zaldilasterketak.eus

Hiztegia

Jabe

Zaldiaren jabea. Sariak berak jasoko ditu. Munduko jaberik ezagunenak hainbat jeke arabiar dira. Zaldi baten jabe izatea ez da merkea, ez. (Esp: Propietario/Fr: Propietaire/Eng: Owner) 

Jaitsi

Zalditik jaistea.Lasterketaren ondoren Jockeya irabazleen gunera iristen denean jaitsiko da, ez lehenago. (Esp: Bajar o desmontar/Fr: Démonter/Eng: Dismount)

Jakatxo

Zalditegi bakoitzaren koloreak eramaten dituen elastikoa. Irudi geometriko jakin batzuk eta nahi diren koloreak eraman ditzake. Eskuprograman jakatxo bakoitzaren koloreak azaltzen dira. (Esp: Chaquetilla/Fr: Casaque/Eng: Racing silk)

Jatorri

Zaldiaren guraso eta arbasoengatik esaten da. Lasterketetako zaldietan etengabe odolen hobekuntza bilatzen da. Normalean, zenbat eta jatorri dizdiratsuagoa zaldi bat orduan eta garestiagoa eta estimatuagoa izango da. (Esp: Origen/Fr: Origin/Eng: […]

Jockeya

Lasterketetan zaldi gainean ibiltzea bere lana duen pertsona. Espainieraz: jockey Frantsesez: jockey Ingelesez: jockey

Jokatu

Apostu egin. Zaldi baten aldeko diru jokoa. Mundu zabalean lasterketen industria apustuetatik finantziatzen da. Azken urteotan online apostuak asko zabaldu dira, mundu osoko edozein hipodromotako lasterketetan apostu egiteko aukera zabalduz. […]

Scroll to top