zaldilasterketak.eus

Egun bat Lasterketetan

Nolakoa izango ote da hipodromo bat eta bere zaldi lasterketak?

Bada, hipodromora inoiz gerturatu ez den edozeinen erantzuna, normalean behintzat, betiko aurreiritzi berdinen bueltan etor daiteke: mundu elitista, non dirudun eta aristokratak mugitzen diren (Ascoteko xistera eta kapela eleganteak ikustea besterik ez dago), ulertzeko zaila edota apustuzaleen azpijokoz betetako mundu trikimailutsua.

Egia da zaldi onenen jabe izateko diru asko, izugarri pila, behar dela, noski, baina aurreirtiziak aurreiritzi, hori zaldi lasterketen unibertsoko zati txiki-txiki baten parte bat besterik ez da. 


Ezezaguna zaizun mundu  honi aukera bat emateko asmoa baduzu, gidatxo honek bertan murgiltzen lagunduko dizu. Arratsalde bat hipodromoan lagunartean edo familia plan ezinhobea izan daiteke eta.  Zubietan bertan aparteko aukera hori daukagu, 1916 ez keroztik!

Ongi etorri “etorkizuneko zale”!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to top