DERBY
Bagenekien Derbyaren edizio arraro baten aurrean geundela, baina amaiera uste baino harrigarriagoa izan zen. Hasiera batean, aukera gutxiko edota ezezaguna den zaldi batek hainbat gorputzeko aldeaz ihes egiten duenean eta azken txanpan ere, ezin diotenean alderik murriztu, nolabaiteko sentsazio mingotsa uzten du. Hala ere, markatutako denborak lasterketa osoan meritu handikoak izan ziren. Berriz ere SERPENTINE pistan ikusteko irrikaz gaude.
Gainerakoan, beste garaipen bat Coolmore eta Aidan O’Brien inperioko moxal batentzat, Galileoren semea, nola ez.
OAKS
Beste istorio bat Derbyarekin alderatuta. Gineak irabazi ondoren, LOVE-k egundoko erakustaldia eman zuen Epsomen. Moxal guztiz bereziaren itxura du. Egundoko balorea eman du jada eta emeen artean ez dauka aurkaririk . Desiatzen gaude zaharragoen aurka lehiatzen ikusteko. LOVE. Maitemintzeko modukoa.
JOCKEY CLUB
Euskal garaipena. John Gosden maisuak, jockey ingelesen bidaiatzeko ezinaren aurrean, esperientziadun jockey frantziar bat nahi zuen Mishriff-entzat eta Ioritz Mendizabalen gidaritza aukeratu zuen. Erabaki bikaina, inondik ere. Ibilbide erosoa egin ahal izan zuen eta azken metroetan, behin lekua aurkituta, Mishriffek egundoko erritmo aldaketa egin zuen. Oiartzuarra pozarren Jockey Cluba hamabi urteren ostean irabaziz berriro eta zaletu euskaldunak harro.
Ez genuen aukerarik galdu zoriontzeko. Hona hemen Ioritzen hitzak garaipenari buruz:
DIANE
Ia betiko joera errepikatzen da maizegi Frantziako lasterketarik onenetan, britainiarrak edota irlandarak agertzen direnean, garaipena irletara bidaiatzen du. Aurtengo Diane horren adibide argia, hiru zaldi irlandar etorri eta podium osoa beraientzat. Aurreko analisietan aipatzen genuen egundoko mesedea egin ziola aitak Donnachari FANCY BLUE oparituta eta honi esker lortu du bere lehen garaipen klasikoa Donnacha O’Brien gazteak.
ECLIPSE STAKES
Lasterketaren analisian aipatzen genuen bezela: Gaur egun 2000 metrotan eta pista egokian GHAIYYATH menderaezina ikusten dugun arren, nor gara gu ENABLEren aurka egiteko? IRAGARPENA: GHAIYYATH gaurkoan, ENABLE beti. Urteko lehena izan zen Enablerentzat, ez dago gaizki.
JULY CUP
1200 metrokro esprinterren belaunaldi berri baten aurrean gaude eta agian izar berri bat jaio da Oxted-ekin. Oraindik ikasteko asko zuela erakutsi zuen aurreko lasterketetan baino motore handia zuela sumatzen zitzaion. Maila gorenean debut ezinhobea egin zuen, heldutasun handia erakutsiz, Kieren Fallon jockey mitikoaren seme gaztea, Cieran Fallon bezalaxe. Etorkizun handiko gidaria.
JEAN PRAT
2 urteko denboraldi bikainaren ostean, Pinatubok ezin izan du garaipenik lortu miliako lasterketa klasikoetan. Duda ezberdinak sortuta zeuden: Oso goiztiarra zen? Ez du lehengo kemenik? Edo distantziaz mugatua da? Erantzuna posiblerik argiena, distantziarekin lotua egon daiteke, Jean Prat-eko 1400 garaipen erabakiorra lortu zuelako. Bigarren postuan Lope y Fernandez, Ioritz Mendizabalen gidaritzarekin. Jockey Clubeko garaipen entzutetsuak bere eragina izan du berehalakoan eta Aidan O’Brienek ere konfiantza eman dio.