Ekainak 12, 19:40
IRLANDAR 2000 GINEAK, 1609 metro.
1. ARMORY (AP.O’Brien – W.Lordan): Esperientzia handiko moxala. Uda hasieran garaipen garrantzitsuak lortu zituen goi mailan. Irailean Pinatuboren aurka topatu zen eta ondoren Frantziako 1G lasterketetan kokapenak lortu zituen. Ez dirudi kalitate handienekoa izango denik gaurkoan baino profesional hutsa da. Baten baten hutsaren zai, hortxe.
2. FISCAL RULES (J.Bolger – K.Manning): Lasterketa bakarra bere bizitza osoan, bigarren postua lortuz Wichitaren aurka. Entrenatzailearen arabera, esperientzia hartzen joan ahala hobekuntza espero zuen. Inondik ere lesioak medio, ezin izan du aurrera egin. Goizegi.
3. FORT MYER (AP.O’Brien – M.Hussey): Listed garaipena lortu zuen iaz baina Gradu lasterketetan kokapenak besterik ez zituen lortu, askotan erritmoa markatzeko lanetan aritu zelako. Oraingo honetan helburu berdina izan dezake. Pacemaker?
4. FREE SOLO (J.Harrington – S.Foley): Garaipen dotorea maiden batean Uztailean baino ordutik ez dugu pistan ikusi. Ezin da gomendiorik eman ikusitakoarekin. Aurrekaririk ez.
5. LOPE Y FERNANDEZ (AP.O’Brien – J.A.Heffernan): Iazko denboraldia 1400 metrotan hasi zuen eta 1200era jaitsitakoan, aurretiko balore onak hobetu zituen. Heffernanen aukera izateak harritzen gaitu zertxobait, distantziarekin sortzen dizkigun dudak ikusita. Luzeegia?
6. MONARCH OF EGYPT (AP.O’Brien – D.McDonogh): 7000,000 gineatako erosketa. Siskinengandik oso gertu bi lasterketa garrantzitsuetan udaran. Udazkeneko 1G lasterketetan ezer gutxi erakutsi zuen 1400 metrotan. Luzeegia.
7. REBEL TALE (A.Slattery – B.Coen): Kokapen itxurosoak blacktype lasterketetan iaz. Asko hobetu behar du garaipenerako borrokan egoteko. Aldapan gora.
8. ROYAL LYTHAM (AP.O’Brien – E.McNamara): Lau lasterketa iaz, hobetuz bakoitzean. 1G Phoenix-en meritu handiko lasterketa burutu zuen Siskinen aurka, distantzia luzeago baten beharra erakutsiz. Ondoren, udazkenean lehiatu gabe geratu zen. Jatorriari begiratuta hobekuntza izango duela dirudi. Heffernan espero genuen gidaritzan baina jockey gaztea izango du gainean, zertxobait despistatzen gaituena. Betaurrekoak lehen aldiz. Adi berarekin!
9. SINAWANN (M.Halford – R.Whelan): hiru lasterketa bakarrik eta bigarren postu bikain bat 2G lasterketa batean iazko denboraldia bukatzeko. Potentzial handia aurtengo denboraldirako baina hobekuntza beharko du lehen egunetik. Gertutik jarraituko dugu.
10. SISKIN (G.Lyons- C.Keane): Garaipena besterik ez du ezagutzen, 4tik 4 oso maila altua erakutsiz guztietan. 1200 metrotan aritu da bakarrik baina bere jatorriak distantzia luzeagorako gai dela dio. Horrela bada, irabazi nahi duenak honen aurka jo beharko du. Faboritoa.
11. VATICAN CITY (AP.O’Brien – P.Beggy): Gleneaglesen anai honek maiden garaipen itxurosoa lortu zuen Dundalkeko hondarrean Urrian. Ordutik ez dugu ikusi. Aurrekaririk ez.
IRAGARPENA: ROYAL LYTHAM – Siskin – Armory. Jockeyen artean lehen aukera ez dirudien arren, 2 urterekin erakutsi eta proiektatu zituen gaitasunetan konfiantza izaten jarraitzen dugu.

