Prismatikoak. Zaldi lasterketak tribunatik ondo jarraitzeko tresna. Distantziak hain handiak izanik lasterketaren xehetasunak zuzenean ikusi ahal izateko modu bakarra prismatikoen erabiltzea da. (Esp: Prismático/Fr: Jumelles/Eng: Binoculars)
Lasterketa
Karrera. Hesi-lasterketak izan daitezke edo lauak. Zubietan bakarrik lauak jokatzen dira gaur egun. (Esp: Carrera/Fr: Course/Eng: Race)
Lasterketa zale
Zaldi lasterketen zalea den pertsona. (Esp: Aficionado a las carreras/Fr: Fan/Eng: Fan)
Laua
Lasterketa mota bat da, hesirik gabekoa. Estatu espainiarrean lasterketa guztiak lauan korritzen dira egun. (Esp: Liso/Fr: Plat/Eng: Flat)
Lauhazka, Lauoinka
Zaldi baten martxa azkarra, trosta baino bizkorragoa, saltoka aurrera egitean datzana, une batean lau hankak airean mantenduz. (Esp: Galope/Fr: Galop/Eng: Gallop)
Lepo
Helmugan bi zaldien arteko distantzia kalkulatzeko neurria. Buru bat baino gehiago, baina gorputz laurden bat baino gutxiago. (Esp: Cuello/Fr: Encolure/Eng: Neck)
Letra lodi
Maila altueneko lasterketetan irabazi edo kokatu izanagatik (Listed deitutakoak edo Multzokoak), zaldiaren izena letra lodiz adierazten da. Goi mailako kategoriaren adierazle bat da. Bereziki erreparatzen zaio behorren letra lodiari ama […]
Listed
Maila altuko lasterketak, Gradukoak (1G, 2G, 3G) baino koxka bat beheragokoak. Donostiako Urrezko Kopa Listed mailakoa da. (Esp: Listed/Fr: Listed/Eng: Listed)
Lote
Lasterketa batean parte hartzen duen zaldi multzoa. Lasterketa horretako lotearen kalitateaz hitz egiteko erabiltzen da. (Esp: Lote/Fr: Lot/Eng: Flat)
Lurra
Pistaren lurra. Hondarrekoa edo belarrekoa izan, bere egoerak asko baldintza dezake lasterketa. Eguraldiaren arabera bere trinkotasuna aldatzen doa. Lurraren egoera tresna batekin neurtzen da. Lurra gogorra, ona, biguna, oso biguna […]