Goiz polita pasa dugu gaurkoan Zubietako hipodromoan. Animazioa izan da harmailetan -ia mila pertsona- eta emozioa karreretan. Giro lainotua, baina euririk ez. Foru Aldundiaren esponsorizazioa goiz osoan, emakumezkoen kirola sustatzen. […]
Udaberriko 3. jardunaldia
Apirilak 15: analisia
Ostiral Santuan lasterketak dauzkagu Zubietan. Itxurazko programa geratu zaigu, PMU sarean jokatuko da (puntualtasun frantsesarekin erne!) eta eguraldi ona espero omen da. Ea jende piska bat gerturatzen den, goiz polita […]
Apirilak 8: kronika + argazki galeria
Atarikoan esaten genuen bezala jardunaldi ttipia ostiral honetakoa. Sorpresa pare bat kenduta aipatzeko gutxi. Ez da borroka esturik ikusi eta irabazle gehienak nahiko garbi lortu dute garaipena. Emozio gutxi. Haizea […]
Udaberriko 2. jardunaldia
Apirilak 8: analisia
Udaberriko bigarren jardunaldia. Jardunalditxoa, hobeto esanda. Bakarrik 32 zaldik osatzen baitute bost karreretako programa. Zaldi gutxi xamar. Ostiral goizez berriz eta PMU sarean jokatuko den jardunaldia. Hau da gure analisia: […]
Apirilak 1: Kronika + Argazki galeria
Hasi zaigu aurtengoa. Apirilarekin aurrenekoarekin batera udaberriko denboralditxo hau. Baina, egia esan, udaberria baino gehiago negu beltza zirudien, batetik kazkabarrak eta bestetik haize hotzak ongietorria eman baitigute bertara gerturatu garen […]
Udaberriko 1. jardunaldia
Apirilak 1: analisia
Hemen gara berriz ere. Aurtengo zaldi lasterketen denboraldiari hasiera emateko prest. Ezertan hasi baino lehen, gogora ekar ditzagun aurten izango ditugun 19 jardunaldien datak: Apirila: 1, 8, 15, 22 / […]
Cheltenham Gold Cup 2022: analisiak
JOANES URRESTARAZU Gold Well, GALVINen aita, ez zen inoiz laisterketa batetara atera baina txapeldun handiak eman ditu eta Montjeu handiaren anaia izanik bere odol urdinaren arrastoa utzi du bere produkzioan. […]
Cheltenham Festival 2022
Iaz ez bezala, munduko festibal zirraragarrieneko harmailak zaletu grinatsuz beteta egongo dira aurten. Ez da gutxiagorako. “Normaltasunera” bueltan gabiltzan honetan, beste inon ezin dezakegu zaletuen grinaz kutsatu Cheltenhamen ez bezala, […]
Saudi Cup 2022, dirua barra-barra
Negu luze baten ondoren goi mailako lasterketen gose gaude eta hutsune hori betetzera datozkigu arabiar jeke aberatsak, oraingo honetan Saudi Arabiarrak. Gastuetan arazorik ez dute izan eta hirugarren edizioa beteko […]
#QPAT Txapelketa 2021: emaitzak
Hemen aurki ditzakezu parte-hartzaileen orain arteko pronostikoak eta lortutako emaitzak. Igandeko pronostikoak (3/3): Longchamp Puntuazioa: IZENA PUNTUAK P1 P2 P3 1 SENI 146 17 129 2 Persian Punch 138 22 […]
QPAT Txapelketa 2021: Pronostikoak
(3/3) Igandeko pronoak (Urriak 2, larunbata, 23:59 arte). Ez dago inprimaki gehiago betetzeko. Mila esker parte hartzeagatik lagun!
QPAT TXAPELKETA 2021
ARGIBIDEAK / OINARRIAK QPAT meetingeko lasterketarik onenez osaturiko txapelketa bat da, non partehartzaileek ahalik eta puntu gehien pilatzea izango duten helburu. Horretarako, meeting osorako hau egin behar da: Jockey eta […]
2021: udako denboraldiko estatistikak
Guillermo Arizkorreta, Rocio behortegia eta Janacekek osatzen duten hiruko guztiahalduna berriz ere garaile. Baina zaldien artean Elarreren City Gent zaharra nagusitu da aurtengo udako estatistikan. ZALDIAK ZALDIA KARRERAK GARAIPENAK KOKAPENAK […]
Irailak 5: kronika eta argazki galeria
Bukatu da. Akabo. Klasikoetan klasikoena jokatu da, Donostiako Sari Nagusia bere 105. edizioan, eta irabazle bikain bat izan du: Liberri. Adin klasikoan izarra izateko guztia zuen zaldia baina hainbat arazoren […]
Irailak 5: analisia
Iritsi da azkena. Beste denboraldi bati agur esan behar. Hamalau jardunaldiren ondoren Donostiako Sari Nagusiaren 105. edizioa datorkigu aurtengoak amaitzeko. Klasikoetan klasikoena gure Sari Nagusiak -izar nagusienak falta direla ere- […]
Abuztuak 29: Kronika + Argazki galeria
Azkenaurrekoa. Beste arratsalde eder bat hipodromoan bi urtekoen proba nagusia ikusteko. Pista egoera onean (3,2) -denboraldiari oso ondo eutsi dio aurten- eta sarrerak agortuta -ea gaur Urkullurren LABIak edukierak zabaltzen […]
Abuztuak 29: analisia
Azkenaurrekoa. Hau amaitzera doa. Igande honetan gaztetxoenen ordua izango da, 2 urtekoena. Nazioarteko Criteriuma jokatuko da 2 urteko onena zein den argitzeko. Egia esan orain arte 2 urteko karreretan zaldi […]