zaldilasterketak.eus

Royal Ascot 2020

Zaldi lasterketen egutegian, eta batez ere, klasikoetan hainbesteko eragina izan duen 2020 bitxi honetan, Royal Ascot meeting handia bere betiko datetan mantentzea erabaki zen hasieratik. Apirilaren erdialderako, publiko egin zuten ateak itxita balitz ere, Ekaineko hirugarren astean ospatuko zela. Bada, eguna iritsi da eta horrela izango da, ezinbestekoak diren profesionalak eta medioak egongo dira bakarrik hipodromoan. Ez da erregina familiarik egongo edota zaleentzako janzkera protokolo zorrotzik ere. Ezta inolako premiarik ere, ikuskizuna, beti bezala, Ascoteko belarretan zaldi bakoitzaren gaitasunak emango du.

Betidanik, Europan behintzat, urteko turf munduko panorama aldatzen da Royal Ascot ondoren. 3 urtekoak, miliako klasikoen ondoren hemen izaten dute bere maila berresteko lehen aukera eta zaharrak berriz, denboraldi erdiko momentu gorenean bere lekua hartzeko aukera probesten dute.

Hori bai, pistan ohikoa den programa oso baldintzatuta geratzen da aurten hainbat arrazoirengatik:

– Egutegi klasikoaren aldaketarekin, Derbyaren edo Oaksaren ondoren zaldi batzuentzat jarraipenekoak ziren lasterketetako batzuk, aurten prestaketa gisa erabiliko dira, eta 3 urteko zaldien panorama argitzen lagunduko dute, distantzia ertainari dagokionez behintzat.

– St.James Palace eta Coronation 1G lasterketak, azken egunera pasa dira, klasikoetatik urrunago zan daitezen. Normalean hilabete terdiko tartearekin izaten dira baina aurten, bi astekoa izango da bakarrik.

– Udaberriko lasterketa programa oso murritza izan denez, zaldi askok denboraldiko bere lehen lasterketan lehiatuko dira bapatean eta honek asko zailtzen du analisi eta iragarpen egokiak egin ahal izatea. Entrenamenduetan egindako lanak garrantzia handia hartuko du.

– Bidaiatzeko arazoak direla medio, atzerriko zaldi asko botako ditugu faltan. Nazioarteko izen emate gutxi jaso dira aurten, irlandarrak eta Wesley Ward estatu batuarraren flyer eta bi urtekoak ez dira faltako baina, besteren artean, esprinter australiarrik ez dugu ikusiko.

– Jockeyekin antzeko zerbait gertatzen da. Royal Ascotera joanez, bere herrialdera bueltan bi asteko geldialdia egitera behartuta egongo lirateke, norberaren herrialdeko lasterketa nagusi ugari galduz. Ikustekoa izango da O’Brienen zaldietarako aukeraketak nortzuk diren.

– Debutariak ala epe motzean lasterketa bakarrean lehiatuta iritsiko dira 2 urteko zaldi gazteak.

– Ohikoak diren lasterketa batzuk kendu dira eta berriak sortu edo birmoldatu dira aurtengo programan, handikap batzuekin gertatzen den bezala.

Aurtengo Royal Ascot normaltasun berrira egokitzeko asmotan dator, baina funtsean, betiko bera izango da: momentuko zaldirik onenak, hipodromorik handienean lehiatzen. Atari honetan lupa berezia eta gertuko jarraipena egingo diogu aurtengo edizioari, lasterketa garrantzitsuenen iragarpen txukunak egiten saiatuko gara eta kronika zabal bat partekatuko dugu hurrengo astean.

LASTERKETA NAGUSIEN ANALISIAK.

Ekainak 16, Queen Anne.

