque de Alburquerqueren jakatxoa berriz ikusteko gogoarekin gabiltza.

Esan bezala, denetik eta ondo kargatuta. Egarriz harrapatzen gaitu. On egin!

Frantziak teloia gora!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to top