Aurreneko aldiz karrera ofizial batean parte hartzera doan zaldia. (Esp: Debutante; Fr: Inédit; Eng: Debutant)
Denboraldia
Lasterketa jardunaldiak jokatzen diren garaia. Zubietan udan izaten da denboraldia, ekainetik irailera. (Esp: Temporada; Fr: Meeting; Eng: Meeting)
Deskalifikatu
Lasterketan irregulartasunen bat egon bada eta erreklamazioaren izapideak egin ondoren, komisarioek zaldi bat sailkapenean atzera botatzea. (Esp: Distanciar; Fr: Distancer, disqualifier; Eng: To demote)
Deskargua
Zaldiak eraman behar duen pisuaren arintzea. Deskargua izan daiteke jockeya amateurra delako. (Esp: Descargo; Fr: Decharge; Eng: Allowance)
Dirt / Hondar
Hondarrezko edo material sintetikozko pista. Ameriketan oso ohikoak dira pista hauek. Europan aldiz, arruntagoak dira belarrezkoak. (Esp: Dirt; Fr: Dirt; Eng: Dirt)
Distantziaz kanpo
Zaldi bat bere ezaugarrietarako egokia ez den distantzia batean korritzen duenean esaten da. Alegia, distantzia horretan aukerarik ez duela esateko erabiltzen da. (Esp: Fuera de distancia; Eng: Out of distance)
Dopatu
Zaldiaren errendimendua hobetzeko, arauz-kanpoko sustantziak ematea. Lasterketa bakoitzaren ondoren dopingaren kontrako analisiak egiten dira. (Esp: Dopar; Fr: Doper; Eng: To dope)