Zaldiaren sexua. Baldintzadun lasterketetan emeek arrek baino pisu gutxiago eramaten dute. (Esp: Hembra; Fr: Femelle; Eng: Female)
Entrenatzaile
Zaldiak entrenatzen dituen profesionala. (Esp: Entrenador; Fr: Entraîneur; Eng: Trainer)
Erreia
Pistaren zabaleroan irudika daitezkeen lerroak. Erasoa aurkezteko erreia egokia aukeratzea oso garrantzitsua da. Lurraren egoeraren arabera jockeyak baldintza onenetan dauden erreiak aukeratzen dituzte. (Esp: Carril; Fr: Voie; Eng: Rail)
Erreklamazioa
Lasterketetan araudiz kanpoko jokabiderik egon bada erreklamazio bat aurkezten da. Komisarioek beraiek ofizioz aurkez dezakete edo parte hartu duen jockey batek. Bideoa ikusi eta protagonisten bertsioak entzun ondoren, komisarioek erabakitzen […]
Erretiratua
Lasterketa bateko programan izena emanda izan ondoren, azken orduan bere parte hartzea bertan behera uzten duen zaldia. Komisarioen aurrean albaitariaren justifikazioren bat azaldu behar du. (Esp: Retirado; Fr: Non partant; […]
Eskuaz irabazi
Zaldia asko behartu gabe irabaztea, erraz. Jockeyak besoak asko astindu gabe irabazten duenean. Bakarrik eskuak piska bat mugituta. (Esp: Ganar a las manos/Fr: Gagner aux bras/Eng: Pushed out)
Eskuila
Zaldia orrazteko tresna, eskuarki garbiketarako erabiltzen dena. (Esp: Cepillo; Fr: Pinceau; Eng: Brush)
Esprint
Distantzi motzeko lasterketak. Normalean distantziarik laburrena 800 metro dira. Esprintak , eskuarki, 1.200 metrora arte kontsideratzen dira. (Esp: Spint; Fr: Sprint; Eng: Sprint)
Estaltze
Hazitarako zaldi batek behor bat estaltzearen ekitzari esaten zaio, kumeak izateko. (Esp: Cubrición; Fr: Couverture; Eng: Cover)
Estribu, Ointoki
Zelatik dilindan dagoen burdinazko pieza, zaldizkoaren oina bermatzeko erabiltzen dena. Ointoki. Esp: Estribo; Fr: Étrier; Eng: Stirrup)