- 2020/3/06.
- Zubietako Hipodromoa.
- ACPSIE Sari nagusia
- Ander Sueskun Otxandorena @AsoTurfGalop

Lasterketa: ACPSIE saria (moxal emeak)
2019eko udako denboraldian PRAVIAk Criterium Nazionala irabazi zuen eta momentu horretan argi utzi zuen Zubietako hipodromoa gustukoa zuela. Gaur, bere gustuak beste behin argi utzi ditu Janáčeken gidaritza perfektu baten ostean. Egia esatekotan, PRAVIAren irteera ez da onena izan, baina bere azken emaitza ezin hobea izan da arrapaladan atzetik etorri ondoren. Bitartean, hasieratik gogor hasi ziren ROSY MOON eta KOHOOF bigarren eta hirugarren postuarekin konformatu behar izan dira.
Ondo ibili dena: ROSY MOON (7)
Huts egin du: LINDA (4)
Jarraitu beharra dago: PRAVIA (1)

Lasterketa: Milagro saria (moxal ar maidenak)
Maiden oso interesgarria zela aipatu zen arestian eta egia esan lasterketa honetan itxura izugarria erakutsi du MARREROk. Azken orduan, Luis Fonseca jockey portugaldarraren gidaritzapean hasieratik lortu du lasterketa honen kontrola, protagonismoa eta garaipena. Madrilen gogotsu gaude egin dezakeena berriro ikusteko, Handikap Opzionalean egindako lasterketa onaren ondoren. Lehenengo hiru postuak beste bi zaldi interesgarrik bete dute, BAADIRR eta TROVATOREk hain zuzen ere.
Ondo ibili dena: MARRERO (6)
Huts egin du: SOMAHOZ (8)
Jarraitu beharra dago: BAADIRR (1)

Lasterketa: Torreduero saria (moxal eme maidenak)
Lasterketa honetan NAVIAk zirudien eguneko irabazle garbiena, baina azken metroetan berriro ere kokapen batekin konformatu behar izan da Rocio zalditegiko moxala. Garaipena beraz, beste faboritoetako batentzat izan da, FAVEUR GRIINEtzat hain zuzen ere José Luis Martinezekin. Lehenengo bi sailkatu hauen nagusitasuna nahiko nabaria izan da. Hirugarren postua berriz, RECUERDArentzat izan da, hobekuntza handia erakutsi ondoren.
Ondo ibili dena: FAVEUR GRINE (4)
Huts egin du: SOPHIE LINDA (10)
Jarraitu beharra dago: RECUERDA (8)

Lasterketa: ACPSIE saria (moxal arrak)
Lasterketa honentzat eman genuen hirukoa bete da, beste orden batean bada ere. Garaipena, SALAR ISLAND faboritoarentzat izan da nagusitasun eta lasaitasun guztiarekin lortuta. Bereganatutako garaipen honekin nabaritzen da Arizkorretak prestatutako zaldi honek Madrileko Poulean garaipena oso zail jarriko duela bere arerioei. Orokorrean lasterketa oso interesgarria gertatu da honako hau, maila handiarekin. Irabazleaz gain, PELLIQUERO, ROYAL DANCER edo TRUHAN bezalako moxalek maila altua erakutsi dute proba honetan. Ziurrenik PELLIQUEROren mailak Madrilen gora egingo du eta bitartean, TRUHANek egindako lasterketa ausarta ere nabarmentzekoa izan dela uste dugu.
Ondo ibili dena: SALAR ISLAND (2)
Huts egin du: BABA KARAM (6)
Jarraitu beharra dago: PELLIQUERO (9)

5.Lasterketa: Jon Jauregi garraioak saria
Maila altuko handikapa espero zen eguneko azken lasterketa honetan eta azkenean hala izan da. Irabazleak ordea, maila altua izan arren, ez da inolaz ere espero zen zaldiarentzat izan. GRANACCIren garaipenak, zaldi zaletu eta jarraitzaile bat baino gehiagoren harridura ekarri du. Egia da, Calderonen zaldiak Pau-n neguko denboraldi bikaina egin zuela bi garaipen lortuta, baina egun honetako azken emaitza ez zen espero honako hau izatea. Hala ere, GRANACCIk FURIOSO, UDALLA, BIELVA edo BARBARIGO bezalako zaldiei irabazi ondoren nolabaiteko errespetua lortu du datozen lasterketetarako. Ziur berriro ere udako denboraldian GRANACCI zaldi onenen aurka trostan ikusiko dugula.
Ondo ibili dena: FURIOSO (2)
Huts egin du: UDALLA (3)
Jarraitu beharra dago:
