Gure webgune berri honetan bi helburu nagusi jorratu nahi ditugu:
www.zaldilasterketak.eus hainbat turfzale euskaldunen kezka horretatik jaio da, zaletasuna norberaren hizkuntzan gozatzeko aukera izatetik, alegia. Horregatik COVID-19aren itxialdiko etxeko ordu luzeak aprobetxatu ditugu kezka hori topaleku honetan gauzatzeko.
Gure webgunean zale berriak lasterketen munduan murgiltzera lagundu nahi ditugu. Askotan entzun behar izan dugu turfarena mundu oso konplikatua dela eta asko jakin behar dela lasterketetaz gozatzeko. Ez da horrela, baina mamuak uxatzeko, gida hauek jartzen ditugu edonoren esku:
Turfaren munduan ohikoak diren hitzen euskarazko hiztegi bat ere osatzen ari gara. Anglizismoz betetako jargoi hori, gurean nola esan jakiteko.
Trebatutako zaleek ere eduki ugari aurkituko dituzue hemen. Lehentasun osoa izango du Zubietako hipodromoak, noski. Udako gure denboraldiarekin batera, bertan jarriko baititugu berriak, gure pronostikoak, elkarrizketak eta abar.
Baina baita nazioarteko lasterketa garrantzitsuenak ere. Nazioartea atalean aurkituko dituzue guretzat munduko Top lasterketak direnak, dozena bat meetingen selekzio bikainarekin. Eta baita egutegi bat, munduko hitzordurik gal ez ditzazuen. Madrilgo karrera nagusienei ere begi bat jarriko diegu tarteka.
Espero dugu egitasmo hau zuen interesekoa izatea eta ahalegin honetan lagundu nahi izanez gero gurekin harremanetan jartzeko bertan dituzue gure kanalak. Goazen!