Entrenatzaileak lasterketaren aurretik jockeyari ematen dizkionak. Baita irteerako epaileak zaldiei ematen dizkienak. (Esp: Ordenes; Fr: Ordres; Eng: Orders)
Aho-uhal
Uhala larruzko edo, modernoki, ehun artifizialez egindako xingola, zerrenda edo banda mehea da, zaldiaren ahora lotzen dena. (Esp: Rienda; Fr: Rêne ; Eng: Rein )
Ahoko
Zaldien ahoan jartzen den burdinezko tresna da, eskuz gobernatu ahal izateko. Bertan aho-uhalak lotzen dira. Zaldiaren buruan sostengatzen da brida baten bidez. (Esp: Embocadura; Fr: Embouchure; Eng: Mouthpiece)
Albaitari
Zaldien sendagilea. (Esp: Veterinario; Fr: Vétérinaire; Eng: Vet)
Amateur
Profesional izan gabe, zaletasunez aritzen den jockeya. (Esp: Amateur; Fr: Amateur; Eng: Amateur)
Amazona
Profesional izan gabe, jockey gisa zaletasunez aritzen den emakumea. (Esp: Amazona)
Apoa
Adarkizko azal lodia. Zaldiari apoa babesteko ferra jartzen zaio. (Esp: Casco; Fr: Sabot; Eng: Hoof)
Apustu
Zaldi baten alde egindako diru jokoa. (Esp: Apuesta; Fr: Pari; Eng: Bet)
Apustuzale
Apustu egiten duen pertsona. Apustularia. (Esp: Apostante; Fr: Parieur; Eng: Bettor)
Arra
Zaldiaren sexua. Eme edo zikiratua ez dena. (Esp: Macho; Fr: Mâle; Eng: Male)
Atzera egin
Zaldia defendatzen hasten denean eta atzera egiten duenean. Normalean irteerako kajoietan sartzera doazenean. (Esp: Recular; Fr: Se détendre)
Balio
Zaldiek egindako karreren arabera lortzen duten zenbakizko balorazioa. Handicaperrek lasterketa bakoitzaren ostean zaldi bakoitzaren balioa zuzentzen dute, balioa igo, jaitsi edo berdin utziz. Balio numerikoa kilotan zenbatzen da (anglosaxoiek liberatan). […]
Behor
Zaldi emea. (Esp: Yegua; Fr: Jument; Eng: Mare)
Behortegi
Hazteko behorrak gordetzen diren toki edo zalditegia. Horretarako propio prestatutako tokiak dira. Euskal Herrian Lore-tokikoa, Ultzamakoa edo Milagrokoa dira behortegirik ezagunenak. (Esp: Yeguada; Fr: Haras; Eng: Stud)
Beilegi
Zaldiaren ilajearen kafesne edo kanela kolorea. Kanela-koloreko ere esaten da. (Es: Alazán; Fr: Alezan; Eng: Sorrel)
Belaunburu
Zaldiaren zangoaren erdialdeko giltzadura (Esp: Corvejón; Fr: Jarret ; Eng: Hock )
Belaze
Zaldiak hipodromotik atera eta atseden hartzeko “oporrak” ematen dizkietenean, “belaze”ra eramaten dira. (Esp: Prado; Fr: Prairie; Eng: Field)
Beltz
Zaldiaren ilajearen kolore beltza. (Esp: Negro; Fr: Noir; Eng: Black)
Bendak
Zaldiaren hanketan jarritako ohialezko loturak. Zaldiak minen bat duela seinale izan daiteke, baina badira entrenatzaileak prebentzioz beti jartzen dituztenak. (Esp: Vendas; Fr: Bandage; Eng: Band)
Berde, heldugabe
Heldugabea. Zaldi gazteengatik esaten da. Esperientzia gutxikoak. Oraindik orain lasterketetan jarrera heldua ez dutenak. (Esp: Verde; Fr: Vert)