zaldilasterketak.eus

Zaldi lasterketak

Ekainak 22: kronika + argazki galeria

Goiz polita ekaineko azken goizekoa. Gaueko eurien ostean egun argitsua izan genuen eta jende ...

Ekainak 22: analisia

Uztaileko ohiko udako denboraldia hasi aurreko azken aperitifa. Goizeko 11:35etan hasiko da ...

Ekainak 15: kronika + argazki galeria

1. Lasterketa (11:35): Saturraran saria (behorrak). 2.000 m Atarikoan esaten genuen 05 KENNOCHA ...

Royal Ascot 2022

 Jarraipen estua egingo diogu meetingari, urtero bezala. Hasteko, urdin tono ezberdineko ...

Ekainak 15: analisia

Beste asteazken bat, oraingoan goizez. Jardunaldia 11:35etan hasiko da. Erdi pareko programatxoa, ...

Ekainak 8: kronika + argazki galeria

1. Lasterketa: H.H. Sheikha Fatima Bint Mubarak Cup (4 urtetik aurrerako zaldi arabiarrak). 1.600. ...


Gidak

Hiztegia
Egun bat lasterketetan

Irabazlearen bila
Odolgarbi zaldiak

Ongi etorriak izan zaldi lasterketen munduko atari honetara.

Gure webgune berri honetan bi helburu nagusi jorratu nahi ditugu:

  • Zale berriei ongi etorria eman kirol-ikuskizun honetara.
  • Turfaren munduari euskeraren atea zabaldu, gaurdaino ia mundu arrotza izan baitzaio.

www.zaldilasterketak.eus hainbat turfzale euskaldunen kezka horretatik jaio da, zaletasuna norberaren hizkuntzan gozatzeko aukera izatetik, alegia. Horregatik COVID-19aren itxialdiko etxeko ordu luzeak aprobetxatu ditugu kezka hori topaleku honetan gauzatzeko.

Zale berrientzako gida

Gure webgunean zale berriak lasterketen munduan murgiltzera lagundu nahi ditugu. Askotan entzun behar izan dugu turfarena mundu oso konplikatua dela eta asko jakin behar dela lasterketetaz gozatzeko. Ez da horrela, baina mamuak uxatzeko, gida hauek jartzen ditugu edonoren esku:

  • Egun bat lasterketetan: jakin behar duzuen guztia, hipodromoan zuen lehenengo eguna pasatzeko.
  • Lasterketa motak: nolako lasterketak aurkituko dituzuen programan, denak ez baitira berdinak.
  • Irabazlearen bila: hainbat estrategia irabazlea nor izango den asmatzen saiatzeko. Suerte!
  • Odolgarbi zaldiak: lasterketetako zaldi arraza berezi eta eder hau nolakoa den ezagutzeko.

Turfaren munduan ohikoak diren hitzen euskarazko hiztegi bat ere osatzen ari gara. Anglizismoz betetako jargoi hori, gurean nola esan jakiteko.

Zale trebatuentzako informazio iturria, euskaraz

Trebatutako zaleek ere eduki ugari aurkituko dituzue hemen. Lehentasun osoa izango du Zubietako hipodromoak, noski. Udako gure denboraldiarekin batera, bertan jarriko baititugu berriak, gure pronostikoak, elkarrizketak eta abar.

Baina baita nazioarteko lasterketa garrantzitsuenak ere. Nazioartea atalean aurkituko dituzue guretzat munduko Top lasterketak direnak, dozena bat meetingen selekzio bikainarekin. Eta baita egutegi bat, munduko hitzordurik gal ez ditzazuen. Madrilgo karrera nagusienei ere begi bat jarriko diegu tarteka.

Espero dugu egitasmo hau zuen interesekoa izatea eta ahalegin honetan lagundu nahi izanez gero gurekin harremanetan jartzeko bertan dituzue gure kanalak. Goazen!

Scroll to top