Argazki galeria Eguraldi ezin zakurragoa udazkeneko denboralditxo hau ixteko. Beldur ginen bezperan karrerak jokatzeko modurik izango ez zelakoan baina oker ginen. Halere, sekula ikusi gabekoa, pistak 5,9ko neurketa eman zuen. […]
Abenduak 8: analisia
Ezohiko udazkeneko denboralditxo arrotz honen amaierara iritsi gara. Ateak itxitako beste jardunaldi bat astearte honetakoa. Goizez izango da jardunaldia. Egun polita izan zitekeen ikusleekin, jai eguna izanik. Espero daitekeenez pista […]
Azaroak 27: Kronika+argazki galeria
1. Lasterketa: Loretope saria Azkenean Rodriguez prestatzailearen berregaiatzeak zentzu osoa zuela berretsi zuen pistan Machu Picchuk. Espero bezala bakarrik leiha aurkitu zuen Brujildarekin izandako buruz-burukoan. Argazkian froga daitekeenez hirugarrena –Uxama– […]
Azaroak 27: analisia
1. Lasterketa: Pico del Loro saria, 1.500 metro (2 urtekoak) “Loretope” izena behar zuen sariak (a ze gauzak asmatu izan dituzten gure hizkuntza izkutatzearren: “pico del loro“…..) faborito oso nabarmena […]
“Lasarte kirol-erria” artikulua (1934)
Edu Galardi (@edugalardi) atari honen lagun lasartearrak 1934an Andoni Arozena kazetariak zaldi lasterketei buruz idatzitako artikulua helarazi digu. Hona hemen harribitxia. Mila esker Edu. Sarrera Gaur egun euskal kazetaritza alor […]
Azaroak 20: kronika+argazkiak
Ateak itxitako beste ostiral bat. Bezperetako euriek pista lokaztuta utzi zuten (4,1) berriz, nahiz eta eguneko eguzkiak giro umela zertxobait goxatu. Programa txikia eta faborito nabarmenez josia. 1. Lasterketa: Urdaneta […]
Azaroak 20: analisia
Beste jardunaldi arraro bat ostiralekoa. Hantxe izango gara zuzenean Twitterrez emaitzak emateko. Osteguneko euriekin pista bigun egon daiteke berriz. Hemen gure iragarpenak: 1. Lasterketa (14:45): Urdaneta saria 1 EL TAPADOk […]
Udazkeneko lehenengo jardunaldiaren kronika
Giro surrealista Zubietako hipodromoan ostiral eguerdiz: antolatzaileak, profesionalak eta lauzpabost komunikabideetako langileak han hemenka. Ez ikusleen berotasunik, ez tabernarik, ez aposturik… ez ezer. Jakina da birusak urte arraroa bizitzera bultzatzen […]
Azaroak 13: analisia
Jardunaldi ezin arrotzagoa Zubietan: udazkena, ateak itxita, aposturik gabe, ostiral eguerdia, gomendioz jantzitako sariak… urte honetako gora-beherek pentsaezinezko egoera xelebreak ekartzen ari zaizkigu, ditxosozko Covid-19a tarteko. Bertan zalerik izango ez […]
Udazkeneko denboraldia ate joka
Hementxe dugu jada azaroaren 13an hasi eta abenduaren 8an amaituko den udazkeneko denboralditxoa. Lau jardunaldi Zubietan erori direnak, Sevillako Gran Hipodromo de Dos Hermanasek ateak itxi ostean errebotez etorri zaizkigunak. […]
#QPAT Txapelketa: emaitzak
Hemen aurki ditzakezu parte-hartzaileen orain arteko pronostikoak eta lortutako emaitzak. IRABAZLEA: SHAMARDAL! SAILKAPENA OSTIRALA LARUNBATA IGANDEA GUZTIRA Shamardal 14 105 105 224 Archibald Primrose 20 81 117 218 Hoerrengoia 26 […]
#QPAT Txapelketa: pronostikoak
Zaldi irabazleak aukeratu behar dituzu lasterketa nagusienetan. BAT FALTA DA (igandeko 11:00ak baino lehen): (3/3) Larunbat edo igande goizean: igandeko zaldi irabazleak. #QPAT Txapelketako oinarriak eta puntuazio-sistema hemen kontsulta dezakezu. […]
#QPAT Txapelketa: oinarriak
ARGIBIDEAK / OINARRIAK QPAT meetingeko lasterketarik onenez osaturiko txapelketa bat da, non partehartzaileek ahalik eta puntu gehien pilatzea izango dute helburu. Horretarako, meeting osorako hau egin behar da: Jockey eta […]
Egun bat Bequeteko hipodromoan (bideoa)
Irailaren 5ean La Teste-De-Bucheraino joan ginen ingurukoen artetik gure kuttunetakoa den Bequeteko hipodromoan egunpasa egitera. Bertan jokatu zen Millkom saria (Listed mailakoa), Rodaballo hiru urteko moxalaren parte hartzearekin. Arizkorretaren zaldiak […]
Asteburuko nazioarteari begirada.
Asteburu mamitsua dugu Europan zehar eta gainbegirada on bat merezi duela erabaki dugu. Irlandan urteko astebururik garrantzitsuena, Ingalaterran azken klasikoa eta Frantzian osoa Arc de Triompheko meetingari begira. Hona hemen […]
2020ko udako denboraldiaren laburpena
Ander Suescun @AsoTurfGalop Aurten ere Donostiako Hipodromoko udako denboraldiaren amaiera iritsi dela gogorarazten diguten lerro hauek idatzi behar dira. Horrela, 104. denboraldiaren amaiera iritsi da euskal zirkuituan. Denboraldi hipiko arraro […]
16. Jardunaldia: kronika + argazki galeria
Oso giro politean joan da denboraldiko azken jardunaldia. Donostiako Sari Nagusia, hemengo klasiko handiena, zen hitzordu nagusiena eta ez zuen dezepzionatu, lasterketa ikusgarri batekin. Sarrerak agortuta, animazioa nabaritu zen azken […]
Irailak 6: analisia
Iritsi gara amaierara gure klasiko handienarekin: Donostiako Sari Nagusia. Distantzia luzeko espezialista nagusienak izango ditugu irteeran eta protagonismoa Frantziatik datozen bi faboritoentzat. Ikusiko dugu ea udako beste sari nagusietan bezalaxe […]
15. Jardunaldia: kronika + argazki galeria
Egun xoxo xamarra asteazkenekoa. Jende eta giro gutxi eta programa eskas xamarra. Horri gehitzen badiogu goizeko bost lasterketetatik bi zaldi arabiarrenak zirela -gurean zale gutxi dutenak- koktela erabat urtua gelditzen […]
Irailak 2: analisia
Eta ia iritsi gara amaierara, azkenaurreko jardunaldia izango da honako hau. Asteazken goiza, PMU jardunaldia, eta arabiarren bi lasterketa (bat Listed mailakoa) izango dituen eguna. Odolgarbiei dagokienez Carrus saria izango […]