1609m, 4 urtetik gorakoak. Sarreran aipatu bezala, zaldi ugariren denboraldiko lehen lasterketa izango da eta bakoitzaren egungo forma puntua nolakoa den, ezin jakin zehazki. Zaldi gehienak 200 egundik gora daramatzate lehiatu gabe eta gutxi batuzk, aste pare bueltan lehiatutakoak dira. Aurreko urteko baloreak kontutan hartuta, CIRCUS MAXIMUSek eskaintzen du nagusiena, 1G mailan bitan irabazita. Erritmo duinean burutzen bada, zaila izango da gailentzen baina azken metroetan erritmo aldaketa handia behar baldin bada, jai du. TEREBELLUM orain dala 10 egun 2G mailan garaipena lortu zuen Newmarketen. Gaurkoan 400 metro gutxiago izango dira baina egokitu daitekeela dirudi. Besteen artean, duda asko argitzeko gai izan daitezkeen zenbait zaldi daude, 1G mailako garaipenik lortu duenik, inor gutxi. MOHAATHERek lesioak direla medio ezin izan du bere maila erakutsi orain arte, aurten izan beharko du. Bestetik, 3-urteko denboraldia progresioan bukatu zuten zenbait zaldi daude, DUKE OF HAZZARD, FOX CHAIRMAN eta ROSEMAN bezala.

IRAGARPENA: CIRCUS MAXIMUS – Terebellum – Roseman (Emaitza: 1. , 2. eta 4.)

Circus Maximus Supplemented For Sussex
CIRCUS MAXIMUSek Royal Ascoten garaipena lortu zuen iaz (ikusi usta).

Ekainak 16, King’s Stand

1006m, 4 urtetik gorakoak. BATTAASH handia hemen egonda, ezin dugu beste inoren alde egin. Izaera berezitasunak erakutsi ditu askotan, bere maila asko jaitsiz “etxetik kanpo” gaua pasatzen duenean adibiez, baina bere onenean, ez dago bera bezalakorik. 4 urte betetakoan hazitarako lanetan murgildu zuten baina antzutasuna zela medio (maitagarria benetan), pistetara bueltatu zen, eta eskerrak, egundoko erakustaldiak eman bait dizkigu askotan.

IRAGARPENA: BATTAASH “The rest nowhere”. (Emaitza: 1.)

Battaash to head straight to Longchamp as connections opt to give ...
BATTAASH onenean dagoenean, ez du parekorik.

Ekainak 17, Prince of Wales

2004m, 4 urtetik gorakoak. Partehartzaileen artean mailarik altuena egiaztatu zuena 2019an JAPAN izan zen. Derbyko 3. postuaren ondoren, sekulako emaitzak lortu zituen denboraldia aurrera joan ahala. Derbytik 20 egunera Royal Ascoten garaipen erosoa sinatu ondoren, uztaileko Grand Prix de Parisen bere lehen 1G mailako garaipena lortu zuen. Momenturik handiena Yorkeko International Stakeseko 2000 metroetan lehiatuta iritsi zen, CRYSTAL OCEAN handiaren aurrean gailenduz. Denboraldia bukatzeko, Prix de l’Arc de Triomphen meritu handiko 4. postuan iritsi zen, 2020ko denboraldirako erabateko “jarraitzeko zaldia” bihurtuz. Forma puntu egokian badago irabazlea izan beharko luke.

ADDEYBBek Australiara joanda lortu ditu bi 1G garaipen baina Europan beti zerbait falta izan zaio maila honetan irabazteko.

HEADMAN gidatzeko zailtasunak erakutsi ditu behin baino gehiagotan baina kalitate handia duela erakutsi zuen 2019ko bere azken 3 lasterketetan. Frantzian bitan 2G mailan irabazi zuen udan eta Irish Championen ezin izan zuen bere mailarik eman, irteera txar baten ondorioz. Aurten helduago ikusteko itxaropenarekin gaude, maila honetako lasterketetan irabazteko gai dela uste bait dugulako.

BARNEY ROY lagun zaharrak bi garaipen txukun pilatu zituen urte hasierako maila goreneko bi lasterketetan Dubain. Baloreei begiratuta hobekuntza puntu bat beharko luke hemen gailentzeko eta ikusi beharra dago bidaiak nola eragin dion.

LORD NORTHek handikap potoloetatik mailaz gora eginda bi garaipen lortu ditu, azkena Ekainak 7an meritu handikoa eta balore oso altua markatuz 3G batean (RPR 121). Ikusteko dago Gosdenen zaldiak maila gorenean nola moldatzen den onenen aurka baina handitzen ari den zaldia da. Hala ere, ezin dugu gainetik pasa MEHDAAYIH behorra dela Gosdenen lehen aukera, bai jockeyagatik eta baita bere adierazpenak entzunda. Adi.

