zaldilasterketak.eus

Hiztegia

Handikap

Lasterketa mota bat. Horrelako lasterketetan zaldi bakoitzak daraman pisua bere balioaren araberakoa izango da. Horrela, teorian, parte-hartzaile guztien aukerak berdinak dira. Teorian…. praktikan lasterketak matematikak ez baitira. Pronostikorako lasterketarik zailenak […]

Handikaperra

Lasterketako zaldi bakoitzaren amaieran kilotan adierazitako balio teorikoa ezartzeaz arduratzen den pertsonaa. Balio numeriko hori aldatu egiten da zaldien errendimenduaren arabera. (Esp: Handicaper; Fr: Handicapeur; Eng: Handicapper)

Hazitarako zaldia

Lasterketetan oso goi mailako zaldiak erretiratu eta normalean hazitarako zaldi bihurtzen dira. Oso gutxi batzuk pasatzen dira zeregin horretara, onenak edo oso jatorri apartekoak. Zaldi hauetako bakoitzak bere kategoriaren arabera […]

Hazle

Zaldien hazkuntzara dedikatzen den pertsona. Suposatzen da odolgarbi arrazako zaldien genetikan oso aditua izan behar duela. (Esp: Criador; Fr: Éleveur; Eng: Breeder)

Helmuga

Hipodromoan ispilu bat egoten da bertan, fotofinisha ateratzeko. Helmuga zutoinako ere esaten zaio, zutoin bat delako. Hipodromo batzuetan disko batek ere markatzen du helmuga. (Esp: Meta; Fr: Arrivée; Eng: Finish […]

Helmugako epaile

Helmugan erabakitzen duen epailea. (Esp: Juez de llegada; Fr: Juge à l’arrivée; Eng: Finish line judge)

Helmugako zutoin

Helmuga adierazten duen zutoina. Hipodromo batzuetan disko bat ere izaten da. (Esp: Poste de llegada; Fr: Poteau d’arrivée; Eng: Finish post)

Hesi

Hesi-lasterketetan zaldiek salto egin behar duten oztopoa. (Esp: Valla/Fr: Haie/Eng: Hurdle/Fence)

Hesi-lasterketa

Zaldiak hesiak salto egin behar dituen lasterketa. Zubietan garai batean jokatzen ziren horrelako lasterketak. Gaur egun ez. Bi modalitate nagusi daude: 1. Haies(fr)/Hurdles(eng) hesi guztiak berdinak, garaiera baxu/ertainekoak eta eraisgarriak […]

Heziera

Zaldia hipodromora eraman aurretik pasa beharreko ikaste prozesua. (Esp: Doma/Fr: Dressage/Eng: Dressage)

Hipodromoa

Zalditokia. Zaldi lasterketak egiten diren tokia. Euskal Herrian bi hipodromo daude, Zubietakoa eta Biarritzen Loreen hipodromoa. Azken honetan trostarien lasterketak izaten dira. (Esp: Hipódromo/Fr: Hippodrome /Eng: Racecourse)

Hipodromoa

Zaldi lasterketak egiten diren tokia. Espainieraz: Hipódromo Frantsesez: Hippodrome Ingelesez: Racecourse  

Hiruko

Apustu mota bat. Lasterketa batean lehenengo hiruak asmatzea. Ordenak ez du inportik. (Esp: Trío/Fr: Trio/Eng: Tricast)

Hirukoitza

Apustu mota bat. Lasterketa batean lehenengo hiruak asmatzea. Hiruen ordena ere asmatu behar da. (Esp: Tripleta/Fr: Trio ordré/Eng: Trifecta)

Hondarra

Pistaren lurra hipodromo batzuetan hondarrezkoa da. Hondar hori hainbatetan fibrarekin nahasten da. Normalean entrenatzeko ere erabiltzen dira hondarrezko pistak. Neguan, eguraldi txarrarekin, denboraldi asko hondarrean egiten dira. (Esp: Arena/Fr: PSF/Eng: […]

Scroll to top