Ekainak 13, 20:15
IRLANDAR 1000 GINEAK, 1609 metro.
1. ALBIGNA (J.Harrington- S.Foley): 2 urteko emerik onena Europan. 1G Marcel Boussacen egunduko erakustaldia eman zuen, hiru aste lehenago Curraghen bertan izandako akatsa atzean utziz. BreedersCupean ezin izan zuen bere maila eman ibilbide tamalgarria burutuz. Maila berean badago aurten, oso zaila gailentzen. Faboritoa.
2. APRICOT MOON (A.Oliver – B.Coen): Garaipena lortu zuen bere lasterketa bakarrean Dundalkeko hondarrean, Abenduak 13an. Ikusitakoaren bakarrik, argudiorik ez dago konfidantzarik izateko berarengan. Ez.
3. BROOK ON FIFTH (J.O’Brien – G.Halpin): Asteartean betan 12. postuan heldu zen 3G lasterketa batean. Zer demontre egiten du hemen?
4. EVEN SO (G.Lyons – C.Hayes): Gustura aritzen da pista biguinetan. Hobekuntza nabarmena beharko luke garaipenerako lehian sartzeko. Zaila.
5. FANCY BLUE (D.O’Brien – D.McDonogh): Jatorri ezinhobea dauka (Deep Impact eta ama High Chaparralen arreba) eta etorkizun handia duela erakutsi zuen iaz. Bi lasterketa eta bi garaipen, azkena Listed mailakoa. Bertan, heldugabetasun zantzuak erakutsi arren, bere motorraren gaitasunak agerian utzi zituen. Esperotako heldutasuna garatu badu, irabazteko lehian egongo da, gutxienez. Distantzia luzeagoa beharko luke agian. Opari ederra egin dio aitak Donnachari.
6. KATIBA (D.Weld – O.Orr): Ez du mailarik erakutsi faboritoen artean egoteko baina pista oso biguinetan aritu da bakarrik eta dirudienez, azkarra egongo da larunbatean. Sorpresa handia izango litzake.
7. MISS MYERS (M.Grassick – R.Colgan): Ez du mailarik erakutsi hemen aukerarik izateko. Ez.
8. MY LUCKY PENNY (AM.O’Shea – A.O’Shea): Denborarik galdu gabe, ez.
9. NEW YORK GIRL (J.O’Brien – S.Crosse): Sorpresa eman zuen 3G lasterketa batean Irailean. Pista oso motelean gaitasun handiak erakutsi zituen. Esperientzia falta izan dezakeen arren, bere azken garaipenean sumatutako gaitasunak kontutan hartuta, kokapenerako gai ikusten dugu. Kokapenerako.
10. PEACEFUL (AP.O’Brien – J.Heffernan): Denboraldi bukaeran ezin izan zuen Listed garaipen bat lortu Newmarketen baina Galileoren alaba hau Aidanen lehen aukera dirudi. Horregatik bakarrik azaltzen zaigu hemen bigarren faborito apustuetan. Aidan/Heffernan.
11. RIDENZA (M.Halford – R.Whelan): Garaipen erosoa lortu zuen bere lasterketa bakarrean iazko abuztuan. Ikusitakoarekin ez daukagu argudiorik hemen gomendatzeko. Ez.
12. ROCA ROMA (G.Lyons – C.Keane): Debut itxurosoa egin zuen Urrian baina ordutik ez da lehiatu. Ezin gomendatu.
13. SO WONDERFUL (AP.O’Brien – W.Lordan): 1G mailan irabaztetik gertu egon den arren, 8 lasterketatan ez du garaipenik lortu. Kokapenerako.
14. SOUL SEARCH (G.Lyons – G.Carrol): So Wonderfulen antzera aritu zen iaz baina honek distantziarekin zailtasun handiak izan ditzake. Kokapen txiki baterako.
15. VALERIA MESALINA (J.Harrington – W.Lee): Bi lasterketa bakarrik lehiatu arren, gaitasuna erakutsi zuen bere bigarren postuarekin 2G mailan. Hala ere, hobekuntza nabarmena beharko luke. Zaila.
IRAGARPENA: FANCY BLUE – Albigna – New York Girl.