IRAGARPENA: JAPAN – Headman – Mehdaayih. (Emaitza: 4. , 6. eta 7.)

Ekainak 18, Ascot Gold Cup

4014m, 4 urtetik gorakoak. STRADIVARIUS azken bi urtetako irabazlea faborito argia da aurten ere. 10 garaipen pilatu zituen metrai luzeko lasterketetan 2018 eta 2019an, goi mailakoak denak. Ekainak 5ean berragertu zen, momenturo lasterketa honi begirako esfortzua eginez, 1G Coronation Stakeseko 2400 metroetan. Forma ziurtatuta eta balore handienekoa izanik, zaila da beste norbait gomendatzea lehen aukera bezala.

TECHNICIANEK 3 urteko denboraldi bikaina bete zuen, beti ere pista oso biguinetan. Gaurkoan ez du horrelakorik aurkituko eta zailagoa izango zaio bere onena ematea. 

CROSS COUNTER. 2018ko Melbourne Cup (Australiako lasterketarik garrantzitsuena) irabazi zuenetik, Dubai –> Ingalaterra–> Irlanda –> Australia –> Saudi Arabia bidaiak eginez lehiatu da. Lasterketa guztietan antzeko balorea emateko gai izan da, STRADIVARIUSenaren zertxobait azpikoa. Berriz ere lasterketa ona burutuko du eta besteen edozein akats zigortzeko prest egongo da.

MOONLIGHT SPIRIT 2G eta 3G mailatan ederki asko lehiatu zen iaz eta esperotzekoa da aurten 4 urterekin hobekuntza izatea. 4000 metro agian gehiegi izan daitezke baina bere lekua honelako lasterketetan dago. Adi.

NAYEF ROAD St.Legerean 3. postua lortu ondoren, ez zen batere gustura aritu Longchampeko lokatzetan. Orain dela 12 egun berragertu zen 2 miliatako 3G batean (Sagaro Stakes), adore handia erakutsiz azken metroetan. Ezaugarri ona mota honetako lehiketetarako baina freskotasuna ere garrantzitsua eta azken ahaleginek faktura pasa diezaiokete.

IRAGARPENA: STRADIVARIUS – Cross Counter  – Moonlight Spirit. (Emaitza: 1. , 3. eta 8.)

Gure Urrezko Kopa eta Ascot Gold Cup. (Argazkia: Ed Dunlop)

Ekainak 19, Commonwealth Cup

1207m, 3 urtekoak. Lasterketa honen seigarren edizioa izango da aurten. Pistan ikusitakoarekin ederki asko asmatu zuten honelako lasterketa bat gehituz programara. Aurten ez dirudi Muhaarar, Blue Point edota Harry Angel-en bat dagoenik parte hartzaileen artean baina etorkizun oneko zaldiak egon daitezkeela dirudi. Lasterketara nola iristen diren araberako bi multzotan sailkatu ditzazkegu aukera gehien dituztenak:

  • 250 egun baino gehiago daramatzatenak lehiatu gabe

PIERRE LAPIN apustuetan faborito iristen da. Bi lasterketa bakarrik bi urterekin baina guztien arteko balorerik handiena markatu zituen. Harry Angel bere anaia bigarren izan zen lasterketa honetan 2017an. GOLDEN HORDE moxal zailduagoa da, meritu handiko kokapenak lortuz maila gorenean iaz. ROYAL CRUSADE ere maila antzekoan aritu zen eta hobekuntza izan dezake adinarekin, SHADN bezala, zeina pista biguinetan gustora aritzen den.

  • 15 egun baino gutxiago daramatzatenak lehiatu gabe

Astebete da LOPE Y FERNANDEZek meritu handiko kokapena lortu zuela irlandar 2000 Gineatan, azken metroetan distantziarekin arazoak azaladuz. Inork ez du balore hobeagorik eskaintzen 2020an. MILLISLEri ere luzeak egin zitzaion milia azkenekoz, talde erdian iritsiz 1000 Gineatan. MUMS TIPPLE azkena izan zen 2000 Gineatan eta ez dirudi pista biguina bere gustokoa izan daitekeenik. Pista azkarreko esprinterra dirudi.

