Irteerako ateetan sartu nahi izaten ez duen zaldiari esaten zaio. Laguntzaileek ateetan sartu nahi izaten dutenean atzeraka eta defendatzen hasten diren zaldiak. Programan, zaldiaren izenaren ondoan (2) zenbakiz adierazten da. […]
Zaldi-mutil, zaldizain
Zalditegian zaldiaren zaintzaz arduratzen den pertsona. (Esp: Mozo/Fr: Lad/Eng: Lad)
Zalditegi
Zaldiak gordetzeko tokia. Jabe beraren koloreak defendatzen dituzten zaldiengatik zalditegi berekoak direla esaten da. (Esp: Cuadra/Fr: Ecurie/Eng: Stable)
Zela
Zaldiaren gaineko jarlekua. Jockeya bertan eseritzen da. Zela eta zaldiaren artean babesteko tapaki bat eramaten da. Zelan beruna gaineratu daiteke programan zehazten den pisura iritsi arte. (Esp: Silla/Montura/Fr: Selle/Eng: Saddle)
Zikiratua
Zaldi arrari behin zikiratutakoan esaten zaio. Zikiratu ondoren zaldia ez da hain oldarkorra, behorrekiko axolagabea da eta otzanago bihurtzen da. Lasterketa klasiko jakin batzuetan beren parte hartzea debekatu egiten da. […]
Zingila
Zaldien sabela inguratzen duen uhala. Zela bere tokian finkatzeko balio du. (Esp: Cincha/Eng: Cinch)
Zurda
Zaldiaren lepogainean eta isatsean hazten den ile luze eta latza. (Esp: Crin/Fr: Crin/Eng: Horsehair)
Zuri-beltz
Zaldiaren ilajearen kolore zuri-beltza. Ilunenetik (ia guztiz beltz) argienera (ia guztiz zuri) doazen denei esaten zaie zuri-beltz. Bada turfean mito bat, zeinaren arabera zuri-beltzak lur lokaztua asko maite duten…. (Esp: […]
Zuriune
Ilaje iluna eta kopetean orban zuri bat duten zaldiei esaten zaie. (Esp: Lucero)