zaldilasterketak.eus

Grand National 2023, zaldiz zaldiko analisia

1 ANY SECOND NOW ▲

Hirugarren eta bigarren azken bi urteetan. Aurten, 11 urterekin jada, zailagoa izango du 4kg gehiagoko zamarekin (75.3kg) eta denei pisua eman beharrarekin. Gazteagoak indartsu eta arinago datoz baina nor gara gu bere gaitasuna dudan jartzeko. Errespetua.

2 NOBLE YEATS ▲

Iazko irabazlea, aurten 9,5kg gainzamarekin lehiatuko da. Meritu haundiko laugarren postua aurtengo Cheltenham Gold Cupen. Kalitate handienekoa da baina agian esfortzu handi gehiegi egin ditu aurten. Lasterketako onena bera da.

3 GALVIN ▲

Jauzilari bikaina eta aspalditik 3 miliatako lasterketetan ohitua. Crossean debut bikaina egin berri du eta profil bikaina dirudien arren, pisu eskalan oso gainetik egon daitekeela pentsatzen dugu. Kokapen baterako.

4 FURY ROAD ▼

G1 irabazlea 3 miliatan, azkenaldian distantzia motzagoak gogokoago dituelaren itxura eman du behin baina gehiagotan. Egun zaila horri aurre egiteko.

5 THE BIG DOG ▲

Maratoilari bikaina. Bere bizitzako momenturik onenean dago nahiz eta erorikoa izan azken lasterketan. Euriak asko lagunduko lioke.

6 CAPODANNO ▲

Novice G1 irabazlea 3 miliatan iazko denboraldian baina aurten ezin izan du gaitasun hori berretsi, behin bakarrik lehiatzeko aukera izan duelako. Berragerpen erosoa izanda, pentsatzeko da Mullinsek bikain aurkeztuko duela zitarako. Ezustea emateko prest.

7 DELTA WORK ▲▲

Hirugarren iaz, azken metroetan pott eginez. Modu bikainean irabazi berri du Cheltenhameko Cross nagusia eta berriz ere aukera garbiekin iritsi daiteke azken hesietara, non jantzi berriak izango dituen kokots-uhalak hobekuntza eragingo dioten. Adi.

8 SAM BROWN ▼▼▼

Aurtengo jardunak oso pobreak dira. Arnasketa ebakuntza egin berri diote. 11 urte ditu jada eta ikusteko dago arnasketa ote den gainbeheraren arrazoia. Beheraka eta 80/1.

9 LIFETIME AMBITION ▼▼

Hesi hauetan ondo aritu izan da baina distantziarekin arazo larriak izan beharko lituzke erakutsitakoagatik. Milia bat soberan.

10 CAREFULLY SELECTED ▼

2020ko martxotik 2022ko abendurarte lehiaketatik kanpo egon arren, emaitza onak lortu ditu aurten, batez ere lokatzetan. Honek ere, espero ez diren euri jasak beharko lituzke bere onena emateko.

11 COKO BEACH ▲

Iazko Nationala kontrako eztarritik joan zitzaion baina aurten hobekuntza nabarmena izan du eta itxaropena berpiztu du. Saltari bikaina den arren, lasterketa bere gustura garatu beharko luke. Badu bere aukera.

12 LONGHOUSE POET ▲

Iazko Nationaleako lehen postuetan aritu zen hiru hesiren faltan pott egin zuen arte. Lasaiago bidaiatzerik badu, bere aukerak gora egingo lukete nabarmen. Denboraldi osoa lasterketa honen bueltan planifikatua izan du. Berriz ere telebistan denbora luzez ikusiko dugu.

13 GAILLARD DU MESNIL ▲▲

Argi berde asko bere paperetan. Bere limiterik ez dugu ezagutzen maratoilari moduan. Maneiagarria da eta posizio egokian kokatzeko moldakortasuna du lasterketaren garapenaren arabera. Fidagarrienetakoa.

14 DARASSO ▼▼▼

Behin ere 3 miliatik gorako lasterketetan lehiatutakoa. Ez dirudi distantzia hauetarako gaitasuna duenik, inondik ere. Joseph O’Brienen partant arraro horietako bat.

15 LE MILOS ▲

Bolo-bolo dabilen izena azkenaldian. Skeltondarren ikuiluan dagoenetik gorakada nabarmena eman du eta forma puntu horrekin pisuz oso arin dago. Distantzian gora baina gaitasuna izango duela dirudi.

16 ESCARIA TEN ▼▼▼

Irabazlearengandik 75 gorputzetara iaz eta aurten forman behera egin du. Aldapan gora.

17 THE BIG BREAKAWAY ▼▼

Bikain galesko Nationalean baina beste azken lasterketak txarrak ditu. Ez da jauzilaririk onena eta azkenekoan gainera jarrera ezkorra izan zuen. Ez da batere fidagarria.

