1. Lasterketa (09:35): Miramar jauregia saria (3 urteko moxal ez irabazleak). 2.000 metro
4 LUANCOk bere ikuiluko ohiko garapena darama. Udazkenean lasai debutatu eta piskanaka erritmoa hartzen joan doa. Azkenekoan jada abisuak utzi ditu eta gaurkoan irabazteko dagoela uste dugu. 45.000 € ordaindu zuten berarengatik eta erakusteko ordua du. Arizkorretaren zaldi guztiak topera dabiltza. Faborito sendoa. Odol aristokratikoko 6 ASHINGA lehenengo aldiz egon da borrokan hemen, Provenzan lau porrot segidan bildu ostean. Hobetzen jarraituko du, erakutsitakoa baino askoz gehiagorako genealogia baitauka behor honek. Gertu izango da. 3 CHIEF OF STALL Ashingarengandik bi gorputzera iritsi zen duela bi aste. Baina kontuan hartzen badugu zikiratua izatetik zetorrela eta artean lau hilabete korritu gabe zegoela, seguru gaude gaur hobeto egingo duela. Behorrarekin leiha estua izango du.
Gure hautua: 4 LUANCO – 6 ASHINGA – 3 CHIEF OF STALL
2. Lasterketa (10:05): Bakearen usoa saria (salmenta). 2.200 metro
Duela bi aste oso salmenta lasterketa berdintsua izan genuen, protagonista beretsuekin. Orduan esaten genuen pronostikorako lasterketa zaila zela partaideen egoera nahikoa zalantzazkoa zelako. Eta sekulako sorpresa izan zen lehiatiletan PIROPOren garaipenarekin. Gaurkoan ere berarengan jarriko dugu gure konfidantza, ordukoa errepikatuz irabaziko duelakoan. Halere, pasa den astean pattal ibili zen lokatzetan, baina ez diogu gehiegi kontuan hartuko pista astunen zegoen erraila aukeratu baitzuen. Gainera orain pisuz arinago doa. Piroporen garaipenean 5 SAUMETek hirugarren egin zuen, beranduegi errematatuz. Orain, puntatik gertuago baldin badoa bere erremateari zuku gehiago atera diezaioke. Ez da lehen izan zena baina hemen irabazteko ez da asko behar. 3 GRANACCI ere ez da izan zenaren laurdena ere. Pasa den ostiralean ez zen gai izan irabazteko lote nahiko ahul baten kontra. Iazko Granaccik arerio hauek hankapean ibiliko zituen, baina gaurkoak ez dauka gogo handirik borrokarako. Gainera, distantzia luze xamar egingo zaio. Zalantza gehiegi.
Gure hautua: 2 PIROPO – 5 SAUMET – 3 GRANACCI
3. Lasterketa (10:35): Flemingi omenaldia saria (handikap 1. zatia). 1.600 metro
6 LINDAk dizdiraz irabazi zuen hemen azaroan erremate eder batekin. Ondoren Madrilen ere oso ondo korritu du, bereziki azkenekoan lote askoz gogorrago baten kontra. Distantzia zertxobait luze agian. Bere sasoia erabakigarria izan daiteke gaurko arerioekin. Berme handiko gidaria, Sousa. 9 MIDNIGHT STAR portugaldarrak bitan irabazi du Zubietan oso baldintza berdintsuetan. Oso deigarria zaigu espreski Mickael Forest frantziarra etorriko dela bera gidatzera. Silva entrenatzaileak neurria hartua die hemengo handikapei. Kontuz berarekin. 5 HOLLOKO hemen aritu den azken zortzi lasterketetatik seitan kokatu da, garaipen batekin. Irabazteko pisuz larri ikusten dugu handikapean, baina seguru berriz gertu ibiliko dela. 2 MUGUETAJARRA ere oso gustura dabil hemen, bi garaipen eta hiru kokatu bere bost irteeretan. Gainera pista lehorra aurkituko du, lagunduko diona. Janacek trebea gainean duela, irabazi nahi dionak izerditu beharko du.
Gure hautua: 6 LINDA – 9 MIDNIGHT STAR – 2 MUGUETAJARRA
4. Lasterketa (11:05): Estela saria (handikap 2. zatia). 1.600 metro
Duela bi aste 6 BELLA CANARIASek irabazi zuen lasterketa hartako ia protagonista berdinak izango ditugu berriz. Ordukoan bere pisu arina aprobetxatu zuen besteak beste 1 JUST ONE LOOK gainditzeko. Baina orain ez du hainbesteko abantaila izango eta bigarrenak emaitzari buelta eman liezaioke. 4 SUCH PROMISE ere ez zen urruti ibili ordu hartan, laugarren postua eskuratuz. Orain sasoi puntu hobean egongo dela kontuan izanda ez dugu bere aukera baztertuko. 2 COVADONGA´S LAKESek sorpresa eman zuen berarentzat izugarri luzea zitzaion distantzian, bigarren eginez orain bi aste 2.000 metrotan. Oraingoa egokiagoa zaion distantzia da eta pista ere lehor xamar aurkituko du, gustatzen zaion bezala. Bere jockey gazteak asmatuko balu maidenetik atera liteke. Erne.
Gure hautua: 1 JUST ONE LOOK – 6 BELLA CANARIAS – 2 COVADONGA´S LAKES
5. Lasterketa (11:35): San Telmo museoa. 2.000 metro
2 OBANOS oso karrera ona egin berri du Madrilen, gure pistan oso ondo moldatzen da eta loteko baliorik sendoena du. Sousak gidatuko du. Arrakalarik ez duen hautagaitza. Irabaztera. 1 EL INGRATO ere sasoian dabil, aurtengo sei lasterketetan erakutsi duen bezala. Ez da faboritoaren mailara iristen baina ez du konpetentzia handirik aurkituko atzetik. 3 TITOk bere azken biak irabazi zituen hemen azaroan oso bestelako arerio batzuen kontra. Mailaz igotzen da orain. Ordutik korritu gabe, agian El Ingratoren nekeaz aprobetxa liteke bigarrena lortzeko. 4 MOLLY KINGek urte oso bat darama hipodromotik kanpo eta faltako zaiola uste dugu. Gainera distantzia luzeagoa behar du bere balioa emateko. Aurrerago.
Gure hautua: 2 OBANOS – 1 EL INGRATO