IRAGARPENA: LOPE Y FERNANDEZ – Millisle  – Pierre Lapin (Emaitza: 0) Puzle bitxi honetan, forman daudela dakigun zaldien alde egitea erabaki dugu.

Siskin delivers Irish 2,000 Guineas for Lyons
Lope y Fernandez (5) irlandar 2000 Gineatan Ekainak 12an. (argazkia: rte.ie)

Ekainak 20, Coronation

1603m, 3 urteko emeak. 1000Gineen bigarren zatitzat hartu dezakegu aurtengo edizioa. QUADRILATERAL hirugarren izan zen Gineatan lehen zatian indar asko erretzen joan zelarik. Erritmo handia espero da eta erosoago bidaiatzeko aukerak izango ditu. CLOAK OF SPIRITS bigarren izan zen lasterketa berean baina oraingo honetan lidertza hartzeko arazoak izango ditu. ALPINE STAR abuztutik lehiatu gabe dago eta Gineatarako faboritoa zelarik, ez zuen parte hartu. RUN WILD  2000 metrotako Listed batean egundoko erakustaldia ematetik dator. Ea nola moldatzen den 400 metro gutxiagorekin. Aidan O’Briek maila antzekoa erakutsi duten bi moxal aurkezten ditu baina hobekuntza puntu bat beharko dutenak hemen garaipena lortzeko. Lehiakideekin bukatzeko, SHARING estatu batuarra Ascotera nola moldatu daitekeen zaila da jakitea. 1G irabazlea da Breeders’Cupean.
IRAGARPENA: QUADRILATERAL – Alpine Star – Run Wild (Emaitza:?)

Ekainak 20, St.James Palace

1603m, 3 urteko arrak. St.James Palace berriz, 2000 Gineetako bigarren zatia izango da, KAMEKO falta arren. PINATUBO galtzaile nagusia izan zen Newmarketen. Interesgarria izango da forma falta izan ote zen edo adinarekin aurrera egin ez duen zaldia ote den ikustea. WICHITA gutxigatik baina PINATUBOren gainetik azaldu zen. THREAT bi-urteko onenetako izan zen iaz baina ez zuen parte hartu Gineatan eta hemen izango du bere gaitasunak erakusteko aukera. Hobekuntza izan badu garaile atera daiteke. PALACE PIERek bi garaipen lortu zituen iazko udan eta 1G-rako salto egin behar zuenean lesio bat jasan zuen. Aurten, handikap garaipen ikusgarria lortu zuen 2000 Gineen egun berean eta goraka datorren zaldia izanik, errespetu guztia merezi du. Gosdenek oso ondo neurtzen ditu esfortzuak bere zaldi itxaropentsuekin.

IRAGARPENA: PALACE PIER – Pinatubo – Wichita (Emaitza:?)

Ekainak 20, Diamond Jubilee

1207m, 4 urtetik aurrerakoak. Faborito nagusi guztiak Urriak 19tik lehiatu gabe daude, artean debutatu gabe zegoen SCEPTICAL izan ezik. 2.800 liberatan erosia abuztuan (aupa Godolphin!), maitagarrien ipuinetan bezala, apo izatetik printze ederra bihurtzeko bidea darama. Maila baxuenetik hasita Listed garaipena arte, erosotasunez gailendu da azken lau lasterketetan. Maila gorenean arituko da lehenengoz baina gure kuttuna da jada. Ikus dezagun zein den bere limitea.

Beste parte hartzaile guztiek antzeko balorea dute bere onenean eta zaila da aukeraketarik egitea.

IRAGARPENA: SCEPTICAL – Dream of Dreams – One Master (Emaitza:?)

Southern Horse cumplió una prometedora reprise en Naas • Turf Diario
SCEPTIAL lehiakide bila bere azken lasterketan. (Argazkia: RacingTV)

Royal Ascot 2020

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to top