Zaldi lasterketak

Uztailak 4: kronika+argazki galeria

Ruperen abesti batek dio: “Enperadorearen zaldirik onenek, negar egin omen zuten, Rubicon aldean irabazi eta gero, aske utzi zituztenean”. Zaletuok negarrik ez baina poza bai hartu genuela igande arratsaldeko jardunaldiekin eta astebarruko jardunaldi sosoetatik askatuta. Azken finean, hipodromoak berriz ere benetako hipodromo baten itxura hartu zuen asteburuko jardunaldien bueltarekin batera, 1200eko gehieneko aforotik gertuko sarrera jasoz.

1. Belle Epoque saria (2 urteko debutariak), 1.200 m.

Bi urteko moxal gazteek hasiera eman zioten jardunaldiari. Jatorri interesgarriko zenbait baziren eta moxalen ezjakintasuna bezalaxe, debuteko emaitzean ere zeresana izan zuen. Lasterketa ona espero zen Alvaro Odriozola futbolariaren SHANGRI LAren (Oasis Dream) aldetik entrenamendu onak burutu eta gero. Lasterketa osoa hasieratik amaierarte menderatzeko asmoz irten zen seriotasun handiz. Azken metroetan PRINCESA METAPHOR aurreratu egin zitzaion baino portugaldarra tribunetako itzalekin beldurtuta, berriz ere lehen postua lortu zuen Jaime Gelabertek azken esfortzuari biakin erantzunez. Oso deigarria izan zen LUARCAren (Kodiac) errematea irteeran metro asko galdu eta gero. WHITE KING (Free Eagle) faboritoak arazo larriak izan zituen Bugattiko bihurgune itxian, SOMETHING (Noohzoh Canarias) kaltetuz. Gaztetxoen ezjakintasunak. Lote esanguratsua dela dirudi eta ziur esperientziarekin lasterketa bat baino gehiago irabaziko dutela aurrerantzean.

Bere tokian: SHANGI LA / Huts: WHITE KING / Jarraitzeko: LUARCA

Shangi La (J.Gelabert) / Argazkia:Dabid argindar

2. Gipuzkoako Kirol Prentsa Elkartea saria, 1.500m

Balore diferentzia handia zegoen SALAR ISLAND, LONE PEAK, EL INGRATO, GADEA eta beste lehiakedeen artean eta argi geratu zen helmugan, hauek lehen 4 postuak lortuz alde nabarmenarekin. Eragin handia izaten ari da Vicky Alonso gazteak azkenaldian. Esperientzia handirik izan ez arren, jakinduria handiko gidaritzak egiten ditu eta garaipenak pilatzen ari ditu. Igandekoan, SALAR ISLANDi gutxiengo esfortzua egin arazi zion garaipena lortzeko eta pronostikoak betetzeko. Ondobidean, profesional izateko doai guztiak ditu kantabriarrak. LONE PEAK bere betiko prestutasuna erakutsi zuen bigarren postua lortzeko eta hirugarren iritsi zen EL INGRATOk, meritu handiko lasterketa egin zuen 68kg-rekin bizkarrean. NYALAk duen balore xumea eta izan zuen gidaritza kontuan hartuta, zaldi askoz hobeagoengandik oso gertu heldu zen helmugara.

Bere tokian: SALAR ISLAND / Huts: – / Jarraitzeko: NYALA

Salar Island (Srta.Alonso V., V.), ia ezkutuan Lone Peak / Argazkia:Dabid argindar

3. Onda Vasca saria (Handikap 2.zatia), 2.200m

3. Zatiko usaina zuen handikaparen 2. zatia. SISON irabazteko zegoela erakutsi zuen azkenekoetan eta bere ordua iritsi zitzaion aurkari apalen aurrean eta beste faboritoen arazoei esker. Izan ere, Bugattiko bihurgunean azkena sartu zen ZERI ia lurrera joan zen aurreko zaldiarekin estropozo eginez (telebistako kameratik kanpo). Garaipenerako aukera guztiak galduta erremate handia egin zuen hirugarren izateko. Hurrengoan fijo. Sorpresa ederra eman zuen CURILLINESek, orain arte lokatzetan bakarrik “ondo” aritzen zena.

Bere tokian: SISON / Huts: ZERI/ Jarraitzeko: CURILLINES

Sison (R.Ramos) / Argazkia:Dabid argindar

4. Endanea Garden saria ( 3 urteko moxal ez irabazleak), 2.000m

Erakustaldia eman zuen ALDUFOOF maiden lasterketan. Erritmo sendoa markatu, zuzengune hasieran eraso eta azken metroetan garaipena zalantzan ote zegoen Julien Grosjean atzera begira aurkari bila. Bated Breathen alabak kalitate puntu bat baduela erakutsi zuen eta Leyla Ennounirenak etorkizun polita duela dirudi. UPSILON bere Madrileko lasterketak hobetu zituen baina MY BABY BLUEk faboritoak ez. Azken honek pista azkarrak gorroto omen ditu eta biguinen zai egon beharko du.

Bere tokian: EL CORRO / Huts: KANTIO / Jarraitzeko: ALDUFOOF

Aldufoof (J.Grosjean) / Argazkia:Dabid argindar

5. Carrus Gaming saria (Handikap 1.zatia), 2.200m

Lasterketa honek ere, 2. zatiko susmoa, lehenengokoa baino. Jardunaldi osoan zehar zebilen bolo-bolo MONZALVOS izena zurrumurru askotan eta halaxe izan zen jardunaldiko azken lasterketako irabazlearen izena. Julia Zambudio gaztearen deskargua eta ongi-egiteak ondo etorri zitzaikion forma handian dagoen MONZALVOSi. Atzetik, BRISCOLAk beste kokapen bat pilatu zuen, azken garaitan bezala.

Bere tokian: BRISCOLA / Huts: NAYADE / Jarraitzeko: ORRI

Monzalvos (J.Zambudio) / Argazkia:Dabid argindar

Argazki galeria

Uztailak 4: kronika+argazki galeria

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to top