zaldilasterketak.eus

Hiztegia

Tapoiak

Zaldi batzuei jartzen zaiena entzun ez dezaten. Izan ere, batzuk hipodromoko hotsekin urduritu egiten dira eta tapoiak jarrita lasaitu eta gehiago kontzentratzen dira. Programetan zaldiaren izenaren ondoan (3) zenbakiarekin adierazten […]

Trosta, Zapasalto

Zaldien ibilera, saltoka aurrera egitean datzana, txandakako euskarriarekin elkarren aurkako beso eta oin multzo bakoitzean. (Esp: Trote/Fr: Trot/Eng: Trot)

Turf

Zaldi lasterketak izendatzen duen termino ingelesa. Ameriketan belarra izendatzeko ere erabiltzen da. (Esp: Turf /Fr: Turf/Eng: Turf)

Turf

Zaldi lasterketak izendatzen duen termino ingelesa. Ameriketan belarra izendatzeko ere erabiltzen da. Espainieraz: Turf Frantsesez: Turf Ingelesez: Turf  

Turfzale

Zaldi lasterketen zalea den pertsona. (Esp: Turfman/Fr: Turfiste/Eng: Turfman)

Txanoa

Jockeyak kaskoaren gainean jazten duen ohialezko txanoa. Jakatxoa bezala, txanoaren koloreak ere adierazita azalduko dira programan. (Esp: Gorra/Fr: Toque /Eng: Cap)   

Scroll to top