zaldilasterketak.eus

Egun bat Lasterketetan

“Egun bat lasteketetan” Gida



1 – AURRETIK

Lasterketa denboraldia udan izaten da eta abuztuaren 15eko jardunaldia da garrantzitsuena, Urrezko Kopa sari nagusiarekin. Kontuan hartu egunik  jendetsuena dela eta beste edozein jardunalditan giro lasaiagoa aurkituko duzula. Udan zehar, edozein egun egokiagoa da zaldi lasterketak modu erosoagoan ezagutu eta hipodromoa giro familiarrago batean bizitzeko.

Sarrerak atean bertan erosi daitezke (14 urtez azpikoentzat doan), baina komenigarria da garaiz (ordu erdi) iristea, lehenengo lasterketaren aurretik hasten baita mugimendua hipodromoan.

Normalean jardunaldi bakoitzean bost lasterketa izaten dira, sari handietako egunetan sei, eta ordu erdiro korritzen dira. Sari nagusiena bosgarrena izaten ohi da.

2 – HIPODROMOAN

Sartutakoan, garrantzitsua da ezagutzea non kokatzen diren leku erabilienak, hipodromotik nola mugitzen jakitea garrantzitsu izan baitaiteke. 

-Informazioa:
nahitaezko da informatua egotea eta horretarako hipodromoan eguneko lasterketen  programak banatzen dira. Bertan lasterketen informazioa azaltzen da, zaldiak, zenbakiak, jockeyak, pisua, prentsa adituaren faboritoak, azken emaitzak… Nahi izanez gero ere, Agalopar aldizkari espezializatua erosteko aukera dago. Egunkariko zaldi lasterketei buruzko informazioa duen orria etxetik ekartzea ere jende askoren aukera izaten da.  

Paddocka: bertan zaldiak egongo dira ikusgai, lasterketa aurretik. Jockeiak azken aginduak jasoko dituzte eta zaldi gainean igoko dira.

Tribunak: lasterketako azken 150 metroetan kokaturik daude.

-Txarteldegiak: tribunaren azpialdean kokaturik daude eta bertan apustu mota ezberdinak egin daitezke.

Irabazleen paddocka: helmugako lehenengo 5 zaldiak bertara joaten dira lasterketaren ondoren. Behin-betiko emaitza jakinarazten denean zaldien  jabeei sariak banatzen zaizkie.

Pottokak: jardunaldian zehar familiako txikienek pottoketan bueltatxo bat emateko aukera ere izaten dute.

Zerbitzuak: ez dira falta tabernak, , izozki saltzaileak, komunak…

3- LASTERKETAK

Mota askotako lasterketak daude.
Distantzia ezberdinekoak: esprintak (1.000-1.200 m), distantzia ertainekoak (1.600-2.000 m) edo distantzia luzekoak (2.400etik gora). Baita zaldi ezberdinei zuzendutakoak: gaztetxoenentzat (2 urtekoak), adin klasikokoentzat (3 urtekoak), “zaharrentzat” (3tik gorakoak), arrentzat, emeentzat, guztiontzat…  Eta baldintza oso ezberdinekoak ere: denak pisu berdinarekin, pisu ezberdinekin bakoitzaren balioaren arabera (handicap), baldintzadunak, salmentakoak…. Motaren arabera, jockeyak pisu jakin bat izan beharko dute lasterketan. Pisu arauak berdintzeko, berun plakak sartzen dituzte zelan eta pisu-epaileak kontrolatzen ditu lasterketa aurretik eta ondoren..

