Jockeyek egiten dutena. Zaldia gidatzea. Arte bat da. Zaldia ulertu eta ezagutu behar da bere neurriari etekin handiena ateratzeko. (Esp: Montar/Fr: Monte/Eng: Ride)
Ikastun
Jockey lana ikasten ari dena. Lasterketetan parte hartzen duenean, kilo pare bateko deskargua eraman dezake diferentzia arintzeko. Garaipen kopuru bat gaindituz gero, profesional bihurtu beharko du. (Esp: Aprendiz; Fr: Apprenti; […]
Ilajea
Ilajea: Zaldiaren ilea. Kolore ezberdinekoa izan daiteke: gaztaina-kolorekoa, zuri-beltza, beilegia, beltza…. Neguan ilea luzatzen zaie tenperatura baxuetaz babesteko. (Esp: Capa / Eng: Cloak)
Ipurgain
Zaldiaren izter gaineko zatia, atzealdea. (Esp: Grupa/ Fr: Croupe/Eng: Croup)
Irabaziak
Apustuetan ordaintzen diren kopuruei esaten zaie. (Esp: Dividendo/Fr: Rapports/Eng: Odds)
Irabazle
Lasterketa irabazi duena. Sekula irabazi ez duen zaldiari “maiden” esaten zaio. (Esp: Ganador/Fr: Gagnant/Eng: Win)
Irteera
Lasterketaren hasiera. Normalean irteerako “ateetan” sartu behar dira zaldiak, denak batera, aukera berdinekin atera daitezen. Badira lasterketa batzuk non xingola elastikoekin ematen den irteera. Hesi-lasterketetan xingolak erabiltzen dira. (Esp: Salida/Fr: […]
Irteerako epaile
Irteeran agintzen duen epailea. Irteerako ateetan sartu nahi ez eta arazoak ematen duen zaldia kanpoan uztea erabaki dezake. (Esp: Juez de salida/Fr: Juge au départ/Eng: Starter)
Irteerako zutoin
Irteera markatzen duen zutoina. Irteera ateak bertan jartzen dira. Egin beharreko distantziaren arabera aldatuko da. (Esp: Poste de salida/Fr: Poteau du départ/Eng: Starting line)
Isatsa
Zaldiak atzealdean duen isats ileduna. Asko mugitzen duenean urduritasun seinale izan daiteke. (Esp: Cola/Fr: Queue/Eng: Tail)
Itxita (gelditu)
Ibilbide argia izan ez duen zaldiarengatik esaten da, ibilbidean itxita egon dena eta ezin izan duena guzti eman. (Esp: Encerrado/Eng: Boxed in)
Izen-ematea
Lasterketa batean parte hartzeko egiten den hasierako izen-emateari esaten zaio. Aurrerago izenematea bertan behera utz daiteke (forfait) eta baita azken orduan izena-eman (berrengaiatu). Azkenik parte hartzen dutenak partant deitzen dira. […]