Lasterketa aurretik zaldiak publikoak ikus ditzan gune honetan ibiltzen dira bueltaka. Minutu batzuz bertan egon ondoren pistara aterako dira. Paddockean entrenatzaileek jockeyei azken aginduak emango dizkiete eta ikusleek beren aukerako […]
Partant
Izen-emate eta ondorengo baliogabetze (forfait) prozesuak pasa ostean, lasterketan parte hartuko duten zaldiak. Non-partant esaten zaie behin programa argitaratuta erretiratzen direnei. (Esp: Partant/Fr: Partant/Eng: Partant)
Pentsua irabazi
Zaldi batek bere bazka irabazten duenean. Alegia, bere mantenuak sortzen dituen gastuak bezainbeste irabazten duenean sarietan. (Esp: Ganarse el pienso/Fr: Gagner son avoine)
Pisaketa
Lasterketaren aurretik eta ondoren egiten dena. Bietan frogatzen da jockeyak eta bere zelak, benetan programan adierazitako pisua daramatela. Ondorenean pisu aldaketa handia badago, zaldi hori deskalifikatua izan daiteke. (Esp: Pesaje/Fr: […]
Pista
Zaldi lasterketak korritzeko prestatutako eremua. Forma obalatua du eta lurra belar edo hondarrekoa izan daiteke. (Esp: Pista/Fr: Piste/Eng: Track)
Pistaren egoera
Lurraren trinkotasuna adierazten du. Lurra gogorra, ona, biguna, oso biguna edo astuna egon daiteke, ur kantitatearen arabera. Zaldi batzuk lur mota jakin bat bereziki maite dute eta horretan espezialistak dira. […]
Pisu
Zaldi batek bere zelaren gainean daraman pisuari egiten dio erreferentzia. Alegia, jockeyak eta bere zelak pisatzen dutena. Programan adierazitako pisu zehatzera iristeko zelan berun plantxak jartzen dira. (Esp: Peso/Fr: Poid/Eng: […]
Pisu epaile
Pisuaz arduratzen den epailea. Pisaketa lasterketaren aurretik eta ondoren egiten da. (Esp: Juez de peso/Fr: Juge de pois/Eng: Weight judge)
Prestatzaile
Zaldiak entrenatzen dituen profesionala. (Esp: Preparador/Fr: Entraîneur/Eng: Trainer)
Pronostiko
Karreraren emaitza zein izango den iragartzea. (Esp: Pronóstico/Fr: Pronostic/Eng: Tips)