Zaldiek egindako karreren arabera lortzen duten zenbakizko balorazioa. Handicaperrek lasterketa bakoitzaren ostean zaldi bakoitzaren balioa zuzentzen dute, balioa igo, jaitsi edo berdin utziz. Balio numerikoa kilotan zenbatzen da (anglosaxoiek liberatan). […]
Behor
Zaldi emea. (Esp: Yegua; Fr: Jument; Eng: Mare)
Behortegi
Hazteko behorrak gordetzen diren toki edo zalditegia. Horretarako propio prestatutako tokiak dira. Euskal Herrian Lore-tokikoa, Ultzamakoa edo Milagrokoa dira behortegirik ezagunenak. (Esp: Yeguada; Fr: Haras; Eng: Stud)
Beilegi
Zaldiaren ilajearen kafesne edo kanela kolorea. Kanela-koloreko ere esaten da. (Es: Alazán; Fr: Alezan; Eng: Sorrel)
Belaunburu
Zaldiaren zangoaren erdialdeko giltzadura (Esp: Corvejón; Fr: Jarret ; Eng: Hock )
Belaze
Zaldiak hipodromotik atera eta atseden hartzeko “oporrak” ematen dizkietenean, “belaze”ra eramaten dira. (Esp: Prado; Fr: Prairie; Eng: Field)
Beltz
Zaldiaren ilajearen kolore beltza. (Esp: Negro; Fr: Noir; Eng: Black)
Bendak
Zaldiaren hanketan jarritako ohialezko loturak. Zaldiak minen bat duela seinale izan daiteke, baina badira entrenatzaileak prebentzioz beti jartzen dituztenak. (Esp: Vendas; Fr: Bandage; Eng: Band)
Berde, heldugabe
Heldugabea. Zaldi gazteengatik esaten da. Esperientzia gutxikoak. Oraindik orain lasterketetan jarrera heldua ez dutenak. (Esp: Verde; Fr: Vert)
Berdinketa
Bi zaldi batera iristen direnean eta foto-finisharekin ere ezberdindu ezin direnean. Oso-oso gutxitan ematen da. Egungo argazki digitalek ñabardura txikiena ere islatzen baitute. (Esp: Empate; Fr: Dead-heat; Eng: Dead-heat)
Berna-hezur
Zaldiaren belauna eta oinaren arteko hezurra. (Esp: Caña)
Betaurreko
Zaldiak aldeetara begira ez dezan jartzen zaizkion "betaurrekoak". Estalki batzuk ditu alboetan zaldiaren ikusmen-eremua limitatzeko. Zaldiak jazten dituenean, programetan (5) zenbakia azalduko da bere izenaren ondoan. (Esp: Anteojera o blinkers/Fr: […]
Biki
Apustu mota bat, lasterketa batean lehengo bi zaldiak asmatzea helburu duena. Bikia ordenean: lehenengo bien ordena asmatu behar denean (6 zaldi baino gutxiago korritzen dutenean). (Esp: Gemela; Fr: Couplé; Eng: […]
Bisore
Bisore: Betaurrekoak (ikus. betaurreko) bezalako tramankulua, baina honek estalkietan zuloak dauzka argia igaro dadin. Zaldiak jazten dituenean, programetan (6) zenbakia azalduko da bere izenaren ondoan.(Esp: Visor/Fr: /Eng: Visor).
Box
Zaldiaren egoitza, atseden hartu eta bertan elikatzen da. Leiho bat dago kanpoan gertatzen ari dena ikusteko. (Esp: Box; Fr: Box; Eng: Box)
Brida
Zaldiak gobernatzeko buruan jartzen zaizkien uhalek eta ahokoak osatutako multzoa da. (Esp: Brida; Fr: Bride; Eng: Bridle)
Buru
Helmugan bi zaldien arteko distantzia kalkulatzeko neurria. Lepo bat baino gutxiago, baian mutur bat baino gehiago. (Esp: Cabeza; Fr: Tête; Eng: Head)