3.1 PRESTAKETA

Ordu terdi lehenago zaldizainak zaldia lasterketarako estetikoki prestatzen hasten dira. Eguna beroa bada, zaldiei dutxa azkar bat eman eta orrazten dituzte. Ondoren, pasiatzera ateratzen dituzte pixkanaka giharrak prestatzen hasteko, goi mailako kirolariak baitira. Paddockera joan aurretik, entrenatzaileekak zela jarriko diete eta beharrezkoak dituzten gainontzeko tramankuluak: bendak, betaurrekoak…

3.2 PADDOCKA

Lasterketarako 15 bat minutu falta direnean  zaldiak paddockera iristen dira. Bertan bueltaka ibiliko dira ikusle guztientzat, bakoitzak bere faboritoa aukera dezan. Padockean elkartzen dira jabeak, entranatzaileak eta jockeyak. Azken hauek entrenatzailearen azken aginduak jasotzen dituzte lasterketarako. Zaldi batzuk hemen gaizki pasatzen dute eta jendartean urduritzen dira, errutina lasaiean ohituta baitaude.

Atleta hutsak diren zaldiak nola dauden aztertzeko momentua da: fin eta gihartsu? ile dizdiratsua? ibilera orekatua? erne (belarriak tente eta mugikor, begirada zorrotz)?… hori da gure zaldia. Topera dago! Aldiz, burumakur, tripadun, ibilera trakets edo oso urdurituta ikusten badugu…. hori formaz kanpo dago! Hobe dugu beste bat aukeratzea. Eta izerdia zer? Ba, ez da erraza jakiten, neguan ezohiko urduritasun edo min baten seinale izan daiteke, baina beroarekin normala izaten da. Guk ere izerditzen dugu eta!

3.3 PISTAN. IRTEERARA BIDEAN.

.Jockey bakoitza bere zaldiaren gainera igo ostean,  txistu hots batek egindua ematen du zaldiak pistara irteteko. Zaldiak “canter” bat (lauhazka lasaia) egingo dute irteeraraino, beroketarekin bukatzeko. Zaldi bakoitza pistara nola irtetzen den ikusteak, azken dudak kentzeko balio dezake (hala handitu). Azken minutuak dira txarteldegietan apustua egiteko. Pantailetan apostu bakoitzaren kotizazioa ikus dezakezu.

3.4 LASTERKETA

Behin guztiak irteerara gerturatu direnean, bertako Komisarioak bandera urdina altxako du eta zaldi bakoitza bere irteera postuan sartuko da. Zaldi guztiak prest daudenean kajoietan irteerako epaileak ateak irekiko ditu.

Lasterketa ikusteko bi toki ezberdin daude:

– Pistan, hesiaren ondoan: txikienei gehien gustatzen zaien lekua. Bertan ez da lasterketa osotasunean ikusten baina zaldi taldearen energia eta soinua gertu gertutik sentitu daiteke.

Tribuna: bertatik lasterketa osotasunean jarraitu daiteke. Modurik egokiena prismatiko edo largabista batzuekin da, zure faboritoaren jarraipena egiteko. Hemen bakoitzak bere gogoko lekua izaten du, helmuga parean, 100 bat metro lehenago…

Hirugarren toki bat ere aurkitu dezakezu, izan ere, lasterketaren hasiera agian tabernan harrapatu zaitu, beraz telebistaren zuzenekoarekin konformatu behar.

3.5 LASTERKETAREN ONDOREN

Behin lasterketa bukatua, lehenengo bost zaldiak irabazle-aretora bueltatzen dira (paddock txikia). Jokeiak zaldietatik jetsi eta zela hartzen dute, berriro ere pisatuak izateko. Emaitza behin betikoa denean, ongi merezitako dutxa eta jakiak jasoko dituzte zaldiek. Irabazle guztiei doping kontrola egiten zaie eta sorteoz beste bati.

Lasterketa ondoren bi egoera hauek gerta daitezke:

  • Argazkia: emozia luzatuz, batzuetan foto-finish baten beharra izaten da postuen ordena argitzeko.
  • Ikerketa: lasterketa bukatu bezain pronto, komisariek alarma soinu bat joko dute, baldin eta lasterketan arau-hausteren bat antzeman badute. Orduan ikerketa bat irekitzen dute. Bideoa ikusi eta murgilduta egon daitezkeen jockeyak elkarrrizketatu ondoren, kasu batzuetan emaitzaren aldaketa bat egon daiteke. Gorde zure apustuak bazpare.
Gida hau erabilgarria izan bazaizu, jakinarazi iezaguzu!!


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to top