18 CAPE GENTLEMAN ▼▼▼

Lasterketarik onenak distantzia motzetan izan ditu beti. Argi gorri ugari.

19 ROI MAGE ▼▼

Beterano zahar honek bere egunik onenak igaro ditu. Azken lasterketa interesgarria da baina gaurko zitak gehiegi eskatuko dio.

20 DIO KER ▼

Zaldi ugariko handikapetan ohitua. 3 miliatan gustura baina luzeagoetan bandera txuria astindu izan du maiz. Zaila

21 A WAVE OF THE SEA ▼▼▼

Joseph O’Brienen beste partant arraro horietako bat. Ez du inoiz maratoilari itxurarik eman.

22 MINELLA TRUMP ▼▼

Azken 11 lasterketatik 9 irabazi ditu, gehienak udaraldeko proba apaletan. Handikapean goregi dagoela dirudi.

23 VANILLIER ▲▲

2021eko Albert Barlett (G1) irabazi zuenetik “chaser” itxaropentsuenetako bat bihurtu zen baina asko kostatu zaio hesi handietara egokitzen. Azken lasterketa bikaina da forma zein jauzi arloan. Ondo saltatuz gero…. Adi!

24 VELVET ELVIS ▲

Irish Grand Nationalean seigarren izan zenetik erdipurdiko maila erakutsi du, goraka nabarmen eginez azkaldian distantzia motzagoetan arituta. 51/1 gehiegizkoa da.

25 AIN’T THAT A SHAME ▲

24 orduren faltan 20/1 tik 9/1ra pasa da. Aiurten lasterketa gogorrak bete ditu Munster Nationalean eta Leopardstowneko handikap lehiatu batean. Jauzilari bikaina eta indartsu ikusi zaio 3 milietako lasterketetan. Hobekuntza behar du baina horretarako itxaropena badago. Rachel Blackmore gidaritzan.

26 CORACH RUMBLER ▲

Erakutsitakoaren arabaera, pisuz oso eroso lehiatuko da. Hala ere, atzetik-aurrerako taktikarekin, zorte apur handi bat beharko du.

27 ENJOY D’ALLEN ▼▼

Jauzi arazoak izan ohi ditu. Iaz lehenengo hesian erori zen. Ez da profilik onena lasterketea honi begira.

28 MR INCREDIBLE ▼▼

Oso zaldi zaila da lasterketetan eta hau ere ez da profilik egokiena. Azken postuetan abiatuko da eta gorputz gehiegi galduta ez badijoa azken milian aukeraren bat izan dezake. Mullinsen magiak badu lana egiteke.

29 MISTER COFFEY ▼▼

Chase garaipenik ez nahiz eta behin baina gehiagotan aukera argiak izan azken metroetan. Ez dirudi Hendersonen lehen garaipena bererarekin iritsiko denik.

30 CLOUDY GLENN ▼▼

Erakutsitakoagatik, distantzia luzeegia.

31 HILL SIXTEEN ▼▼

Distantziarako gaitasuna baina abisu izpirik ez du bota forma aldetik. Zaila.

32 GABBYS CROSS ▼

3 miliatan lehiatzen ohitua, azkenekoz eman du itxurarik onena. Lokazti handia beharko luke bere moteltasuna igarri ez dadin.

33 RECITE A PRAYER ▼▼

Azken bi lasterketak negargarriak dira eta aldaketa izugarrizkoa eman beharko luke kokapenetarako borrokan sartzeko.

34 EVA’S OSKAR ▼

Maratoilari petoa lehia apalxeagoetan, handikapean gora eginez. Pazientzia handiz, azken kokapen baten bila arituko da ziurrenik.

35 OUR POWER ▲▲

Maratoi distantzietan aritu gabea baina 3 milietako lasterketak itxaropentsuak dira. Goraka etengabe, bikain arituz aurtengo bi lasterketetan. Pisu arina bere alde.

36 DUNBOYNE ▼▼▼

Lokatz sakona egongo balitz, agian.

37 FRANKY DU BERLAIS ▼▼▼

Argi berderik ez bere aukerak aztertuz.

38 FORTESCUE ▼▼▼

Iaz oso nekatua zirudien jockeya erori zitzaionean 4 hesiren faltan. Luze.

39 BACK ON THE LASH ▼

Cross profil egokia Delta Work eta Galvinen antzera baina balore alderditik zulotxoa du. Hala ere, hobekuntza izan dezake oraindik eta pista gogorragoak lagunduko dio. Kokapen urrun baterako.

40 BORN BY THE SEA ▼▼▼

150/1 Cheltenhamgo Festivalean eta 121/1 zita honetarako.

GURE HAUTUAK: 7 DELTA WORK / 13 GAILLARD DU MESNIL / 23 VANILLIER / 35 OUR POWER

Grand National 2023, zaldiz zaldiko analisia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to top