Zaldi lasterketak

Gineak 2022, denboraldi klasikoa bete betean.

2000 GINEAK (Newmarket)

Aurtengo edizioa Godolphin urdinez tindaturik dator, izan ere bi faborito nagusiak Applebyren zalditegian daude. 10 NATIVE TRAIL (Oasis Dream eta %100 Abdullah jatorria) 5 lasterketa eta 5 garaipen. Iazko bi urtekoen artean ez zuen aurkaririk aurkitu, National G1 eta Dewhurst G1 bikoa irabaziz. Ez zuen bere mailarik gorenean egon beharrik izan aurtengo Craven G3 irabazteko, oso nagusi azalduz azken metroetan. Ziurra da lasterketa honetako eskariez gozatuko duela eta oso zaila egiten da bere aurka egitea. Erakustaldi monumental bat beharko da bere aurretik iristeko helmugara. Zalditegi bereko 4 COROEBUS (Dubawi) beste mota bateko profila dauka baina erakargarria, ia maila berean. Zalditegiko lagunak baina ziurtasun gutxiagorekin iristen da zitara, inoiz ez delako mailarik gorenean lehiatu baina ondo gogoan ian behar da Newmarketeko pista eta distantzia berbereko Autumn Stakesen G3 eman zuen erakustaldia Urrian. Urteko lehen lasterketa honetarako forma puntua ez du agerian utzi oraindik baina bere azken erremate boteretsuaren limitea non egon daitekeen ez dakigu. Akatsik ez du barkatuko.

Native Trail-en aurka egiteko arrazoirik ez dugu bilatu.

9 LUXEMBOURG (Camelot) Coolmore inperioaren iazko izar gaztetxoa da. Bere aitaren antzeko ibilbidea darama Derbyra bidean. O’Brienek 2000 Gineetan 10 garaipen lortuak ditu, beraz, aski arrazoi daude Camelot moxal hau serio hartzeko. Doncasterreko Vertem Futurity G1 irabazi zuen iaz. Erdi mailako distantzietan benetan nabarmentzeko jatorria du, baina lauhazka azkarra bezain luzea du eta pista honetaz gozatu beharko luke. Norbaitek armada urdineko bikoteari aurre egin ahal badio, hori Luxembourg da.

Gure hautua: 10 NATIVE TRAIL – 4 COROEBUS – 9 LUXEMBOURG

Gineak 2022, denboraldi klasikoa bete betean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to top