Odolgarbia, lasterketarako bereziki hazi eta hezitua den zaldi arraza bat da. XVIII. mendean Ingalaterran ingeles behorren eta arabiar hazitarako zaldien gurutzaketatik sortua izan zen, distantzia luzeetan lasterka egiteko zaldiak sortzeko […]
Oinarri
Konbinazio ugariko apustuetan, oinarri gisa aukeratzen den zaldia. (Esp: Base/Fr: Base/Eng: Fixed)
Ostiko, Ostikada
Zaldiaren ostikada. Kontu handiz izan behar da zaldiaren atzealdean ez jartzeko bere ostikada indar handikoa baita. (Esp: Coz/Fr: Coup de pied/Eng: Kick)
Outsider
Lasterketa bateko faborito nagusienen artean ez dagoen zaldia, baina aukerak badituena. (Esp: Outsider/Fr: Outsider/Eng: Outsider)