1. Espainiako Amateurren Kopa. 2000m.
Zaldun amateurrek ireki zuten azken jardunaldia. Hasieratik argitzeke zegoen zalantzarik nagusiena: 01 GAHERISek eraman behar zituen 70 kiloak gehiegizko zama izango ote ziren. Zama nahikoa ez eta lana zailagoa izateko, azken zuzengunea hasterako topera exijitzen hasi zitzaion Sarabia “eskarmentatuak”, inongo pazientziarik gabe. Bitartean, kanpokaldetik 04 BABY GROOM eta Cristina Buesa bere lana zuzen bete zuten eta pisua alde, garaipena lortu zuten, Baby Groomek enegarren aldiz bere balore erregularra erakutsiz. Gezurra dirudi Gaherisek oraindik lasterketarik irabazi ez izana Irlandatik etorrita. 02 TAZONES eta 03 EINARi (hirugarren) luzetxo egin zitaizkien 2000 metroak.
Bere tokian: 04 BABY GROOM / Jarraitzeko: 01 GAHERIS

2. La Testeko Hipodromoa (2 urtekoak). 1.600m.
Orain arte erakutsitako erremate ikusgarriak kontutan hartuta 03 MONCAYOk galtzaile labela gainetik kentzeko aukera polita zuen baina aurten SuperLopezen zaldiak gailentzeko lasterketa bikainak egin behar dira. 01 AL BARIN eta Jaime Gelabert bikoteak hori egiaztatu zuten beste behin. 03 MONCAYOk irteera ona egin zuen behinigoagatik eta nahi gabe, lehen postuan jarri zen lauhazka sutsuarekin. Clement Cadelek ezin izan zuen bere zaldia lasaitu eta Bugattin biratzeko arazo larriak izan zituen, indar eta gorputz batzuk galduz. Zuzengunean ohiko indarra erakutsiz, General parean 01 AL BARIN harrapatu eta pasa bazuen ere, Cadelek ezin izan zuen zuzen ekarri eta ispiluan Gelabertenak (askoz serioago) ez zuen barkatu eta sudurra sartu zuen aurretik. Lehenago ere gure harridura erakutsi dugu entrenatzaile espainiarrek Cadelengan duten konfidantzarekin baina berriz ere aipatzekoa da, izan ere akats esanguratsuak pilatu ditu. Zubietan 25 lasterketetan gidatu du aurten garaipenik lortu gabe, Osorio eta Mauri Delcherrentzat sari nagusi guztietan tarteko (Resacon, Berkane…). Frantizan aurten 141 lasterketetaik 3 irabazi ditu (Auch eta Castera Verduzan hipodromo herrikoi apaletan horietako bi). Benetan Cadel hemengo J.L.Borrego, R.Ramos edota edozein jockey gazte baina hobea dela? Ez dugu uste.
Bere tokian: 01 AL BARIN / Huts: 00 C.Cadel/ Jarraitzeko: 03 MONCAYO

3. Ur-Kirolak 100 urte. 1.500m
Denboraldi bukaerako handikapetan sasoi onean dauden zaldiak jarraitu beharra dago eta horiek J.Lopezen zalditegian aurkitzea errexa da. 03 BAADIRRek udako hirugarren lasterketa irabazteko gai izan zen, 03 COOLMEEN VEGA (miliara bueltan) hobetu baten azken erremateari eutsiz eta 08 TALESi urteko laugarren handikap-garaipena lapurtuz. Azken honek, Eusko Jaurlaritzako esfortzua zertxobait ordaindu ote zuen?
Bere tokian: 08 TALES / Huts: 04 MUGUETAJARRA / Jarraitzeko: 03 COOLMEEN VEGA

4. Kirol Txartela – Donostia Kirola saria. 1.500m.
Gako bera jardunaldiko beste handikapean: sasoiko egotearen garrantzia. Bere maila apalean bazen ere, lasterketa joan eta lasterketa etorri, bazirudien Hanna betiereko kokatu izatera behartuta zegoela eta haran non, Mila Hrubosova jaistearekin batera Julia Zambudio bizkar gainera igo eta 09 HANNA onenetakoa dela dirudiela! Bi garaipen errex azken bi asteetan eta gehiago lor dezakeelaren sentsazioarekin gainera. Argazkian ikusi daitekeen moduan helmuga hegan pasa zuen. 03 BATTLE OF WATERLOO eta 02 PRETTY EMERALDek urrutitik ikusi zioten isatsa.
Bere tokian: 09 HANNA / Huts: 05 LEITZA / Jarraitzeko: 09 HANNA

5. 106. Donostiako Sari Nagusia – PMU. 2.800m.
Zer hobea denboraldia eta urteari amaiera emateko 02 THE WAY OF BONNIE eta 07 UP HELLY AAk oparitu ziguten ikuskizuna baino? Zaletuak ezin gusturago eta txalotzekoa zaldiek erakutsitako kemena eta kalitatea. 300 metroren faltan bazirudien 02 TWOB errex ahalko zuela frantsesarekin baina 07 UP HELLY AAk oraindik ere Irlandan maila gorenetan erakutsitako doaietatik zerbait gordetzen du barruan. Azken buruz-burukoan tankea hustu zuten jockey zein zaldiek eta Janacekenak, zela zertxobait mugitua (ikus argazkia), sartu zuen burua aurretik ispilu parean. Agian Niarchosen jakatxoak distira handiagoa eman ziezaiokeen Sari Nagusiko historialari baina Arizkorretarenak idatziko du bere izena bertan merezimendu osoz.
Bere tokian: 02 THE WAY OF BONNIE & 07 UP HELLY AA / Huts: 1 CHEVALIER CATHARE
