Lasterketa mota berezi bat, non parte hartzen duten zaldi guztiak salgai jartzen diren. Prezioak programan azaltzen dira zaldiaren izenaren ondoan. Lasterketaren ondoren eskaintzak postontzi batean sartzen dira, jarritako preziotik gorakoak […]
Soka eskuinera / ezkerrera
Pista baten noranzkoa. Eskuinerantz edo ezkerrerantz izan daitezke. Zaldi batzuk hobeto moldatzen dira noranzko jakin batean. Ameriketan ohikoagoa da erlojuaren norabidearen kontrako noranzkoa. (Esp: Mano derecha/izquierda; Fr: Corde à gauche/droite; […]
Soka, Korda
Pistaren barrualdeko langek marrazten duten perimetroa. (Esp: Cuerda/Fr: Corde)
Stud Book
Zaldi arraza jakin baten genealogia-liburua.
Sudur
Helmugan bi zaldien arteko distantzia kalkulatzeko neurririk txikiena. Buru-erdi bat baino gutxiago. Helmugako epaileak fotofinisharen beharra izaten du distantzia hori eman dela ebazteko. (Esp: Nariz/Fr: Nez/Eng: Nose)
Sudurreko uhala
Bridaren korridore honek zaldiaren muturrari buelta ematen dio sudurraren gainetik eta ahokoaren posizioa ziurtatzeko balio du. (Esp: Muserola/Fr: Muserolle/Eng: Noseband)