zaldilasterketak.eus

Zaldi lasterketak

Apirilak 1: Kronika + Argazki galeria

Hasi zaigu aurtengoa. Apirilarekin aurrenekoarekin batera udaberriko denboralditxo hau. Baina, ...

Apirilak 1: analisia

Hemen gara berriz ere. Aurtengo zaldi lasterketen denboraldiari hasiera emateko prest. Ezertan ...

Cheltenham Gold Cup 2022: analisiak

JOANES URRESTARAZU Gold Well, GALVINen aita, ez zen inoiz laisterketa batetara atera baina ...

Cheltenham Festival 2022

Iaz ez bezala, munduko festibal zirraragarrieneko harmailak zaletu grinatsuz beteta egongo dira ...

Saudi Cup 2022, dirua barra-barra

Negu luze baten ondoren goi mailako lasterketen gose gaude eta hutsune hori betetzera datozkigu ...

#QPAT Txapelketa 2021: emaitzak

Hemen aurki ditzakezu parte-hartzaileen orain arteko pronostikoak eta lortutako emaitzak. Igandeko ...


Gidak

Hiztegia
Egun bat lasterketetan

Irabazlearen bila
Odolgarbi zaldiak

Ongi etorriak izan zaldi lasterketen munduko atari honetara.

Gure webgune berri honetan bi helburu nagusi jorratu nahi ditugu:

  • Zale berriei ongi etorria eman kirol-ikuskizun honetara.
  • Turfaren munduari euskeraren atea zabaldu, gaurdaino ia mundu arrotza izan baitzaio.

www.zaldilasterketak.eus hainbat turfzale euskaldunen kezka horretatik jaio da, zaletasuna norberaren hizkuntzan gozatzeko aukera izatetik, alegia. Horregatik COVID-19aren itxialdiko etxeko ordu luzeak aprobetxatu ditugu kezka hori topaleku honetan gauzatzeko.

Zale berrientzako gida

Gure webgunean zale berriak lasterketen munduan murgiltzera lagundu nahi ditugu. Askotan entzun behar izan dugu turfarena mundu oso konplikatua dela eta asko jakin behar dela lasterketetaz gozatzeko. Ez da horrela, baina mamuak uxatzeko, gida hauek jartzen ditugu edonoren esku:

  • Egun bat lasterketetan: jakin behar duzuen guztia, hipodromoan zuen lehenengo eguna pasatzeko.
  • Lasterketa motak: nolako lasterketak aurkituko dituzuen programan, denak ez baitira berdinak.
  • Irabazlearen bila: hainbat estrategia irabazlea nor izango den asmatzen saiatzeko. Suerte!
  • Odolgarbi zaldiak: lasterketetako zaldi arraza berezi eta eder hau nolakoa den ezagutzeko.

Turfaren munduan ohikoak diren hitzen euskarazko hiztegi bat ere osatzen ari gara. Anglizismoz betetako jargoi hori, gurean nola esan jakiteko.

Zale trebatuentzako informazio iturria, euskaraz

Trebatutako zaleek ere eduki ugari aurkituko dituzue hemen. Lehentasun osoa izango du Zubietako hipodromoak, noski. Udako gure denboraldiarekin batera, bertan jarriko baititugu berriak, gure pronostikoak, elkarrizketak eta abar.

Baina baita nazioarteko lasterketa garrantzitsuenak ere. Nazioartea atalean aurkituko dituzue guretzat munduko Top lasterketak direnak, dozena bat meetingen selekzio bikainarekin. Eta baita egutegi bat, munduko hitzordurik gal ez ditzazuen. Madrilgo karrera nagusienei ere begi bat jarriko diegu tarteka.

Espero dugu egitasmo hau zuen interesekoa izatea eta ahalegin honetan lagundu nahi izanez gero gurekin harremanetan jartzeko bertan dituzue gure kanalak. Goazen!

Scroll to top